68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1875
EBAZPENA, 2001eko martxoaren 23koa, Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, asoziazionismoa sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan duten parte hartzea bultzatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ebazpena egokitzeko dena, 2001eko jardunaldian aplikatu ahal izateko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategineko IX. tituluaren babesean, abenduaren 26ko 275/2000 Dekretua eman zen, Euskal Automonia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa. Horiek 2001. ekitaldian aplikatu ahal izateko, epeak, baldintzak eta betekizunak egokitu ditzakete Jaurlaritzak, sailek eta erakunde autonomoek.
2000. ekitaldian, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren otsailaren 29ko Ebazpena eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan emakumeen elkarte-mugimendua sustatzeko eta haien partaidetza bultzatzeko 2000. urtean diru-laguntzak arautzen dituena, eta EHAAren 64. zenbakian, martxoaren 31koan, argitaratu zena. Horrenbestez, bidezkoa da epe eta baldintza batzuk aldatzea, aipatutako Ebazpena 2001. ekitaldian aplikatu ahal izateko.
Horren arabera, honako hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.
2000ko otsailaren 29ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan emakumeen elkarte-mugimendua sustatzeko eta haien partaidetza bultzatzeko diru-laguntzak arautu dira. Bada, 2001eko ekitaldian, ebazpen horrek ezarritako laguntza-deialdira biltzeko eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
2. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentuak.
Ebazpen honetan zehazten diren laguntzen eskatzaileek, 2000ko otsailaren 29ko Ebazpenaren eranskinetan jasotzen diren ereduen arabera eta eskatutako dokumentazioarekin batera, Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari zuzendu behar dira (Manuel Iradier kalea, 36, (01005) Vitoria-Gasteiz). Aipatutako 2000ko otsailaren 29ko Ebazpena eranskinean agertzen da. Eskaerak zuzenean zein azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, aurreikusitako edozein modutan egingo dira.
3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
Ebazpen honetan araututako laguntzak finantzatzeko 35.000.000 pezeta/210.354,24 euro erabiliko dira Aurrekontuaren IV. Kapituluan esleitu diren kredituak zehazten dituzten mugen barruan.
4. artikulua.– Estatutuen edo eratze-eskrituraren fotokopia.
2000ko otsailaren 29ko Ebazpenak eskatzen duen estatutuen edo eratze-eskrituraren fotokopiaren bidalketa soilik aurreko urteetan ez badira bidali edo, lehendik bidalita egon arren, aldaketak egin badira igorriko da.
5. artikulua.– Gastuen justifikazioa.
Jarduerek sortutako gastuak justifikatu ahal izateko, soldata-orriak onartuko dira, baldin eta soldata horiek jasotzen dituztenak diruz lagundutako proiektu hori esklusibitatez gauzatzen ari badira.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Edonorentzat eskuragarri izan eta interesatuari lana erraztearren, 2001erako egindako aurreikuspenak 2000ko otsailaren 29ko Ebazpenaz ezarritako erregimen orokorrarekin bat egitetik sortutako testua jasotzen da Ebazpen honen eranskinean.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio bidea. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesatuek Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, ebazpena aldizkari ofizial horretan argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 23a.
Idazkari nagusia,
IZASKUN MOYUA PINILLOS.
(Bertaratzea ezinezko izateagatik zuzendaria, abenduaren 13ko 301/1988 Dekretuaren 10.2.h) artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz)
ERANSKINA
"Asoziazionismoa sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan duten parte hartzea bultzatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ebazpena, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2000ko otsailaren 29ko Ebazpenean egoitzapenak egiten dituen testua, 2001eko jardunaldian aplikatu ahal izateko."
1. artikulua.– Xedea.
Ebazpen honen xedea hauxe da: irabaz-asmorik gabeko emakumeen elkarteei, eta helburutzat eta jarduteko esparru bakartzat emakumeen egoera hobetzea duten Erakundeei Emakumearen Euskal Erakundeak emango dizkien diru-laguntzak arautzea, hartara, Elkarte eta Erakunde horiek, 2001eko ekitaldian, Emakunderen xede eta helburuekin erlazionatutako proiektu zehatzak egin ditzaten; horretarako, ondoren azaltzen diren artikuluetan xedatutakoa errespetatu behar dute, Aurrekontuaren IV. Kapituluan esleitu diren kredituak zehazten dituzten mugen barruan. Helburu honetara 35.000.000 pezeta/210.354,24 euro zuzenduko dira.
Deialdi hau lehiaketaren prozedura jarraituz Ebazpenko da.
