Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1754

IRAGARKIA, 2001eko martxoaren 5ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena, Larrabetzu udal-barrutiam 13,2 kV-ko aireko eta lurrazpiko linea elektriko bat eta transformazio zentro bat jendaurrean jartzen dituena.

Iberdrola Distribución-ek eskatu duen instalazioa jendaurrean jartzen da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan (2000-12-27ko EAO) aurreikusitako ondorioetarako, eta lege bereko azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoa betetzeko. 1955/2000 Errege Dekretuak energia elektrikoko instalazioei baimena emateko prozedurak, eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta zerbitzatzeko jarduerak arautzen ditu.

Erref.: C.T. 5100 eta L-5364-ATD-2001-7-as-gf

Kokapena: Larrabetzu udal-barrutia.

Aurrekontua: 1.660.326 PTA.

Helburua: Conauta empresaren indar elektrikoaren eskaerari erantzutea.

Ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa.

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 KV.

Eroaleak: hiru AL-AC-koak eta LA-56 motakoak (54,6 mm2)

Euskarriak: hormigoizkoak.

Luzera: 10 m.

Hasiera: Lezama-Larrabetzu TEA 7 Zirkutoko linea elektrikoaren 21. euskarrian.

Amaiera: linea beraren deribazioko 1. euskarrian.

Lurrazpiko linea elektrikoa:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x150) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 10 m.

Hasiera: Lezama-Larrabetzu TEA 7. Zirkuitua linea elektrikoaren deribazioko 1. euskarrian.

Amaiera: 1127 zenbakidun Conauta T.Z.–an.

1227 zenbakidun Conauta transformazio-zentroa. Zenroaren edukia:

Hormigoizko modulo prefabrikatua, In= 200A, eta iraupen laburreko ICC= 10kA.

Transformadoreak: 250 kVA-ko eta 13,2/0,4 kV-ko transformazio-erlazioko trifasiko bat. Barruan honakoa dauzka: In=200 A-ko eta 10 kA-ko intentsitate laburreko ebakigailua.

Hozteko sistema: naturala, olio-bainuan.

Era berean, goian aipatutako instalazioarentzako baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kalea 23-5. solairuan kokaturik dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2001eko martxoaren 5a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala