68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1885
LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, "Turismo Sailburuordetzaren informazio estatistikoari buruzko argitapenak gertatu eta inprimatzea" helburu duen kontratua esleitzeko. (IMT espedientea: 21/05/01).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Turismo eta Merkataritza saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente zenbakia: IMT 21/05/01.
2.– Kontatuaren ezaugarriak.
a) Helburua: informazio estatistikoari buruzko argitalpenak gertatzea.
b) Entregatu beharreko unitate kopurua: ikusi oinarri teknikoen plegua.
c) Loteak:
1. lotea: estatistita erako edo zuzeneko azterketaren bidez jasotako datu eta informazio bilketatik abiatu, eta emaitzen analisiak eta hainbat produktu estatistikoren edukia aurkeztea.
2. lotea: Turismo Sailburuordetzaren estatistika informazioaren sisteman aurreikusitako argitalpenak maketatzea eta inprimatzea.
d) Entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Entregatzeko epea: ikusi oinarri teknikoen plegua.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: presazkoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Gehienezko aurrekontua hamabost milioi eta zortziehun mila (15.800.000) pezetakoa (94.959,91 euro) izango da, BEZa barne, eta honela banatuko da:
1. lotea: 7.300.000 PTA (43.873,88 euro).
2. lotea: 8.500.000 PTA (51.086,03 euro).
Pezetaren unitate-kontuan finkatuko da kontratuaren prezioa, ondorioz, pezetatan egin beharko du bere eskaintza lizitatzaileak. Pezeta eta eurotan eskaintza aurkeztea gertatuz gero, pezetatan aurkeztutakoa bakarrik hartuko da kontuan. Eta eskaintza eurotan bakarrik aurkeztea gertatuz gero, Administrazioak eskumena izango du euroak pezeta bihurtzeko.
5.– Fidantzak.
Behin-behineko fidantza:
1. lotea: 146.000 PTA (877,48 euro).
2. lotea: 170.000 PTA (1.021,72 euro).
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián 1.
c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 99 21.
e) Faxa: 945 01 99 31.
f) Agiriak eta argibidak jasotzeko azken eguna: 2001eko apirilaren 20a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Bestelako betebeharrak: kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala, honako era honetan egiaztatuko dira:
– Instituzio finantzarioek emandako txostena edo, bestela, arrisku profesionaletarako kalteordain asegurua duenaren justifikagiria.
– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda; horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoz.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko apirilaren 23ko 10:00 baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi pleguak.
c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.
1.a. Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.
2.a. Helbidea: Donostia-San Sebastián 1, 4. solairua (Lakua 1).
3.a. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete propsoamenak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: ez.
f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua —gutxi gorabeherakoa— edo gutxienezko eta gehienezko kopurua. (Prozedura mugatua): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián 1.
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2001eko apirilaren 23a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak: ikusi pleguak.
11.– Iragarki-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.
12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 22a.
Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.