Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1863

306/2000 DEKRETUA, abenduaren 26koa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxe-bizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxe-bizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 26ko 306/2000 Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 249 zenbakian argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

1.– Dekretuaren 3. artikuluan, 23544. orrialdean, honakoa dioenean:

"Babes ofizialeko etxebizitzen eta horien etxordeen gehienezko azalera erabilgarria honakoa izango da:

Etxebizitzek gehienez ere 90 metro karratuko azalera erabilgarria izango dute, inolako salbuespenik gabe.

Trastelekuek etxebizitzari dagokion azaleraren %15 izango dute gehienez ere.

Aparkalekuek gehienez ere 30 metro karratuko azalera erabilgarri konputagarria izango dute. Dena dela, banakako sarbide eta erabilerako garajeen kasuan gehienezko azalera erabilgarria 20 metro karratukoa izango da.

Prezioak:"

Honakoa esan behar du:

"1.– Babes ofizialeko etxebizitzen eta horien etxordeen gehienezko azalera erabilgarria honakoa izango da:

a) Etxebizitzek gehienez ere 90 metro karratuko azalera erabilgarria izango dute, inolako salbuespenik gabe.

b) Trastelekuek etxebizitzari dagokion azaleraren %15 izango dute gehienez ere.

c) Aparkalekuek gehienez ere 30 metro karratuko azalera erabilgarri konputagarria izango dute. Dena dela, banakako sarbide eta erabilerako garajeen kasuan gehienezko azalera erabilgarria 20 metro karratukoa izango da.

2.– Prezioak:"

2.– 4. artikuluan, 23545. eta 23546. orrialdeetan, honakoa dioenean:

"Babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioa, behin-behinekoa nahiz behin betikoa, dagokion lurralde historikoko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren lurralde-ordezkariaren erabakiaren bidez egingo da.

Behin-behineko kalifikazioan nahiz behin betikoan ondorengo alderdiak adierazi beharko dira:

Kalifikatuko diren jarduketen finantziazio-erregimena zehazten duten arauak.

Sustatzailearen identifikazioa (izena edo sozietatearen izena, zerga-identifikazioa eta helbidea).

Etxebizitza-mota, Dekretu honen 2. artikuluan ezarritako sailkapenaren arabera.

Sustapeneko etxebizitzen kopurua eta azalera erabilgarria. Garaje edo trastelekurik baden edo ez, horiek etxebizitzei lotutakoak diren edo ez, eta horien azalera.

Etxebizitzak lortzeko eta erabiltzeko erregimena.

Saltzeko edo/eta alokatzeko gehienezko prezioa.

Babes-erregimenaren iraupena.

Mailegu kualifikatuaren eta kasu bakoitzari dagozkion zuzeneko dirulaguntzen zenbatekoa.

Mailegu kualifikatuak Dekretu honetan eta berori garatzen duen araudian ezarritako mugek baldintzatuta egongo dela, maileguak lortzeari eta horien baldintzei dagokienez."

Honakoa esan behar du:

"1.– Babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioa, behin-behinekoa nahiz behin betikoa, dagokion lurralde historikoko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren lurralde-ordezkariaren erabakiaren bidez egingo da.

2.– Behin-behineko kalifikazioan nahiz behin betikoan ondorengo alderdiak adierazi beharko dira:

a) Kalifikatuko diren jarduketen finantziazio-erregimena zehazten duten arauak.

b) Sustatzailearen identifikazioa (izena edo sozietatearen izena, zerga-identifikazioa eta helbidea).

c) Etxebizitza-mota, Dekretu honen 2. artikuluan ezarritako sailkapenaren arabera.

d) Sustapeneko etxebizitzen kopurua eta azalera erabilgarria. Garaje edo trastelekurik baden edo ez, horiek etxebizitzei lotutakoak diren edo ez, eta horien azalera.

e) Etxebizitzak lortzeko eta erabiltzeko erregimena.

f) Saltzeko edo/eta alokatzeko gehienezko prezioa.

g) Babes-erregimenaren iraupena.

h) Mailegu kualifikatuaren eta kasu bakoitzari dagozkion zuzeneko dirulaguntzen zenbatekoa.

i) Mailegu kualifikatuak Dekretu honetan eta berori garatzen duen araudian ezarritako mugek baldintzatuta egongo dela, maileguak lortzeari eta horien baldintzei dagokienez."