2. artikulua.– Erakunde Onuradunak
1.– Ebazpen honetan arautzen diren diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte, beti ere, jarduteko esparrua Euskadiko Autonomia Erkidegoaren barruan badago, alde batetik, otsailaren 12ko 3/1988 Legearen ezarpen-esparruaren barruan dauden irabaz-asmorik gabeko emakumeen elkarteek, eta bestetik, helburu bakartzat eta jarduteko esparru bakartzat emakumearen egoera hobetzea duten Erakundeek, beti ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruz ekainaren 17an onartutako 12/1994 Legearen ezarpen-esparruaren barruan badaude.
2.– Ez da onartuko, Emakundek emandako diru-laguntzaren bat justifikatu gabe duten erakundeek egindako eskaerarik, ezta izaera bereko diru-laguntzen edo laguntzen esparruan dirua itzultzeko prozedurarik edo prozedura zigortzailerik martxan duen edozein erakunderen diru-laguntza-eskaerarik ere.
3. artikulua.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak
EEEPP III. honen esparruan, eta Emakunderen helburuekin bat etorriz, diru-laguntzak jasoko dituzten proiektuak edo jarduerak, 2001eko urtarrilaren 1 eta abenduaren 31 bitartean garatuko dira, honako programa mota hauek garatzera zuzenduta:
a) Jardueren bidez, emakumeek politikagintzan, ekonomian, gizartean zein kulturan, esparru eta maila guztietan partaidetza sustatzeko programak eratzea; programa horiek emakumeen asoziazionismoa sustatu behar dute, baita Euskadiko Autonomia Erkidegoan dagoen elkartze-mugimendua koordinatu ere.
b) Hezkuntzan, kulturan, lanbide-prestakuntzan, osasun-arloan eta gizarte-zerbitzuetan Prestakuntza Programak antolatzea, sexuen artean aukera berak eta tratu bera lortzeko.
Eskulanen programak badira (eskulanak, artisautza, sukaldaritza, eta abar), diru-laguntza jaso ahal izateko, bestelako prestakuntzarako jarduerez edota emakumeen gizarte-egoerari buruzko informazioa emateko jarduerez osatu beharko dira.
c) Zuzenbidezko antolamenduak emakumeei aitortzen dizkien eskubideei buruz eta emakumeekin erlazionatutako gaiei buruz material grafikoak zein audiobisualak hedatzeko programak antolatzea.
4. artikulua.– Eskaerak aurkeztea
1.– Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzako Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
2.– Eskaerak Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan aurkeztu behar dira (Manuel Iradier kalea, 36, (01005) Vitoria-Gasteiz). Administrazio-jardunbideen araudian aurreikusitako beste bideetakoren bat ere erabili ahal izango da.
5. artikulua.– Dokumentazioa
Eskaerak Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari bidaliko zaizkio, eta ondoren adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da:
A) Eskaera guztietan, orokorrean:
a) Eskaera egin duen erakundeari buruzko datuak (I. Eranskina).
b) Estatutuen edo eratze-eskrituraren fotokopia aurreko urteetan ez badira bidali edo, lehendik bidalita egon arren, aldaketak egin badira.
c) Bazkide emakumezkoen kopurua, bazkide emakumezkoen liburuaren fotokopiaren bidez egiaztatua, hala behar izanez gero.
d) Eskaera egin duen Erakundeko legezko ordezkariaren, pertsona fisikoaren NANaren fotokopia.
e) 2001eko abenduaren 31 baino lehen egingo diren jardueren programa. Diru-laguntza eskatzen deneko jarduera bakoitzerako, II. Eranskina osorik bete behar da.
f) Eskaera sinatzen duen pertsonaren zinpeko aitorpena, non berariaz adieraziko den helburu berarekin beste diru-laguntzarik eskatu ote den, eta hala badagokio, eskaera zuzendu deneko Erakundea eta eskaeraren egoera.
g) Zerga-betebeharrak egunean dituela ziurtatzen duen Ogasuneko Ziurtagiria.
B) 2000. urtean, diru-laguntzarik jaso ez dutenentzat:
a) Bakoitzari dagokionaren arabera, Elkarteen edo Fundazioen Erregistroan izen emanda dagoela erakusteko Ziurtagiria.
b) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
c) "Datuen Alta / Hirugarren Interesduna" inprimakia, Erakunde honetan emango dena.
6. artikulua.– Aurkeztutako eskaeran akatsak zuzentzea
Diru-laguntza lortzeko eskaerak behar bezala beteta egongo ez balira, edo 5. artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztuko ez balute, Erakundeak falta den dokumentazioa aurkez dezala eskatuko dio interesdun emakumezkoari, edo aurkitutako akatsa zuzentzea, horretarako 10 egun naturaleko epea emanez,
jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita; jakinarazpenean adieraziko da, falta den dokumentazioa aurkezten ez bada, edo akatsak zuzentzen ez badira, eskaerari uko egin zaiola, hala ezartzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen –Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearena- 42. artikuluan, 4/1999ko urtarrilaren 13ko legean agindutakoarekin bat etorriz.
7. artikulua.– Aukeraketa Batzordea
Aurkezten diren eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko, Aukeraketa Batzorde bat eratuko da, partaideak honako hauek izanik:
Lehendakaria:- Idazkari Nagusia.
Batzordekideak:- Lege Aholkularitzako arduraduna
– Administrazio eta Finantza Zerbitzuko arduraduna.
– Elkarteen eta Informazioaren arduraduna.
Idazkaria:- Lege Aholkularitzako arduraduna izango da.
8. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak
Diru-laguntza esleitzeko eta kuantifikatzeko irizpide modura, Aukeraketa Batzordeak honako osagai eta puntuazio hauek hartuko ditu kontuan:
a) Programa edo jarduera zein lurralde-esparrutan garatuko den, eta zenbat biztanlerengan izango duen eragina. 30 puntu arte.
b) Programak gizarte-mailan duen eragina; eta, adierazle zehatzak erabilita, programaren bideragarritasuna ebaluatzeko aukerarik ba ote dagoen ala ez. 30 puntu arte.
c) Programen elementu berritzaileak. 10 puntu arte.
d) Etxeko eta familiarteko esparruan, gizonek erantzukizun berdina dutela sustatzera bideratutako sentsibilizazio-jarduerak egitea. 10 puntu arte.
e) Koordinatzen diren emakumeen elkarte-kopurua, baita proiektuaren tamaina ere. 10 puntu arte.
f) Euskararen erabilera. 10 puntu arte.
9. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa
1.– Diru-laguntza bakoitzak izango duen zenbatekoa, Aukeraketa Batzordeak proposatutakoaren arabera, 8. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideen arabera emandako puntuazioa oinarritzat hartuz zehaztuko da.
2.– Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoak, erakunde onuradun bakoitzeko, ezin izango du 1.000.000 pezeta/6.010,12 euro gainditu.
10. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Deialdi honetan aurreikusi diren diru-laguntzak, beste edozein erakunde publikok edo pribatuk, helburu berarekin eman ditzakeen beste diru-laguntzekin bateragarri dira, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik izanez gero, diru-laguntza murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.
11. artikulua.– Ebazpena.
1.– Aukeraketa Batzordeak eskaerak ebaluatuko ditu, esleipen-irizpideen arabera, eta ondoren, bere proposamena Erakunde honetako zuzendariari bidaliko dio. Zuzendariak emango du berarizko eta banakako Ebazpena, dagokion diru-laguntza esleituz. Diru-laguntzak onartzen ala ukatzen dituzten Ebazpenak eskabidea aurkeztu duten Erakundeei jakinaraziko zaie. Aldi berean, esleitutako diru-laguntzen zerrendari dagokion Ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
2.– Ebazpen honen babesean egindako eskaerei buruzko ebazpena hartzeko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, ebazpen hau indarrean sartzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori pasa ondoren, Erakunde interesdunak ez badu Ebazpenaren jakinarazpenik izan, egindako diru-laguntza-eskaera atzera botatzeko modukoa dela ulertuko da, Herri- Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoa betez. Lege hori 4/1999 ko urtarrilaren 13ko Legeak aldatu zuen.
12. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak
Ebazpen honetan arautzen diren diru-laguntzen Erakunde onuradunek, edozein kasutan, honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
a) Emandako diru-laguntza onartzea. Zentzu honetan, diru-laguntzaren emateko jakinarazpena jasotzen den egunetik hasita, hamabost eguneko epean, Erakunde onuradunek diru-laguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dutela ulertuko da.
b) Diru-laguntza, eman deneko xede zehatzerako erabiltzea, 14. artikuluan xedatutakoa ezartzen den kasuetan izan ezik, eta une oro, garatu behar diren eta diru-laguntza jaso duten jarduerak Emakundek baieztatzea onartzea.
c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzei dagokienez, betetzen dituen funtzioei buruz eskatzen den informazioa ematea.
d) Idatziz jakinarazi beharko da, diru-laguntza jaso duten jarduerak aldatu edo moldatu nahi badira, eta aldaketak egin ahal izateko Emakundeko Zuzendaritzak espreski onartu behar du eskaera.
e) Diru-laguntza jaso duten jarduerei buruzko publizitate orotan, Emakumearen Euskal Erakundearen laguntza jaso duela azaldu behar du (III. Eranskinaren arabera).
