68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1864
308/2000 DEKRETUA, abenduaren 26koa, ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa (hutsen zuzenketa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 26ko 308/2000 Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariako 249 zenbakian argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
1.– 3.2 artikuluan, 23574. orrialdean, honako hau dioenean:
"2.– Eraikuntza-unitate bat edo eraikuntza bat hirigintzara moldatutakoa dela esango dugu ondorengo bi egoeretakoren batean dagoenean: indarrean dagoen lurzoruaren legeriari jarraiki antolamendutik kanpo ez dagoenean edo indarrean dagoen plangintzaren arabera lagapenen bati lotutakoa ez denean eta, horrenbestez, ez denean beharrezkoa horren zati bat edo osorik erraustea lehen mailako ekipamendu komunitarioak, plazak, parke publikoak, berdeguneak egiteko edo trafikoarentzako edo oinezkoentzako bideak, hirigintza-plangintzan definitutakoak, irekitzeko. Oin berriko eraikuntza bat egiteko ordenantza betetzen ez badu ere, plangintzak, bere helburuekin bateragarri ez delako, osorik edo zati bat, erraustu beharreko eraikuntzatzat jo ez duenean."
Honakoa esan behar du:
"2.– Eraikuntza-unitate bat edo eraikuntza bat hirigintzara moldatutakoa dela esango dugu ondorengo bi egoeretakoren batean dagoenean:
– indarrean dagoen lurzoruaren legeriari jarraiki antolamendutik kanpo ez dagoenean edo indarrean dagoen plangintzaren arabera lagapenen bati lotutakoa ez denean eta, horrenbestez, ez denean beharrezkoa horren zati bat edo osorik erraustea lehen mailako ekipamendu komunitarioak, plazak, parke publikoak, berdeguneak egiteko edo trafikoarentzako edo oinezkoentzako bideak, hirigintza-plangintzan definitutakoak, irekitzeko.
– oin berriko eraikuntza bat egiteko ordenantza betetzen ez badu ere, plangintzak, bere helburuekin bateragarri ez delako, osorik edo zati bat, erraustu beharreko eraikuntzatzat jo ez duenean."
2.– 10.artikuluan, 23580 eta 23581. orrialdeetan, honakoa dioenean:
"1.– Birgaitze-plan bereziek, besteak beste eta gutxienez, kalifikazio xehekatuaren berezko zehaztasun hauek hartuko dituzte barne:
Birgaitze integratuko arearen eremua osatzen duten lurren perimetroaren mugaketa eta, ondorioz, plan bereziarena.
Tokian tokiko espazio libreen sistemaren osagai izango diren parke eta lorategi publikoetara bideratutako espazio libreen eta berdeguneen trazadura. Horietan egin ahal izango diren eraikuntzak eta instalazioak.
Lehen mailako ekipamendu komunitarioen toki-sistemako lurren mugaketa. Ekipamendu horietan ondorengo arloetako zerbitzu publikoak eskainiko dira: irakaskuntza, kultura, elkarteak, sorospena, jolasa, ikuskizunak, osasuna, merkataritza, erlijioa, kirola, administrazioa eta antzeko helburua duten beste hainbat.
Garraio eta komunikazioen tokian tokiko sistemaren trazadura eta ezaugarriak, ibilgailuen eta oinezkoen bideak eta aparkaleku publikoak barne. Horiek guztiz zehazteko beharrezko lerrokatzeak eta sestrak adieraziko dira, baita sistema orokorrekin edo, hala badagokio, hiriko gainerako trazadurekin ondo lotzeko beharrezkoak direnak ere.
Parke eta lorategi publikoetara, ibilgailuen eta oinezkoen bideetara eta aparkaleku publikoetara bideratutako espazio libreen eta berdeguneen trazadura, baita sistema orokorren izaera duten lehen mailako ekipamendu komunitarioetarako lurren mugaketa ere, tokiko sistemei dagokienez aurreko idatz-zatian adierazitako zehaztasun-mailarekin definitutakoa.
