Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1865

AGINDUA, 2000ko abenduaren 26koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzkoa (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko 2000ko abenduaren 26ko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 249 zenbakian argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

1.– 3.2 artikuluan, 23670 eta 23671 orrialdeetan, honakoa dioenean:

"2.– Etxebizitza sozialak

a) Sustapen publikoko etxebizitza: Maizterraren urteko diru-sarreren, 306/2000 Dekretuaren, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, 7. artikuluan ezarritakoari jarraiki zenbatuko direnen arabera:

– 500.000 PTA (3.005,060.-euro) arte: etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren %2."

Honakoa esan behar du:

"2.– Etxebizitza sozialak

a) Sustapen publikoko etxebizitza: Maizterraren urteko diru-sarreren, 306/2000 Dekretuaren, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, 7. artikuluan ezarritakoari jarraiki zenbatuko direnen arabera:

– 500.000 pezetatik (3.005,060.-euro) 1.000.000 pezeta arte (6.010,121 euro): etxebizitzari eta etxordeei salmentan egotz dakiekeen balioaren %2."

2.– Eranskinean, 23672. eta 23673. orrialdeetan, Bizkaiari dagokion zutabean Abadiño eta Amorebieta-Etxano udalerriak sartu behar dira.


Azterketa dokumentala