13. artikulua.– Diru-laguntzaren ordainketa.
1.– Diru-laguntza zatika ordainduko da: diru-laguntzaren ehuneko hirurogeita hamabost, laguntza emateko Ebazpena argitaratzen den unean ordainduko da, eta gainontzekoa, ehuneko hogeita bost, diru-laguntza jaso duten jarduera guztiek sortutako gastuak justifikatu ondoren; horretarako, 2002ko otsailaren 28a baino lehen honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
– Jasotako diru publikoak izandako erabilera justifikatzeko txostena. Aipatu txostenean, egindako jarduerak eta lortutako helburuak deskribatuko dira, proiektuan aurreikusitako egutegiaren arabera (IV. Eranskina).
– Aldi berean, diru-laguntza jaso duen jardueraren balantze ekonomikoa ere aurkeztuko da.
– Diru-laguntza jaso duten jarduerei dagokienez, izandako gastuaren fakturak edo ziurtagiri originalak. Fakturen edo agirien gastuaren datak ezin du 2001ko abenduaren 31 baino beranduagokoa izan.
Era horretan, soldata-orriak onartuko dira, baldin eta soldata horiek jasotzen dituztenak diruz lagundutako proiektu hori esklusibitatez gauzatzen ari badira.
– Diru-laguntza jaso duten jarduerei buruz egiten den publizitatean, Emakumearen Euskal Erakundea aipatu dela erakusteko agiriak.
2.– Aurkeztu diren fakturen edo agirien zenbatekoak, guztira, ordaindutako diru-laguntza osoa hartzen ez badu, jakinarazi egin beharko da, dirua Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko.
14. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea
1.– Diru-laguntzaren helburua bete arren, laguntza emateko orduan kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, eta hala badagokio, beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandako diru-laguntzak edo laguntzak aldi berean lortzen badira, ondorioz, diru-laguntzak emateko Ebazpena aldatzea gerta daiteke.
2.– Aurreko artikuluan aipatutako dokumentazioa jaso ondoren, eta dokumentazioa aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez, emandako diru-laguntza likidatzen hasiko da; likidazioan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira, eta hala badagokio, egin beharreko itzulketaren zenbatekoa adieraziko da, eta itzulketa egiteko 15 egun naturaleko epea emango da.
15. artikulua.– Ez betetzeak
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak bete ez direla baieztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horri legez dagozkion interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko dira, eta, horrez gainera, bestelako neurriak ere hartu ahal izango dira. Hori dena, azaroaren 11ko 1/1997 legegintza Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
16. artikulua.– Itzulketa egiteko prozedura.
Emandako diru-laguntza itzultzeko prozedura, ezarritako baldintzak edota betebeharrak betetzen ez badira, abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuan xedatutakoari lotuko zaio; Dekretu honek zera ezartzen du:
a) Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak jakinaraziko dio Erakunde interesdunari, prozeduraren hasiera eta oinarritzen deneko arrazoiak, Erakundeak egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko 15 egun balioduneko epea emanez.
b) Alegazioak jaso edo alegazioak egin gabe epe bat pasa ondoren, prozedura amaitutzat joko da, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenaren bidez. Aipatu ebazpenak administrazio-bidea amaitutzat joko du.
Betebeharrak bete gabe geratu direla ezarriz gero Ebazpenean, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela aitortuko da, eta hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira jadanik jasotako zenbatekoak eta legez ezarri behar zaizkion interesak itzuli beharko dira; itzulketa egiteko, gehienez bi hilabeteko epea izango da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko epea izango da.
c) Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskundunari jakinaraziko zaio, behartze-bideari ekin ahal izateko, ezar daitekeen legezko araudian xedatutakoaren arabera.
d) Ezar daitezkeen arauak ez betetzeagatik, emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura betetzeko eta jakinarazteko gehienezko epea, artikulu honetan arautzen dena, sei hilabetekoa izango da.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Esleitu den guztizko zenbatekoa alda daiteke, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan hartuz, Emakumearen Euskal Erakundearen beste laguntza-programak gauzatzetik gastatu gabeko diru-laguntzak erabili daitezkeen kontuan hartuz, eta programa horiei buruzko ebazpena hartu baino lehen.