3.– 7.1 artikuluan, 23547. orrialdean, honakoa dioenean:

"1– Pertsona fisikoek babes ofizialeko etxebizitzak lortu ahal izateko ezinbestekoa izango da bizikidetzako unitateak ondoren adieraziko diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzea, dagozkion agirien bidez. Baldintza horiek gutxienekoak izango dira eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren aginduaren bidez garatu edo zabaldu ahal izango dira."

Honakoa esan behar du:

"1.– Pertsona fisikoek babes ofizialeko etxebizitzak lortu ahal izateko ezinbestekoa izango da pertsona fisikoak edo bizikidetzako unitateak ondoren adieraziko diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzea, dagozkion agirien bidez. Baldintza horiek gutxienekoak izango dira eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren aginduaren bidez garatu edo zabaldu ahal izango dira."

4.– 7.4 artikuluan, 23548. orrialdean, honakoa dioenean:

"a) Etxebizitzarik ez izatea.

b) Bizitokia.

c) Diru-sarrerak.

Honakoa esan behar du:

"A) Etxebizitzarik ez izatea.

B) Bizitokia.

C) Diru-sarrerak.

5.– 7 C) artikuluko 3 b) paragrafoan, 23549. orrialdean, honakoa dioenean:

"1– Lan-etekinen eta langabezia-sarien kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen 100eko 95 joko da zerga-oinarritzat.

2– Pentsioen eta langabezia-sorospenen kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen 100eko 100 joko da zerga-oinarritzat."

Honakoa esan behar du:

"– Lan-etekinen eta langabezia-sarien kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen 100eko 95 joko da zerga-oinarritzat.

– Pentsioen eta langabezia-sorospenen kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen 100eko 100 joko da zerga-oinarritzat."

6.– 7 C) artikuluko 3 c) paragrafoan, 23549. orrialdean, honakoa dioenean:

"1– Ezkontzaren ekonomia-erregimena foru-komunikazioa edo irabazizkoa zenean, senar-emazteen diru-sarreren %50 hartuko da aintzat.

2– Ekonomia-erregimena ondasunen banaketakoa zenean, eskatzailearen diru-sarrerak bakarrik hartuko dira kontuan."

Honakoa esan behar du:

"– Ezkontzaren ekonomia-erregimena foru-komunikazioa edo irabazizkoa zenean, senar-emazteen diru-sarreren %50 hartuko da aintzat.

– Ekonomia-erregimena ondasunen banaketakoa zenean, eskatzailearen diru-sarrerak bakarrik hartuko dira kontuan."

7.– 7 c) artikuluko 6. paragrafoan, 23550. eta 23551. orrialdeetan, honakoa dioenean:

"1– Haztatu beharreko elementuak

a) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren zerga-oinarria, artikulu honetako 3 a) idatz-zatian adierazitakoaren arabera zuzenduta.

b) Beren bizileku etxebizitza izango duten bizikidetzako unitateko kideen kopurua.

Ez dira onartuko adiskidetasuna eta komenientzia bizikidetzako arrazoitzat.

c) Diru-sarrerak sortzen dituzten bizikidetzako unitateko kideen, horien %20 gutxienez ematen dutenen, kopurua.

2– Aurreko zenbakian aipatutako diru-sarreren haztapena ondorengo formularen arabera egingo da: BH = ZO x K x E.