Hala dagokionean, eraikuntza-lerroa eta errepide bazterretako hesien ezaugarriak eta kokagunea finkatzea.
Irabazi-asmoko ustiapenerako azaleren mugaketa, tokian tokiko sistemetarako eta sistema orokorretarako izendatu direnak kanpoan utziz.
Areako eraikuntza-unitate guztien mugaketa eta banan-banako izendapena, berori osatzen duten lur-zatia eta eraikuntza edo eraikuntzak zehaztuz, bai tokian tokiko sistemetakoak eta sistema orokorrekoak, bai irabazi-asmoko ustiapenerako azaleretakoak.
Handitzeko, ordezkatzeko edo oin berriko eraikuntzako esku-hartzeak egitea ahalbidetzen duten eraikinen kasuan, trazaduraren ordenantzaren, grafiko eta idatziaren, bidezko berariazko arautze zehatza. Ondorengo alderdiak zehaztuko ditu: eraikin edo instalazioaren mota, kokalekua, solairu-kopurua, solairu bakoitzaren altuera libreak, erlaitzaren lerroa, estalki-mota eta egoki irizten diren eraikinen neurriari, itxurari, fatxaden osaketari eta eraikuntzen eta eraikuntza-unitateetako espazio libreen akaberari buruzko gainerako ezaugarri guztiak.
Areako eraikuntza-unitateetan ahalbidetzen den eraikuntzako esku-hartzea edo esku-hartzeak finkatzea, ordenantza grafiko eta idatzien bidez, aurreko idatz-zatian aipatutako zehaztasun-mailaren arabera.
Dekretu honetako I. eranskinean aipatutakoaren arabera planak birgaitzeko esku-hartzetzat hartzen dituen ordezkatzeko eta oin berriko esku-hartzeak azaltzea.
Guztiz eta neurri batean erraustu behar diren eraikuntzak azaltzea, plan bereziaren helburuekin bateraezinak direlako, aurreko idatz-zatietan aipatutako tokian tokiko sistemak edo sistema orokorrak gauzatu ahal izateko erraustu behar direnak alde batera utzita.
Beren ezaugarriak direla-eta, lehen mailako ekipamendu komunitarioei atxikita gelditu behar duten eraikuntzak aipatzea, hala dagokionean.
Urbanizatzeko esku-hartzeak, ezaugarri teknikoak eta urbanizazio-elementuen eta hiri-altzarien trazadura zehaztuz eta, Dekretu honetako I. eranskinean aipatutakoaren arabera, planak birgaitzeko esku-hartzetzat hartzen dituenak adieraziz. Behar adina zehaztu eta mugatuko dira horiek egiteko gastuen ebaluazio ekonomikoa egin ahal izateko.
Eraikuntza-unitateak erabiltzeko ordenantza, areako lurretan, urbanizazioetan eta eraikuntzetan egin ahal izango diren erabilera berriak zehaztean oinarritutakoa. Horiek eraikuntza-unitateka adieraziko dira eta eraikinetako solairuetako bakoitzaren erabilera zehaztuko da.
Eraikuntza-unitate bakoitzerako, plan berezia indarrean jarri aurretik zeuden erabileren, ezarpen berrikoetan barne hartzen ez direnen, arautze berezi bat, artikulu honetako hurrengo idatz-zatietan aipatutakoari jarraiki. Hori ere erabilera-ordenantzaren zati izango da.
Birgaitze-arean baimentzen diren jardueren katalogoa, lau kategoriatan sailkatutakoa, Dekretu honetako 24. artikuluko bosgarren paragrafoan adierazitakoa aplikatzeko ondorioetarako.
Partzelazio-ordenantza, orain dagoen partzelazioari dagoenean eutsi behar dioten eraikuntza-unitateak eta alda daitezkeen eraikuntza-unitateak aipatuko dituena. Horiez gain, lur-zatien itxurari, neurriei eta beste hainbat ezaugarriri buruzko baldintzak aipatuko dira.
