Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1866

AGINDUA, 2000ko abenduaren 26ko, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, etxebizitzaren premiaren inguruko egoerei buruzkoa (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Etxebizitzaren premiaren inguruko egoerei buruzko 2000ko abenduaren 26ko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 249 zenbakian argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

1.– 1. artikuluan, 23653. orrialdean, honakoa dioenean:

"Agindu honen xedea da abenduaren 26ko 306/2000 Dekretuaren, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, 7.3.a) artikulua garatzea. Artikulu horrek babes ofizialeko etxebizitzen onuradun izateko etxebizitza-gabeziaren betekizuna zehazten du."

Honakoa esan behar du:

"Agindu honen xedea da abenduaren 26ko 306/2000 Dekretuaren, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, 7.4.a) artikulua garatzea. Artikulu horrek babes ofizialeko etxebizitzen onuradun izateko etxebizitza-gabeziaren betekizuna zehazten du."

2.– 3.6 artikuluan, 23656. orrialdean, honakoa dioenean:

"Ondorio horietarako mugikortasun urri iraunkorra duten minusbaliatutzat joko dira abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren, minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen duenaren, 3. eranskinean bildutakoak, betiere organo eskumendunaren ziurtagiriaren bidez honako egoeretakoren batean daudela egiaztatzen badute:

a) Gurpil-aulkira mugatuta egotea.

b) Noraezean ibiltzeko nahitaez bi makila behar izatea.

c) D) eta F) arteko idatz-zatietan 12 puntu edo gehiago lortzea."

Honako hau esan behar du:

"d) Ondorio horietarako mugikortasun urri iraunkorra duten minusbaliatutzat joko dira abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren, minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen duenaren, 3. eranskinean bildutakoak, betiere organo eskumendunaren ziurtagiriaren bidez honako egoeretakoren batean daudela egiaztatzen badute:

– Gurpil-aulkira mugatuta egotea.

– Noraezean ibiltzeko nahitaez bi makila behar izatea.

– D) eta F) arteko idatz-zatietan 12 puntu edo gehiago lortzea."


Azterketa dokumentala