Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1869

AGINDUA, 2000ko abenduaren 26koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko finantza-neurriei buruzkoa (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko finantza-neurriei buruzko abenduaren 26ko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 249 zenbakian argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

1.– 2. artikuluan, 23619. eta 23620. orrialdean, honakoa dioenean:

"1.– Etxebizitzak salmentan edo erabilera propioan lagatzeko sustatzen direnean, finantziazio kualifikatua etxebizitzen salmenta-prezioaren %80koa izango da. Etxordeei dagokienez, finantziazio kualifikatua horien salmenta-prezioaren %60koa izango da, kalifikazio-eskaeran eta, ondoren, erregistroari begira babes ofizialeko etxebizitzei lotuta daudenean. Alabaina, %30ekoa izango da kalifikazio-eskaeran etxebizitzari lotuta ez daudenean. Kasu horretan finantziazioa, gehienez ere, eraikinak, eraikuntza-unitateak edo dagokien sustapenak dituen etxebizitzen kopuruaren adina etxordeetara hedatuko da.

2.– Alokairuan lagatzeko sustapenen kasuan finantziazio kualifikatua etxebizitzen eta etxordeen salmenta-prezioaren %100ekoa izango da."

Honakoa esan behar du:

"– Etxebizitzak salmentan edo erabilera propioan lagatzeko sustatzen direnean, finantziazio kualifikatua etxebizitzen salmenta-prezioaren %80koa izango da. Etxordeei dagokienez, finantziazio kualifikatua horien salmenta-prezioaren %60koa izango da, kalifikazio-eskaeran eta, ondoren, erregistroari begira babes ofizialeko etxebizitzei lotuta daudenean. Alabaina, %30ekoa izango da kalifikazio-eskaeran etxebizitzari lotuta ez daudenean. Kasu horretan finantziazioa, gehienez ere, eraikinak, eraikuntza-unitateak edo dagokien sustapenak dituen etxebizitzen kopuruaren adina etxordeetara hedatuko da.

Alokairuan lagatzeko sustapenen kasuan finantziazio kualifikatua etxebizitzen eta etxordeen salmenta-prezioaren %100ekoa izango da."


Azterketa dokumentala