68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1868
AGINDUA, 2000ko abenduaren 26koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa (hutsen zuzenketa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzko abenduaren 26ko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 249 zenbakian argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
1.– 3.1 a) artikuluan, 23646. eta 23647. orrialdean, honakoa dioenean:
"Eskatzailea beste etxebizitzaren bateko titular denean, mailegu kualifikatuaren gehienezko zenbatekoa ondoren adierazitakoa izango da, etxebizitzaren premiaren inguruko Aginduan ezarritakoari jarraiki:
1.– Eskatutako finantza-neurrien bidez erosi nahi diren etxebizitzaren eta, hala badagokio, etxordeen prezioaren eta aurri-egoeran dagoela aitortutako etxebizitzaren tasazio-balioaren arteko kenduraren %80.
2.– Eskatutako finantza-neurrien bidez erosi nahi diren etxebizitzaren eta, hala badagokio, etxordeen prezioaren eta desjabetzapen-espedientean adostutako balio justuaren zenbatekoaren arteko kenduraren %80.
3.– Eskatutako finantza-neurrien bidez erosi nahi diren etxebizitzaren eta, hala badagokio, etxordeen prezioaren eta gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitzaren tasazio-balioaren arteko kenduraren %80.
4.– Etxebizitzaren salmenta-prezioaren %80, banatze-prozesuaren edo dibortzioaren ostean eta eskatzaileak beste etxebizitzarik ez duenean, epai bidez familiaren etxebizitza beste ezkontideari eman zaionean bi urte baino gehiagoko aldi baterako.
5.– Erosten diren etxebizitzaren eta, hala badagokio, etxordeen zatiaren salmenta-prezioaren %80, eskatzaileak titularkide den etxebizitzaren jabari osoa erosteko finantza-neurriak eskatzen dituenean.
6.– Eskatutako finantza-neurrien bidez erosi nahi diren etxebizitzaren eta, hala badagokio, etxordeen prezioaren eta jada finantza-neurriak eskatzen dituenaren jabetzakoa den etxebizitzaren salmenta-prezioaren zenbatekoaren arteko kenduraren %80, eskatzailearen bizikidetzako unitateko kideren batek mugikortasun urri iraunkorra duen minusbaliatua dela egiaztatzen duenean."
Honakoa esan behar du:
"Eskatzailea beste etxebizitzaren bateko titular denean, mailegu kualifikatuaren gehienezko zenbatekoa ondoren adierazitakoa izango da, etxebizitzaren premiaren inguruko Aginduan ezarritakoari jarraiki:
– Eskatutako finantza-neurrien bidez erosi nahi diren etxebizitzaren eta, hala badagokio, etxordeen prezioaren eta aurri-egoeran dagoela aitortutako etxebizitzaren tasazio-balioaren arteko kenduraren %80.
– Eskatutako finantza-neurrien bidez erosi nahi diren etxebizitzaren eta, hala badagokio, etxordeen prezioaren eta desjabetzapen-espedientean adostutako balio justuaren zenbatekoaren arteko kenduraren %80.
– Eskatutako finantza-neurrien bidez erosi nahi diren etxebizitzaren eta, hala badagokio, etxordeen prezioaren eta gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitzaren tasazio-balioaren arteko kenduraren %80.
– Etxebizitzaren salmenta-prezioaren %80, banatze-prozesuaren edo dibortzioaren ostean eta eskatzaileak beste etxebizitzarik ez duenean, epai bidez familiaren etxebizitza beste ezkontideari eman zaionean bi urte baino gehiagoko aldi baterako.
– Erosten diren etxebizitzaren eta, hala badagokio, etxordeen zatiaren salmenta-prezioaren %80, eskatzaileak titularkide den etxebizitzaren jabari osoa erosteko finantza-neurriak eskatzen dituenean.
– Eskatutako finantza-neurrien bidez erosi nahi diren etxebizitzaren eta, hala badagokio, etxordeen prezioaren eta jada finantza-neurriak eskatzen dituenaren jabetzakoa den etxebizitzaren salmenta-prezioaren zenbatekoaren arteko kenduraren %80, eskatzailearen bizikidetzako unitateko kideren batek mugikortasun urri iraunkorra duen minusbaliatua dela egiaztatzen duenean."
2.– 3.2 artikuluan, 23647. eta 23648. orrialdeetan, honakoa dioenean:
"1.– Sustatzaileari ordaindu beharreko mailegu kualifikatuaren hipoteka-kargaren subrogazioaren bidez edo zuzenean eman ahal izango zaio mailegua eskuratzaileari.
2.– Eskuratzaileari subrogazio bidez mailegua ematen zaionean, eraikuntza amaitu ondoren dagokion salerosketa edo esleipenaren eskritura publikoaren bidez eskuratzea formalizatzen denean, eten egingo da gabezialdia eta aldi horri dagozkion interesen ordainketa.
Eskrituraren bidez, eskuratzaileak etxebizitzaren jabetza lortuko du hipotekatik eratorritako erantzukizunekin. Data horretatik aurrera hasi beharko du hipoteka-kreditua amortizatzen. Horretarako eskrituraren berri emango zaio kreditu-establezimenduari, berorren lehen kopiaren, sustatzaileak ordainduko duenaren, bidez.
Hipoteka Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraiki, eskuratzaileak hipoteka-erantzukizun horretan ez ezik horrekin bermatutako betebehar pertsonalean ere subrogatuko dela hitzartzen bada, horretan subrogatuko da, kreditu-establezimenduak bere oniritzia ematen badu berariaz edo tazituki.
3.– Mailegu kualifikatuak zuzenean emateko ezinbestekoa izango da ondorengo berariazko baldintzak betetzea:
a) Salerosketaren kontratua edo esleipenaren agiria behar bezala formalizatzea, behar bezala bisatuta, etxebizitzaren eskuratzailearen eta sustatzaile/saltzailearen artean, eskritura publiko bidez.
b) Sustatzaileak/saltzaileak etxebizitza bererako kreditu kualifikatua jaso duenean, hori eskatzaileari mailegua eman baino lehen baliogabetzea.
c) Salerosketaren edo esleipenaren kontratua lortzetik eta babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko kalifikaziotik 6 hilabete ez igarotzea kreditu-establezimenduan mailegu kualifikatuaren eskaeraren izapideak egin arte. Mailegu hori guztira eta gehienez ere urte bateko epean formalizatu beharko da."
Honakoa esan behar du:
"a) Sustatzaileari ordaindu beharreko mailegu kualifikatuaren hipoteka-kargaren subrogazioaren bidez edo zuzenean eman ahal izango zaio mailegua eskuratzaileari.
b) Eskuratzaileari subrogazio bidez mailegua ematen zaionean, eraikuntza amaitu ondoren dagokion salerosketa edo esleipenaren eskritura publikoaren bidez eskuratzea formalizatzen denean, eten egingo da gabezialdia eta aldi horri dagozkion interesen ordainketa.
Eskrituraren bidez, eskuratzaileak etxebizitzaren jabetza lortuko du hipotekatik eratorritako erantzukizunekin. Data horretatik aurrera hasi beharko du hipoteka-kreditua amortizatzen. Horretarako eskrituraren berri emango zaio kreditu-establezimenduari, berorren lehen kopiaren, sustatzaileak ordainduko duenaren, bidez.
Hipoteka Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraiki, eskuratzaileak hipoteka-erantzukizun horretan ez ezik horrekin bermatutako betebehar pertsonalean ere subrogatuko dela hitzartzen bada, horretan subrogatuko da, kreditu-establezimenduak bere oniritzia ematen badu berariaz edo tazituki.
c) Mailegu kualifikatuak zuzenean emateko ezinbestekoa izango da ondorengo berariazko baldintzak betetzea:
– Salerosketaren kontratua edo esleipenaren agiria behar bezala formalizatzea, behar bezala bisatuta, etxebizitzaren eskuratzailearen eta sustatzaile/saltzailearen artean, eskritura publiko bidez.
– Sustatzaileak/saltzaileak etxebizitza bererako kreditu kualifikatua jaso duenean, hori eskatzaileari mailegua eman baino lehen baliogabetzea.
– Salerosketaren edo esleipenaren kontratua lortzetik eta babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko kalifikaziotik 6 hilabete ez igarotzea kreditu-establezimenduan mailegu kualifikatuaren eskaeraren izapideak egin arte. Mailegu hori guztira eta gehienez ere urte bateko epean formalizatu beharko da."
3.– Eranskinean, 23651. eta 23652. orrialdeetan, Bizkaiari dagokion zutabean Abadiño eta Amorebieta udalerriak sartu behar dira.