3– K eta E haztatzeko koefizienteak, urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplikatzen direnak, honakoak izango dira:"

Honakoa esan behar du:

"a) Haztatu beharreko elementuak

– Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren zerga-oinarria, artikulu honetako 3 a) idatz-zatian adierazitakoaren arabera zuzenduta.

– Beren bizileku etxebizitza izango duten bizikidetzako unitateko kideen kopurua.

Ez dira onartuko adiskidetasuna eta komenientzia bizikidetzako arrazoitzat.

– Diru-sarrerak sortzen dituzten bizikidetzako unitateko kideen, horien %20 gutxienez ematen dutenen, kopurua.

b) Aurreko zenbakian aipatutako diru-sarreren haztapena ondorengo formularen arabera egingo da: BH = ZO x K x E.

c) K eta E haztatzeko koefizienteak, urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplikatzen direnak, honakoak izango dira:"

8.– 7. artikuluan, 23551. orrialdean, honakoa dioenean:

"d) Laguntzarik ez jasotzea

e) Bestelako baldintzak:"

Honakoa esan behar du:

"D) Laguntzarik ez jasotzea

E) Bestelako baldintzak:"

9.– 9. artikuluan, 23552. orrialdean, honakoa dioenean:

"1- Etxebizitza sozialak lortzeko eta erabiltzeko erregimenak honakoak izan daitezke:

Jabetza

Azalera-eskubidea.

Alokairua."

Honakoa esan behar du:

"1.– Etxebizitza sozialak lortzeko eta erabiltzeko erregimenak honakoak izan daitezke:

a) Jabetza

b) Azalera-eskubidea.

c) Alokairua."

10.– 9.2 e) artikuluan, 23553. orrialdean, honakoa dioenean:

"1– Dagokion urteko aurrekontua idazterakoan higiezina egoki zaintzeko mantentze-fondo bat egitea. Zenbatekoa gutxienez etxebizitzaren m.2 erabilgarriko oinarrizko prezioaren %1 izango da.

2– Azalera-eskubidearen emakidatik 40 urte igaro ondoren, une horretan indarrean dagoen etxebizitzaren m.2 erabilgarriko oinarrizko prezioaren %0,5 inbertitzea, urtero, eraikuntzaren oinarrizko azpiegitura konpontzeko."

Honakoa esan behar du:

"– Dagokion urteko aurrekontua idazterakoan higiezina egoki zaintzeko mantentze-fondo bat egitea. Zenbatekoa gutxienez etxebizitzaren m.2 erabilgarriko oinarrizko prezioaren %1 izango da.

– Azalera-eskubidearen emakidatik 40 urte igaro ondoren, une horretan indarrean dagoen etxebizitzaren m.2 erabilgarriko oinarrizko prezioaren %0,5 inbertitzea, urtero, eraikuntzaren oinarrizko azpiegitura konpontzeko."

11.– 9.2 h) artikuluan, 23554. orrialdean, honakoa dioenean:

"1– Doan eta zuzenean xurgatzea etxebizitzaren jabaritasunezko titulartasun osoa, kargaren edo hipotekaren hartzekodunaren aurreko subrogazio pasiboarekin.

2– Hirugarren erakunde edo norbanakoei subrogazio pasibo bidez xurgatzea, baldin eta horiei uzten bazaie azalera-eskubidea adostutako "inter partes" baldintzen arabera, kargaren edo hipotekaren erregimena salbu, horren iraupena eta baldintzak behagarri izango baitira."

Honakoa esan behar du:

"– Doan eta zuzenean xurgatzea etxebizitzaren jabaritasunezko titulartasun osoa, kargaren edo hipotekaren hartzekodunaren aurreko subrogazio pasiboarekin.

– Hirugarren erakunde edo norbanakoei subrogazio pasibo bidez xurgatzea, baldin eta horiei uzten bazaie azalera-eskubidea adostutako "inter partes" baldintzen arabera, kargaren edo hipotekaren erregimena salbu, horren iraupena eta baldintzak behagarri izango baitira."

12.– 9.5 artikuluan, 23554. eta 23555. orrialdeetan, honakoa dioenean:

"1– Ondorengoen tasazio-balioa:

Aurri-egoeran dagoela deklaratu den eta erraustea erabaki den etxebizitzarena.

Abenduaren 26(e)ko 308/2000 Dekretuan, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketei buruzkoan, ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitzarena.

Mugikortasun urri iraunkorra egiaztatzen duen kideren bat duen bizikidetzako unitatearen titulartasuneko etxebizitzarena.

2– Balio justuaren zenbatekoa, etxebizitza desjabetzapen-espedienteren batek eragindako ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrendan barne hartutakoa denean."

Honakoa esan behar du:

"a) Ondorengoen tasazio-balioa:

– Aurri-egoeran dagoela deklaratu den eta erraustea erabaki den etxebizitzarena.

– Abenduaren 26ko 308/2000 Dekretuan, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketei buruzkoan, ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituen etxebizitzarena.

– Mugikortasun urri iraunkorra egiaztatzen duen kideren bat duen bizikidetzako unitatearen titulartasuneko etxebizitzarena.

b) Balio justuaren zenbatekoa, etxebizitza desjabetzapen-espedienteren batek eragindako ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrendan barne hartutakoa denean."

13.– 10. artikuluan, 23555. orrialdean, honakoa dioenean:

"Halaber bisatzeko aurkeztuko dira etxebizitzen eta horiei lotutako etxordeen alokairu-kontratuak. Betebehar hori etxebizitzaren alokatzaileari dagokio."

Honakoa esan behar du:

"Halaber bisatzeko aurkeztuko dira babes ofizialeko etxebizitzen eta horiei lotutako etxordeen alokairu-kontratuak. Betebehar hori etxebizitzaren alokatzaileari dagokio."

14.– 15.2 artikuluan, 23562. orrialdean, honakoa dioenean:

"Etxebizitza ez izatearen inguruko baldintza betetzen ez duten eragindakoen kasuan: etxebizitza lortu ahal izango dute alokairuaren erregimenean sustapenaren salmenta-prezioaren %6ari dagokion urteko errentarekin, 3.2. artikuluan deskribatutako zenbatze-sistemaren arabera.

Etxebizitzarik ez izateko baldintza betetzen duten eragindakoen kasuan:

Jabetzako erregimena osoa edo azalera-eskubidekoa izango da, eragindako sustapenaren erregimenaren arabera."

Honakoa esan behar du:

"a) Etxebizitza ez izatearen inguruko baldintza betetzen ez duten eragindakoen kasuan: etxebizitza lortu ahal izango dute alokairuaren erregimenean sustapenaren salmenta-prezioaren %6ari dagokion urteko errentarekin, 3.2. artikuluan deskribatutako zenbatze-sistemaren arabera.

b) Etxebizitzarik ez izateko baldintza betetzen duten eragindakoen kasuan:

c) Jabetzako erregimena osoa edo azalera-eskubidekoa izango da, eragindako sustapenaren erregimenaren arabera."

15.– 16. artikuluan, 23563. eta 23564. orrialdeetan, honakoa dioenean:

"Dekretu honetan aurreikusitako finantza-neurriak ondoren zerrendatuko ditugun jarduketetan izango dira aplikagarri, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egiten direnean:

Babes ofizialeko etxebizitza gisa kalifikatutako eraikuntza berriko etxebizitzak alokairuan, salmentan edo erabilera propioan lagatzeko sustapena.

Babes ofizialeko etxebizitzak eta eskuratzailearen bizitoki ohiko eta iraunkor izatera bideratutako bestelako etxebizitzak (erabilitako etxebizitza libreak) eskuratzea.

Etxebizitzaren alokairu babestua eta alokairu babestura bideratutako etxebizitzak erostea.

<FONT FACE="Helvetica">

Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzea.

Lurzorua berehala eraikitzeko urbanizatzea, hala badagokio, aurrez hori kostubidez eskuratzea barne, baita lurzorua kostubidez eskuratzea ere, administrazio publikoaren menpeko izango diren lurzoruaren ondare publikoak osatzeko, betiere lehentasunez babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratuta."

Jarduketa horiek Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren bidez garatuko dira.

Honakoa esan behar du:

"1.– Dekretu honetan aurreikusitako finantza-neurriak ondoren zerrendatuko ditugun jarduketetan izango dira aplikagarri, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egiten direnean:

a) Babes ofizialeko etxebizitza gisa kalifikatutako eraikuntza berriko etxebizitzak alokairuan, salmentan edo erabilera propioan lagatzeko sustapena.

b) Babes ofizialeko etxebizitzak eta eskuratzailearen bizitoki ohiko eta iraunkor izatera bideratutako bestelako etxebizitzak (erabilitako etxebizitza libreak) eskuratzea.

c) Etxebizitzaren alokairu babestua eta alokairu babestura bideratutako etxebizitzak erostea.

d) Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzea.

e) Lurzorua berehala eraikitzeko urbanizatzea, hala badagokio, aurrez hori kostubidez eskuratzea barne, baita lurzorua kostubidez eskuratzea ere, administrazio publikoaren menpeko izango diren lurzoruaren ondare publikoak osatzeko, betiere lehentasunez babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratuta."

2.– Jarduketa horiek Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren bidez garatuko dira.

16.– 20. artikuluan, 23566. orrialdean, honakoa dioenean:

"Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko sailburuek urtero eta elkarrekin finkatuko dituzten ondorengo magnitudeak:

Kreditu-establezimenduekin hitzartu beharreko baliabideen gehienezko bolumena, arau honetan adierazitako babes daitezkeen jarduketen finantziazio kualifikatuari dagokionez.

Zuzeneko dirulaguntzen guztizko bolumenak ez ditu gaindituko dagokion ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoa Aurrekontu Orokorren Legean jasotako kredituak edo, kreditu-transferentziak egiten diren kasuan, eguneratzetik lortutako kreditua, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen testu bategina onartzen duenean, erabakitakoari jarraiki.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikitako sozietate publikoen kasuan, deskontu-lerroen bidez urtean finantzatzeko mugak dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legean zehaztutakoak izango dira.

Ez da laguntzak emateko erabakirik hartuko gastua egozteko aurrekontuak ez duenean aurrez zehaztutako xederako kreditu egoki eta nahikorik. Hori dela eta, eten egingo da arau honen eraginkortasuna laguntza berriak emateari dagokionez. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da."

Honakoa esan behar du:

"1.– Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko sailburuek urtero eta elkarrekin finkatuko dituzten ondorengo magnitudeak:

a) Kreditu-establezimenduekin hitzartu beharreko baliabideen gehienezko bolumena, arau honetan adierazitako babes daitezkeen jarduketen finantziazio kualifikatuari dagokionez.

b) Zuzeneko dirulaguntzen guztizko bolumenak ez ditu gaindituko dagokion ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoa Aurrekontu Orokorren Legean jasotako kredituak edo, kreditu-transferentziak egiten diren kasuan, eguneratzetik lortutako kreditua, irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen testu bategina onartzen duenean, erabakitakoari jarraiki.

2.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikitako sozietate publikoen kasuan, deskontu-lerroen bidez urtean finantzatzeko mugak dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legean zehaztutakoak izango dira.

3.– Ez da laguntzak emateko erabakirik hartuko gastua egozteko aurrekontuak ez duenean aurrez zehaztutako xederako kreditu egoki eta nahikorik. Hori dela eta, eten egingo da arau honen eraginkortasuna laguntza berriak emateari dagokionez. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da."


Azterketa dokumentala