Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1872

AGINDUA, 2001eko apirilaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, merezimendu lehiaketarako deia egiten duena Berritzegune, ISEI eta IIHII hezkuntzari laguntzeko zerbitzuetako lanpostuak betetzeko.

Otsailaren 13ko 25/2001 Dekretuak, hezkuntzari laguntzeko zerbitzuetako hizkuntz eskakizunak arautzen dituenak, esparru orokorra eta irizpideak finkatzen ditu euskararen hizkuntz-gaitasunari, zerbitzu horietako lanpostuen derrigortasun datari eta salbuespen erregimen zehatzei dagokienez izan beharreko betekizunak zehazteko. Otsailaren 6ko 14/2001 eta 15/2001 Dekretuek ISEIko eta Berritzeguneetako hezkuntzari laguntzeko zerbitzuak sortzen dituzte, hurrenez hurren, zerbitzu horien egiteko orokorrak, jardute esparrua eta lanpostu zehatzak zehaztuta. Otsailaren 13ko 26/2001, 27/2001 eta 28/2001 Dekretuek, Berritzegune, ISEI eta IIHIIen lanpostuen zerrendei buruzkoek, zerbitzu horietako lanpostuen betekizunak finkatzen dituzte. Azkenik, 2001eko martxoaren 27ko funtzionamendu aginduek lanpostuen berariazko egitekoak, zerbitzuon barne antolamendua eta lanpostu horiek eskuratu eta jarduteko baldintzak finkatzen dituzte.

Hezkuntzari laguntzeko zerbitzu horiek jardunean jartzeko, Hezkuntzari laguntzeko zerbitzuetako lanpostuak betetzeko prozesua arautu behar da merezimenduen lehiaketa baten bidez, EAEko irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak xedatzen duenaren arabera. Deialdi honen bidez arautu nahi da zerbitzu horietan behin betiko langileak atxikitzeko prozesuaren ostean hutsik geratu diren lanpostuak eskuratzeko era. Lanpostu horiek eskuratuko dituzten langileak hiru urtez atxikiko zaizkie lanpostuei, jatorrizko lanpostua gordeta aldi horretan zehar, EAEko irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak xedatzen duenaren arabera. Deialdi honetan merezimenduen baremoa finkatzen da eta puntuazioa eta batzorde ebaluatzailearen osaera ere bai.

Ondorioz, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Hezkuntzari laguntzeko Berritzegune, ISEI eta IIHII zerbitzuetan dauden lanpostuak betetzeko merezimendu lehiaketarako deia egitea, hain zuzen, Berritzeguneak sortzeko otsailaren 6ko 15/2001 Dekretuak, ISEI sortzeko otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuak eta IIHIIetako lanpostuen zerrenda finkatzen duen otsailaren 13ko 28/2001 Dekretuak definitutakoak.

2. artikulua.– Deitzen diren lanpostuak Berritzegune, ISEI eta IIHII-etan hutsik dauden lanpostu guztiak dira, Lanpostuen zerrendak finkatzen dituzten 26/2001, 27/2001 eta 28/2001 Dekretuen arabera: Lanpostu hauek aldi baterako atxikipenean esleituko dira.

3. artikulua.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute EAEko unibertsitatez kanpoko irakasleen kidegoetako karrerako funtzionarioek, lanpostuen zerrendak lanpostu bakoitzerako eskatzen dituen betekizunak betetzen badituzte (Berritzeguneen lanpostuen zerrenda finkatzen duen otsailaren 13ko 26./2001 Dekretua, ISEIko lanpostuen zerrenda finkatzen duen otsailaren 13ko.27./2001 Dekretua eta IIHIIetako lanpostuen zerrenda finkatzen duen otsailaren 13ko 28./2001 Dekretua).

4. artikulua.– Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskaria aurkeztu beharko diote Langileriaren Kudeaketa zuzendariari Hezkuntza ordezkaritzetan, bai eta eskatutako betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere, agindu honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen denaren arabera.Indarrean dagoen legeriak adierazten duen edozein prozeduraren bitartez ere aurkeztu daiteke eskaria.

5. artikulua.– Aurkezten diren fotokopia guztiak Hezkuntza ordezkaritzen erkaketa eginbideekin batera joan beharko dira.

6. artikulua.– Parte hartzeko eskaria II. eranskinaren araberakoa izango da eta 2001eko apirilaren 28a baino lehenago aurkeztu behar da. Parte-hartzaile bakoitzak ezin izango ditu 20 eskari baino gehiago egin. Lanpostu bakoitza banan-banan eskatu beharko da eta lehentasunaren arabera ordenatuko dira.

7. artikulua.– Eskatzen den lanpostu bakoitzeko memoria bat aurkeztu behar da. Memoriak gizabanako, sormenezko eta berariazkoak izan behar dira. Antzerako lanpostuetarako (zerbitzu bakoitzeko zuzendariak, programa eta taldeen arduradunak, aholkulari mota, teknikari mota eta abar) memoriak zati komun bat eduki dezake eta beste zati bat lanpostuari bereziki egokituta.

8. artikulua.– Batzorde bat eratuko da parte hartzaileek aurkezten dituzten merezimenduak baloratzeko. Honako hauek osatuko dute batzorde hori:

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo bere ordezkoa, batzordeburu izango dena.

– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako tekniko bat, idazkari lanak egingo dituena.

– Hezkuntza Sailburuordetzako ordezkari bat.

– Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzako tekniko bat.

– Pedagogi Berrikuntzarako lurralde arduradunak.

Arloan nahiko ordezkaritza duten sindikatuetako ordezkari bana ere izango dira batzordean, hitz egiteko eskubidea bai baina botorik izango ez dutenak.

9. artikulua.– Ez dira baloratuko eskarian aurkezten ez diren merezimenduak, ezta eskarian aurkeztuta ere, behar bezala egiaztatzen ez direnak ere.

Aurkeztutako merezimenduak barematzean, 2000-2001 ikasturtea urte osotzat hartuko da.

10. artikulua.– Honako hauek izango dira batzordearen egitekoak:

1.– Eskatzaileek aurkeztutako merezimenduak baloratzea. Eskatzaileak deitu ahal izango dituzte memorien azalpena entzuteko, eta proba praktiko bat eskatzeko eskubidea ere izango dute.

2.– Batzorde ebaluatzailearen Lehendakariak teknikari adituak izendatuko ditu memoriaren ebaluaketa lanetan lagundu dezaten, batzordekide izango ez direnak inondik inora. Teknikari adituek elkarrizketak egin ditzakete txostenak hobeto baloratu ahal izateko.

3.– Eskatzaileen zerrenda bat egingo du deitutako lanpostu bakoitzeko, baremoaren atal bakoitzeko puntuazioa adierazita. Zerrenda horiek Lurralde Ordezkaritzetan jarriko dira jendaurrean. Eskatzaileek 15 egun naturaleko epea izango dute zerrenda horien aurka erreklamazioak aurkezteko Lurralde Ordezkaritzetan jendaurrean jartzen direnetik hasita.

4.– Ebazpen-proposamena Hezkuntza sailburuordeari aurkeztea. Lanposturen bat bete gabe geratu dela deklaratzeko aukera ere beretzat gordetzen du, lanpostua eskuratu nahi duten eskatzaileak baremoaren puntuazioaren %40ra heldu ez edo memorian puntuazioaren %40 lortuko ez balu inork.

11. artikulua.– Lanpostuen esleipena lehiatzaileen eskarien arabera egingo da horiek lortutako puntuazioei begira. Lehiatzaile bakoitzari adierazitako lehentasun ordenean lehenengoa esleituko zaio lortutako puntuazioaren arabera.

12. artikulua.– Puntuazio guztiak gehitu ondoren berdinketak agertzen badira, baremoaren arlo bakoitzean punturik gehien lortu izana kontuan hartuta ebatziko dira, lehenengo agertzen den arlotik hasi eta azkeneraino jarraituz.

Hala ere berdinketak jarraitzen badu, azpiarloetan lortutako puntuak aintzat hartuko dira, baina, lehen bezala, baremoan agertzen diren hurrenkerari jarraituz.

Bi kasuotan, arlo bakoitzean kontuan izango den puntuazioa ezin izango da baremoan arlo bakoitzerako finkatutako puntuaziorik altuena baino handiagoa izan.

13. artikulua.– Lanpostuen esleipenaren behin-behineko ebazpena argitaratzen denean aukeratutako pertsonalak 15 egun naturaleko epea izango du uko egiteko. Uko egite hau eskatutako lanpostu guztiei zabalduko zaie.

14. artikulua.– Lehiaketaren behin betiko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

15. artikulua.– Lehiaketa horren indarrez hautatzen diren langileak hiru urtez atxikiko zaizkie lanpostuei, jatorrizko lanpostua eta behin betiko destinoa gordeta, zerbitzu bakoitzari aplikagarri zaion araudiaren arabera, esleitu beharreko lanpostua hutsik dagoenean, eta zerbitzu-eginkizunetan titularra ez dagoelako esleitzen denean lanpostua.

16. artikulua.– Berritzeguneetara adskribitutako pertsonalari eskatzen zaion arduraldia ondokoa izango da:

a) 30 ordu astero, goizez eta arratsaldez, etendako lanaldian. Arduraldi hori behar adinako malgutasunez egokituko da bere eragin-eremuko Berritzegunearen beharretara, dagokion lurraldeko arduradunaren arabera.

b) Urteko egutegia 1.200 ordukoa (200 egun) izango da, urte bakoitzeko irailaren 1etik uztailaren 15era bitartean.

c) Berritzegunearen ordutegi arruntak ikastetxeetako irakasleen sarbidea ahalbidetuko du zonako zerbitzu gisa. Horretarako, Berritzegunearen kide bakoitzaren ordutegia behar adinako malgutasunez zehaztuko da, eguneko 6 ordu 8:00 - 19:00 ordu bitartean banatuz. Ordutegi horren barruan ezin izango du ordaindutako beste jarduerarik burutu.

17. artikulua.– ISEIra adskribitutako pertsonalari eskatzen zaion arduraldia ondokoa izango da:

a) 30 ordu astero, goizez eta arratsaldez etendako lanaldian.

b) Urteko egutegia 1.200 ordukoa (200 egun) izango da, urte bakoitzeko irailaren 1etik uztailaren 15era bitartean.

c) Berritzegunearen ordutegi arruntak ikastetxeetako irakasleen sarbidea ahalbidetuko du zonako zerbitzu gisa. Horretarako, Berritzegunearen kide bakoitzaren ordutegia behar adinako malgutasunez zehaztuko da, eguneko 6 ordu 9:00 - 18:00 ordu bitartean banatuz. Ordutegi horren barruan ezin izango du ordaindutako beste jarduerarik burutu.

18. artikulua.– Zerbitzu bakoitzerako lanpostuen zerrendak onartzeko dekretuetan jasotzen diren ordainsariak jasoko dituzte hautatutako langileek.

19. artikulua.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hil bateko epearen barruan agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik, edo Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako sailari bi hileko epearen barruan agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko apirilaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. eranskina
BETEKIZUNAK ETA BAREMOA
BERRITZEGUNE, ISEI ETA IIHII-ETAKO
LANPOSTUETARAKO DEIALDIan

BETEKIZUNAK:

– Lanpostu bakoitzerako lanpostuen zerrendak finkatzen dituenak

– Memorian gutxienez puntuazioaren %40 lortzea

– Baremoaren puntuazioaren %40 izatea gutxienez

BAREMOA: GEHIENEZ 32 PUNTU GUZTIRA (euskara betekizuna denean gehienez 29 puntu)

1.– Antzinatasuna karrerako funtzionario izaten: Gehienez ere 3 puntu

1.1.– 0’20 puntu urte bakoitzeko.

