Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
1762

IRAGARKIA, otsailaren 9ko 114/01 Foru Aginduari buruzkoa, Aguraingo udalerriko Litutxipiko B.B.P.B-6 eremuaren Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren espedientea dela-eta.

Herrilan eta Hirigintza Sailak Foru Agindua eman du datak adierazten duen egunean. Hona hemen xedapen-zatia:

«Lehenengoa.– Behin-betiko onestea Aguraingo udalerriko Litutxipiko B.B.P.B.–6 eremuaren Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren espedientea, agirian honako aldaketak jasotzeko baldintzarekin:

1) Jarduketa guztietatik kanpo uztea A-3100 errepidearen jabari publikoko eremua (3 metro, errepidearen zabalunearen kanpoko ertzetik eta zabalunearen kanpoko lerro paraleloaren artean).

2) Planoetan honakoak gorde eta jasotzea: eraikuntza-lerroa (lerroa A-3100-tik 25 m-ra dago, galtzadaren kanpoko ertzetik) eta bide-zorra (berdegunerako erabiliko da bakarrik).

3) Hurrengoan egin beharreko planoetan 1 eta 3 lurzatietako sarbideak jasotzea. Sarbide horiek ezin izango dira inola ere A-3100 errepidetik zuzenean egin.

4) A-3100 errepidearearen bidegune mugakidean, eremuari dagozkion kanalizazioak zerbitzu orokorretako lerrotik igarotzen direla adieraziko da planoetan. Lur-lerro hori bat dator bidezorreko kanpoko lerrotik errepidearen barrualderantz 4 metro neurtzen duen lur-marra batekin.

Bigarrena.– Adierazitako aldaketak ez dira garratzi handikoak. Hori dela-eta, aldaketa horiek egindakoan espedientea aurkeztuko zaio Foru Aldundiari, jendaurreko informazioren izapidetza berriro egin behar izan gabe, betearazpena deklaratzeko asmoz eta horien izapideak egin eta argitatu ahal izateko.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoarenean argitaratzea.»

Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari berari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan zuzenean aurkatu, argitaratzen den biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Izan ere, horrela xedatzen dute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) 116. eta 117. artikuluetan, eta Administrazio Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 46.1 artikuluan.

Horretaz gain, bidezko iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkez daiteke.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 9a.

Herrilan eta Hirigintza diputatua,

ANTONIO AGUILAR MEDIAVILLA.


Azterketa dokumentala