Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1879

EBAZPENA, 2001eko martxoaaren 30ekoa, Industria Politikako sailburuordearena. Honen bidez, 2001 ekitaldian kanpo merkataritzan adituak prestatzeko bekak emateko deialdia argitaratu zuen Ebazpenenean gertatutako hutsen zuzneketa egiten da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2.b) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

2001 ekitaldian kanpo merkataritzan adituak prestatzeko bekak emateko deialdia argitaratu zuen Industria Politikako sailburuordearen 2001eko martxoaren 28ko Ebazpenena 2001eko martxoaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (63 zk.), eta bertan aipatutakoen moduko hutsak gertatu direnez Ebazpenaren xedapen-zatian eta 2.3 artikuluan, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

Lehenengoa.– 2.3 artikuluan, honakoa dioenean: "3.– Hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko ebazpen hau indarrean jartzen denetik."

Honakoa esan behar du: "3.– Eskabideak aurkezteko epea 2001eko maiatzaren 17an bukatuko da."

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 30a.

Industria Politikako sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala