Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1870

AGINDUA, 2000ko abenduaren 26koa, esleipen-prozedurari buruzkoa (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Esleipen-prozedurari buruzko 2000ko abenduaren 26ko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 249 zenbakia, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

1.– Idazpuruan, 23632. orrialdean, honako hau dioenean:

"Agindua, 2000ko abenduaren 26koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, esleipen-prozedurari buruzkoa"

Honakoa esan behar du:

"Agindua, 2000ko abenduaren 26koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozedurari buruzkoa"

2.– 4.1 a) artikuluan, 23633. orrialdean, honako hau dioenean:

"Erreserba horretako kideak honako baremoaren arabera sailkatuko dira:

1.– Gurpil-aulkira mugatuta daudenak.

2.– Noraezean ibiltzeko nahitaez bi makila behar dituztenak.

3.– Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren, minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesura arautzen duenaren, 3. eranskineko d) eta f) arteko idatz-zatietan 12 puntu edo gehiago lortzen dituztenak.

Honakoa esan behar du:

"Erreserba horretako kideak honako baremoaren arabera sailkatuko dira:

– Gurpil-aulkira mugatuta daudenak.

– Noraezean ibiltzeko nahitaez bi makila behar dituztenak.

– Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren, minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesura arautzen duenaren, 3. eranskineko d) eta h) arteko idatz-zatietan 12 puntu edo gehiago lortzen dituztenak.


Azterketa dokumentala