Areako lurrek, urbanizazioek eta eraikuntzek bete behar dituzten segurtasun, osasungarritasun eta apainketaren inguruko ordenantzak.
Eraikuntza-unitateen laburpen-fitxa bana egingo da, gutxienez i), j), k), l), m), n), o), p), r) eta s) idatz-zatietako zehaztasun grafikoak eta idatziak bilduz."
Honakoa esan behar du:
"1.– Birgaitze-plan bereziek, besteak beste eta gutxienez, kalifikazio xehekatuaren berezko zehaztasun hauek hartuko dituzte barne:
a) Birgaitze integratuko arearen eremua osatzen duten lurren perimetroaren mugaketa eta, ondorioz, plan bereziarena.
b) Tokian tokiko espazio libreen sistemaren osagai izango diren parke eta lorategi publikoetara bideratutako espazio libreen eta berdeguneen trazadura. Horietan egin ahal izango diren eraikuntzak eta instalazioak.
c) Lehen mailako ekipamendu komunitarioen toki-sistemako lurren mugaketa. Ekipamendu horietan ondorengo arloetako zerbitzu publikoak eskainiko dira: irakaskuntza, kultura, elkarteak, sorospena, jolasa, ikuskizunak, osasuna, merkataritza, erlijioa, kirola, administrazioa eta antzeko helburua duten beste hainbat.
d) Garraio eta komunikazioen tokian tokiko sistemaren trazadura eta ezaugarriak, ibilgailuen eta oinezkoen bideak eta aparkaleku publikoak barne. Horiek guztiz zehazteko beharrezko lerrokatzeak eta sestrak adieraziko dira, baita sistema orokorrekin edo, hala badagokio, hiriko gainerako trazadurekin ondo lotzeko beharrezkoak direnak ere.
e) Parke eta lorategi publikoetara, ibilgailuen eta oinezkoen bideetara eta aparkaleku publikoetara bideratutako espazio libreen eta berdeguneen trazadura, baita sistema orokorren izaera duten lehen mailako ekipamendu komunitarioetarako lurren mugaketa ere, tokiko sistemei dagokienez aurreko idatz-zatian adierazitako zehaztasun-mailarekin definitutakoa.
f) Hala dagokionean, eraikuntza-lerroa eta errepide bazterretako hesien ezaugarriak eta kokagunea finkatzea.
g) Irabazi-asmoko ustiapenerako azaleren mugaketa, tokian tokiko sistemetarako eta sistema orokorretarako izendatu direnak kanpoan utziz.
h) Areako eraikuntza-unitate guztien mugaketa eta banan-banako izendapena, berori osatzen duten lur-zatia eta eraikuntza edo eraikuntzak zehaztuz, bai tokian tokiko sistemetakoak eta sistema orokorrekoak, bai irabazi-asmoko ustiapenerako azaleretakoak.
i) Handitzeko, ordezkatzeko edo oin berriko eraikuntzako esku-hartzeak egitea ahalbidetzen duten eraikinen kasuan, trazaduraren ordenantzaren, grafiko eta idatziaren, bidezko berariazko arautze zehatza. Ondorengo alderdiak zehaztuko ditu: eraikin edo instalazioaren mota, kokalekua, solairu-kopurua, solairu bakoitzaren altuera libreak, erlaitzaren lerroa, estalki-mota eta egoki irizten diren eraikinen neurriari, itxurari, fatxaden osaketari eta eraikuntzen eta eraikuntza-unitateetako espazio libreen akaberari buruzko gainerako ezaugarri guztiak.
j) Areako eraikuntza-unitateetan ahalbidetzen den eraikuntzako esku-hartzea edo esku-hartzeak finkatzea, ordenantza grafiko eta idatzien bidez, aurreko idatz-zatian aipatutako zehaztasun-mailaren arabera.
k) Dekretu honetako I. eranskinean aipatutakoaren arabera planak birgaitzeko esku-hartzetzat hartzen dituen ordezkatzeko eta oin berriko esku-hartzeak azaltzea.
l) Guztiz eta neurri batean erraustu behar diren eraikuntzak azaltzea, plan bereziaren helburuekin bateraezinak direlako, aurreko idatz-zatietan aipatutako tokian tokiko sistemak edo sistema orokorrak gauzatu ahal izateko erraustu behar direnak alde batera utzita.
m) Beren ezaugarriak direla-eta, lehen mailako ekipamendu komunitarioei atxikita gelditu behar duten eraikuntzak aipatzea, hala dagokionean.
n) Urbanizatzeko esku-hartzeak, ezaugarri teknikoak eta urbanizazio-elementuen eta hiri-altzarien trazadura zehaztuz eta, Dekretu honetako I. eranskinean aipatutakoaren arabera, planak birgaitzeko esku-hartzetzat hartzen dituenak adieraziz. Behar adina zehaztu eta mugatuko dira horiek egiteko gastuen ebaluazio ekonomikoa egin ahal izateko.
o) Eraikuntza-unitateak erabiltzeko ordenantza, areako lurretan, urbanizazioetan eta eraikuntzetan egin ahal izango diren erabilera berriak zehaztean oinarritutakoa. Horiek eraikuntza-unitateka adieraziko dira eta eraikinetako solairuetako bakoitzaren erabilera zehaztuko da.
p) Eraikuntza-unitate bakoitzerako, plan berezia indarrean jarri aurretik zeuden erabileren, ezarpen berrikoetan barne hartzen ez direnen, arautze berezi bat, artikulu honetako hurrengo idatz-zatietan aipatutakoari jarraiki. Hori ere erabilera-ordenantzaren zati izango da.
q) Birgaitze-arean baimentzen diren jardueren katalogoa, lau kategoriatan sailkatutakoa, Dekretu honetako 24. artikuluko bosgarren paragrafoan adierazitakoa aplikatzeko ondorioetarako.
r) Partzelazio-ordenantza, orain dagoen partzelazioari dagoenean eutsi behar dioten eraikuntza-unitateak eta alda daitezkeen eraikuntza-unitateak aipatuko dituena. Horiez gain, lur-zatien itxurari, neurriei eta beste hainbat ezaugarriri buruzko baldintzak aipatuko dira.
s) Areako lurrek, urbanizazioek eta eraikuntzek bete behar dituzten segurtasun, osasungarritasun eta apainketaren inguruko ordenantzak.
Eraikuntza-unitateen laburpen-fitxa bana egingo da, gutxienez i), j), k), l), m), n), o), p), r) eta s) idatz-zatietako zehaztasun grafikoak eta idatziak bilduz."
3.– 11. artikuluan, 23583 eta 23584. orrialdeetan, honakoa dioenean:
"1.– Plan bereziek, besteak beste, ekonomia- eta finantza-azterketaren eta horren egikaritzearen kudeaketaren inguruko zehaztasun hauek jasoko dituzte:
Poligonoak, jarduketa-unitateak eta, hala badagokio, jarduketa isolatuak, edozein kasutan azalera etenek osatutakoak izan daitezkeenak, mugatzea.
Hala badagokio, poligono bakoitzari eta jarduketa-unitate bakoitzari aplika dakiokeen jarduketa-sistema finkatzea.
Hala badagokio, administrazioaren eta gizabanakoen artean banatzea urbanizazioaren segurtasun, osasungarritasun eta apainketaren inguruko baldintzak betetzeko eta ziurtatzeko betebeharrak.
Urbanizazioko esku-hartzeen ekonomia-ebaluazioa, birgaitzeko esku-hartze gisa zehaztu direnen kostuak banakatuz, poligono, jarduketa-unitate eta jarduketa isolatu bakoitzari dagozkion kostuak izendatuz.
Birgaitzeko esku-hartze gisa definitutako eraikuntzako esku-hartzeen ekonomia-ebaluazioa, aurreko idatz-zatian aipatutako esleipenarekin.