2.– Euskararen hizkuntz eskakizuna: Gehienez ere 3 puntu (betekizun ez denean)

2.1.– 2. HE edo parekidea: 3 puntu

2.2.– 1. HE edo parekidea: puntu 1

3.– Merezimendu akademikoak: Gehienez ere 3 puntu

3.1.– 1. zikloko titulazioa: 0’75 puntu

arloarekin zerikusia badu 0’75 puntu gehituko zaio

3.2.– 2. zikloko titulazioa: 1’5 puntu

arloarekin zerikusia badu 0’75 puntu gehituko zaio

3.3.– 3. zikloko titulazioa: 0’75 puntu gehituko zaio

4.– Jasotako prestakuntza: Gehienez ere 3 puntu

Egiaztagiri ofizialak eta Hezkuntza Sailak homologatuak baloratuko dira, 10 ordu baino gehiagoko iraupena badute (ordu kopurua berariaz jaso beharko dute edo ordu-balioztapen ebazpenean izendatzen direnak).

– 10 orduko, 0’10 puntu

Barematu beharreko prestakuntza hurrengoa izango da:

4.1.– didaktika orokorra edota arloarekin zerikusia duena: gehienez ere puntu 1

4.2.– zehar lerroekin zerikusia duena: gehienez ere puntu 1

4.3.– atzerriko hizkuntzekin zerikusia duena: gehienez ere 0’5 puntu

4.4.– informatikarekin zerikusia duena: gehienez ere 0’5 puntu

5.– Esperientzia: Gehienez ere 6 puntu

5.1.– Esperientzia PAT, IIHII edo CEI-etan: Gehienez ere 4 puntu

zuzendaritzan: 0’40 puntu urte bakoitzeko

beste lanpostuetan: 0’25 puntu urte bakoitzeko

5.2.– Esperientzia zuzentza taldeetan: zuzendari, ikasketaburu eta idazkari (PAT, IIHII eta CEI-etan ezik) edo hezkuntza administrazioko lanpostuetan

– 0’25 puntu urte bakoitzeko. Gehienez ere 2 puntu

5.3.– Esperientzia prestakuntza taldeen koordinazioan (ardazturikoak, PPT, prestakuntza ikastetxean edo ikastetxeena, LOGSE batxilergoen aholkularitza, mintegiak edo lantaldeak) edo berrikuntzan (berrikuntza eta esperimentazio proiektuak, eta berrikuntza eta esperimentazio zentroak)

– 0’25 puntu urte bakoitzeko. Gehienez ere 2 puntu

5.4.– Saritutako mintegi edo lantaldeak

– 0’25 puntu lan bakoitzeko. Gehienez ere puntu 1

6.– Argitalpenak (ISBN dutenak): Gehienez ere puntu 1

– argitalpen bakoitzeko: 0’25puntu

– argitalpen konpartitua: 0’20 puntu

7.– Ponentziak eta emandako ikastaroak: Gehienez ere 3 puntu

7.1.– Ponentziak: Gehienez ere puntu 1

– ponentzia bakoitzeko: 0’20 puntu

7.2.– Emandako ikastaroak : Gehienez ere 2 puntu

– 10 orduko, 0’20 puntu

8.– Memoria: Gehienez ere 10 puntu

Memoria 10 orrialdekoa izango da gehienez ere, orrialdearen alde batetik idatzita, eta bete beharreko egiteko eta lanari buruzkoa izango da.

II. eranskina
HEZKUNTZARI LAGUNTZEKO ZERBITZUAK
(BERRITZEGUNE, ISEI ETA IIHII)
LANPOSTUETARAKO DEIALDIA
PARTE HARTZEKO ESKAbidea

ESKATZAILEAREN DATUAK

Abizenak:

Izena:

NAN:

Lantokia:

Herria:

JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA

Kalea edo plaza eta zk.:

Herria:

Lurraldea:____________ Posta kodea

Telefonoa:

ESKARIAK LEHENTASUNEN ARABERA

ZERBITZUA HERRIA LANPOSTUA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

2001eko .......... aren .. a.

interesatuaren izenpea

III. ERANSKINA

AURKEZTUTAKO MEREZIMENDUEN ZERRENDA

1.– ANTZINATASUNA KARRERAKO FUNTZIONARIO IZATEN:

2.– HIZKUNTZA ESKAKIZUNA:

3.– MEREZIMENDU AKADEMIKOAK:

4.– JASOTAKO PRESTAKUNTZA:

5.– ESPERIENTZIA:

6.– ARGITALPENAK:

7.– PONENTZIAK ETA EMANDAKO IKASTAROAK:


Azterketa dokumentala