I. Eranskina
DATU OROKORRAK
ELKARTEAREN edo FUNDAZIOAREN DATU OROKORRAK
Eskaera egiten duen Erakundearen izena: Bazkide Kopurua
Elkartearen Helbidea
Herria Lurraldea Telefonoa / Faxa:
Elkarteen/Fundazioen Erregistroan
izena ematea ZK. Izen ematearen data: IFK:
ELKARTEAREN edo FUNDAZIOAREN BANKUKO DATUAK *
Banketxea:
Banku-sukurtsalaren helbidea:
Kontu-zenbakia:
º OHARRA: Derrigorrezkoa da Elkartea edo Fundazioa bankuko kontuko titularra izatea.
ELKARTEAREN edo FUNDAZIOAREN ORDEZKARITZA LEGALA
Izena eta Deiturak:
Helbidea eta Herria:
Telefonoa: NAN:
II. Eranskina
JARDUEREN PROIEKTUA
(jarduera bakoitzerako)
Jardueraren izena:
EEEPP III.ean jarduera identifikatzea
Arloa Helburua Ekintza
Jardueraren programa:
______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
_______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Helburuak:
1.– __________________________________________________________________________________________
2.– __________________________________________________________________________________________
3.– __________________________________________________________________________________________
4.– __________________________________________________________________________________________
5.– __________________________________________________________________________________________
Metodologia:
______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Irizpideak / Ebaluaziorako adierazleak:
______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Jarduera zuzentzen deneko pertsonak: ________________________________________________________________
Jardueran parte hartzeko aurreikusi den pertsona-kopurua: ________________________________________________
Jardueraren lurralde-esparrua:
Bertokoa: n Lurralde Historikoa n Autonomia Erkidegoa n
Jarduera garatuko deneko/direneko lekua/k: ___________________________________________________________
Jardueraren egutegia:
Ordu-kop.: ______ Lehen eguna: __________ Azken eguna : __________
Jarduera honako hizkuntza honetan egingo da:
Euskara n Gaztelera n Euskara/Gaztelera n Beste bat n
JARDUERAREN AURREKONTUA
GASTUAK
Txostengileen / irakasleen gastuak:
Ordainsariak ____________
Ostatua: ____________
Garraioa: ____________
Beste zenbait: ____________
Materialaren gastuak:
Fotokopiak: ____________
Material didaktikoak (liburuak, ikus-entzunezkoak.) ____________
Materialen alokairua: ____________
Beste zenbait material: ____________
Publizitatea:
Diseinuak eta logotipoak: ____________
Hormirudiak eta liburuskak: ____________
Prentsako eta irratiko iragarkiak: ____________
Beste zenbait: ____________
Jarduerentzako lokalak alokatzea: ____________
Azpiegituraren gastuak:
Posta: ____________
Telefonoa eta faxa: ____________
Beste zenbait: ____________
Beste zenbait gastu: ____________
GASTUAK GUZTIRA ___________
SARRERAK:
Elkartearen / Fundazioaren ekarpena: ____________
Beste zenbait Erakunderen ekarpena: ____________
Partehartzaileen ekarpena: ____________
Beste zenbait diru-laguntza: ____________
JARDUERA HONETARAKO EMAKUNDERI ESKATZEN DION DIRU-LAGUNTZA: ____________
SARRERAK GUZTIRA ______________
III. Eranskina
Emakunde /Emakumearen Euskal Erakundearen logotipoaren ezaugarriak
Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundearen logotipoa, programa hauetan, zabaldu behar den publizitate-euskarrian azalduko da, diru-laguntza jaso duen elkarte edo erakundearen kategoria berdinarekin, eta honako neurri hauek errespetatuz:
IV. Eranskina
JUSTIFIKAZIO-TXOSTENA
(jarduera bakoitzerako)
Jardueraren fitxa teknikoa:
Jardueraren izena: _____________________________________________________________________________________________
Jardueraren lurralde-esparrua: Bertokoa j L. Historikoa n Autonomia E. n
Pertsona-kopurua: Garatuko deneko lekua/k: Ordu-kop.:
Jardueraren egutegia: Lehen eguna __________ Azken eguna __________
Erabiliko den hizkuntza Euskara n Gaztelera n
Egindako jardueraren deskribapena:
______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
_______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Irizpideak / Ebaluaziorako adierazleak:
______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Lortutako helburuen balorazioa:
______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Erabilitako metodologia:
______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Ondorioak:
______________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Balantze ekonomikoa:
Sarrerak Gastuak