Poligono eta jarduketa-unitate bakoitzean eraikigarri diren metro karratuen batez besteko ustiapena definitzea, baimendutako erabileren arabera haztatuta.
Administrazio publiko bakoitzaren konpromisoak zehaztea, sistema orokorretarako eta tokian tokiko sistemetarako lurzorua erosteko finantziazioari, lehen mailako ekipamendu komunitarioetara bideratutako eraikuntzak eskuratzeari eta, hala badagokio, birgaitzeari eta urbanizatzeko esku-hartzeak egiteari dagokienez.
Lurzoruaren eta, hala badagokio, eraikuntzen hirigintza-balioa zehaztea mota guztietako zergei dagokienez, indarrean dagoen legeriaren arabera, plan bereziak ezarritako era guztietako ustiapen eta mugak kontuan izanik.
Kontribuzio bereziak ezartzeko kontuan izan beharreko irizpideak eta dagokion udal-ordenantza idazteko oinarriak."
Honakoa esan behar du:
"1.– Plan bereziek, besteak beste, ekonomia- eta finantza-azterketaren eta horren egikaritzearen kudeaketaren inguruko zehaztasun hauek jasoko dituzte:
a) Poligonoak, jarduketa-unitateak eta, hala badagokio, jarduketa isolatuak, edozein kasutan azalera etenek osatutakoak izan daitezkeenak, mugatzea.
b) Hala badagokio, poligono bakoitzari eta jarduketa-unitate bakoitzari aplika dakiokeen jarduketa-sistema finkatzea.
c) Hala badagokio, administrazioaren eta gizabanakoen artean banatzea urbanizazioaren segurtasun, osasungarritasun eta apainketaren inguruko baldintzak betetzeko eta ziurtatzeko betebeharrak.
d) Urbanizazioko esku-hartzeen ekonomia-ebaluazioa, birgaitzeko esku-hartze gisa zehaztu direnen kostuak banakatuz, poligono, jarduketa-unitate eta jarduketa isolatu bakoitzari dagozkion kostuak izendatuz.
e) Birgaitzeko esku-hartze gisa definitutako eraikuntzako esku-hartzeen ekonomia-ebaluazioa, aurreko idatz-zatian aipatutako esleipenarekin.
f) Poligono eta jarduketa-unitate bakoitzean eraikigarri diren metro karratuen batez besteko ustiapena definitzea, baimendutako erabileren arabera haztatuta.
g) Administrazio publiko bakoitzaren konpromisoak zehaztea, sistema orokorretarako eta tokian tokiko sistemetarako lurzorua erosteko finantziazioari, lehen mailako ekipamendu komunitarioetara bideratutako eraikuntzak eskuratzeari eta, hala badagokio, birgaitzeari eta urbanizatzeko esku-hartzeak egiteari dagokienez.
h) Lurzoruaren eta, hala badagokio, eraikuntzen hirigintza-balioa zehaztea mota guztietako zergei dagokienez, indarrean dagoen legeriaren arabera, plan bereziak ezarritako era guztietako ustiapen eta mugak kontuan izanik.
i) Kontribuzio bereziak ezartzeko kontuan izan beharreko irizpideak eta dagokion udal-ordenantza idazteko oinarriak."
4.– 13. artikuluan, 23585. orrialdean, honakoa dioenean:
"El Plan Especial de Rehabilitación se compondrá de los siguientes documentos:"
Honakoa esan behar du
"1.– El Plan Especial de Rehabilitación se compondrá de los siguientes documentos:"
5.– 15. artikuluan, 23586. eta 23587. orrialdeetan, honakoa dioenean:
"4.– Birgaitzeko hirigintza-sozietateen xede sozialak hauetako helbururen bat edo gehiago izango ditu:
Gizarte- eta hirigintza-mailako azterketak eta horien jarraipena egitea.
Hirigintzako planak eta proiektuak formulatzea, zorren eta irabazien banaketena barne, baita indarrean dagoen hirigintzako legeriaren arabera berari dagokiokeen izapide eta onarpenerako ekimena ere.
Eraikuntza-mota guztietako birgaitzeko proiektuak idaztea.
Birgaitzeko jarduketak osatzen dituzten obrak egitea, baita birgaitze-plan bereziak burutzeko den beste edozein obra ere.
Lurzoruaren programazioaren eta prestaketaren sustapena, birgaitze-plan berezien zehaztasunak gauzatu ahal izateko.
Desjabetzapen-espedienteak idazten eta horien kudeaketa egiten laguntzea, onuradun ez denean.
Birgaitze-plan bereziak egitetik sor daitezkeen mota guztietako ondasun, obra eta zerbitzuen kudeaketa, ustiapena eta zaintza, baita birgaitze integratuko areetan barne hartzen direnena ere.
h) Sozietateak edo administrazioak beren ahalmenak garatzeko behar duten beste edozein agiri tekniko edo juridiko egitea.
i) Aurretik aipatu diren helburuekin zuzenean edo zeharka zerikusia duen beste edozein helburu."
Honakoa esan behar du:
"4.– Birgaitzeko hirigintza-sozietateen xede sozialak hauetako helbururen bat edo gehiago izango ditu:
a) Gizarte- eta hirigintza-mailako azterketak eta horien jarraipena egitea.
b) Hirigintzako planak eta proiektuak formulatzea, zorren eta irabazien banaketena barne, baita indarrean dagoen hirigintzako legeriaren arabera berari dagokiokeen izapide eta onarpenerako ekimena ere.
c) Eraikuntza-mota guztietako birgaitzeko proiektuak idaztea.
d) Birgaitzeko jarduketak osatzen dituzten obrak egitea, baita birgaitze-plan bereziak burutzeko den beste edozein obra ere.
e) Lurzoruaren programazioaren eta prestaketaren sustapena, birgaitze-plan berezien zehaztasunak gauzatu ahal izateko.
f) Desjabetzapen-espedienteak idazten eta horien kudeaketa egiten laguntzea, onuradun ez denean.
g) Birgaitze-plan bereziak egitetik sor daitezkeen mota guztietako ondasun, obra eta zerbitzuen kudeaketa, ustiapena eta zaintza, baita birgaitze integratuko areetan barne hartzen direnena ere.
h) Sozietateak edo administrazioak beren ahalmenak garatzeko behar duten beste edozein agiri tekniko edo juridiko egitea.
i) Aurretik aipatu diren helburuekin zuzenean edo zeharka zerikusia duen beste edozein helburu."
6.– 16. artikuluan, 23587. orrialdean, honako hau dioenean:
"I.– Birgaitzeko jarduketa publikoei dagokienez:
Lehen mailako ekipamendu komunitarioa handitzeko eta hobetzeko eta urbanizazioko esku-hartzeak gauzatzeko inbertsiorako berariazko planak egitea.
Lankidetza-hitzarmenak sinatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzarekin, foru-aldundiekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste edozein entitate publikorekin.
Erakunde publikoen baliabideak eta esku-hartzeak koordinatzea eta bideratzea.
II.– Birgaitzeko jarduketa pribatuei dagokienez:
Diru gutxi duten etxebizitzen erabiltzaileekin hitzarmenak egitea, sozietateari emanez etxebizitza horiek birgaitzeko ahalmena. Nolanahi ere, aipatutako hitzarmen horretan itundutako baldintza ekonomikoak Dekretu honetan aipatutakoak baino onuragarriagoak izango dira birgaitu beharreko etxebizitzaren erabiltzailearentzat.
Birgaitzeko jarduketetarako ekimen pribatuari eman beharreko laguntzen planak egitea.
Birgaitzeko laguntzen eskaerak jaso eta egiaztatzea eta gero dagokion erakundeari bidaltzea.
Jarduketa pribatuen kontrola, sustapena, kudeaketa, aholkularitza, informazioa eta koordinazioa.
Birgaitzeko obrak egiten diren bitartean obren eraginpean dauden pertsonentzako behin-behineko ostatua prestatzeko planak egitea."
Honakoa esan behar du:
"I.– Birgaitzeko jarduketa publikoei dagokienez:
a) Lehen mailako ekipamendu komunitarioa handitzeko eta hobetzeko eta urbanizazioko esku-hartzeak gauzatzeko inbertsiorako berariazko planak egitea.
b) Lankidetza-hitzarmenak sinatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzarekin, foru-aldundiekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste edozein entitate publikorekin.
c) Erakunde publikoen baliabideak eta esku-hartzeak koordinatzea eta bideratzea.
II.– Birgaitzeko jarduketa pribatuei dagokienez:
a) Diru gutxi duten etxebizitzen erabiltzaileekin hitzarmenak egitea, sozietateari emanez etxebizitza horiek birgaitzeko ahalmena. Nolanahi ere, aipatutako hitzarmen horretan itundutako baldintza ekonomikoak Dekretu honetan aipatutakoak baino onuragarriagoak izango dira birgaitu beharreko etxebizitzaren erabiltzailearentzat.
b) Birgaitzeko jarduketetarako ekimen pribatuari eman beharreko laguntzen planak egitea.
c) Birgaitzeko laguntzen eskaerak jaso eta egiaztatzea eta gero dagokion erakundeari bidaltzea.
d) Jarduketa pribatuen kontrola, sustapena, kudeaketa, aholkularitza, informazioa eta koordinazioa.
e) Birgaitzeko obrak egiten diren bitartean obren eraginpean dauden pertsonentzako behin-behineko ostatua prestatzeko planak egitea."
7.– 17. artikuluan, 23588. orrialdean, honakoa hau dioenean:
"Birgaitzeko hirigintza-sozietateen aurrekontu-fondoak honako hauek dira:
Sozietatea osatzen duten administrazioen aurrekontuen kargura egindako ekarpena.
Euskal Autonomia Erkidegoaren, foru-aldundien eta beste entitate publiko batzuen laguntzak eta dirulaguntzak.
Sozietatearen jarduerak, hala badagokio, sor ditzakeen baliabideak."
Honakoa esan behar du:
"Birgaitzeko hirigintza-sozietateen aurrekontu-fondoak honako hauek dira:
a) Sozietatea osatzen duten administrazioen aurrekontuen kargura egindako ekarpena.
b) Euskal Autonomia Erkidegoaren, foru-aldundien eta beste entitate publiko batzuen laguntzak eta dirulaguntzak.
c) Sozietatearen jarduerak, hala badagokio, sor ditzakeen baliabideak."
8.– Hirugarren xedapen gehigarrian, 23588. orrialdean, honako hau dioenean:
"1.– Uztailaren 3ko 7/1990 Legean, Euskal Kultur Ondareari buruzkoan, ezartzen denaren arabera, monumentu-multzo gisa kalifikatzen edo inbentariatzen diren areetan, Dekretu honetan ezarritako birgaitze integraturako finantza-neurriak eman ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
Areak barne hartzen dituen kultur ondasun higiezin kalifikatuak edo inbentariatuak babesteko neurriak ezartzeko plan berezian jasotako zehaztasunek Dekretu honek birgaitzeko plan berezietarako jaso dituenak barne hartzea.
Aipatutako area birgaitze integratuko area deklaratzea Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak."
Honako hau esan behar du:
"1.– Uztailaren 3ko 7/1990 Legean, Euskal Kultur Ondareari buruzkoan, ezartzen denaren arabera, monumentu-multzo gisa kalifikatzen edo inbentariatzen diren areetan, Dekretu honetan ezarritako birgaitze integraturako finantza-neurriak eman ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) Areak barne hartzen dituen kultur ondasun higiezin kalifikatuak edo inbentariatuak babesteko neurriak ezartzeko plan berezian jasotako zehaztasunek Dekretu honek birgaitzeko plan berezietarako jaso dituenak barne hartzea.
b) Aipatutako area birgaitze integratuko area de-
klaratzea Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak."