64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1753
IRAGARKIA 2001eko martxoaren 5ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena, Balmaseda udal-barrutian 13,2 kV-ko aireko linea elektriko bat eta transformazio zentro bat jendaurrean jartzen dituena.
Iberdrola Distribución-ek eskatu duen instalazioa jendaurrean jartzen da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan (2000-12-27ko EAO) aurreikusitako ondorioetarako, eta lege bereko azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoa betetzeko. 1955/2000 Errege Dekretuak energia elektrikoko instalazioei baimena emateko prozedurak, eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta zerbitzatzeko jarduerak arautzen ditu.
Erref.: L-5365 eta C.T. 5101-ATH-2001-16-as-gf
Kokapena: Balmaseda udal-barrutia.
Aurrekontua: 1.110.084 PTA
Helburua: Balmasedako Udalaren energia elektrikoaren eskaerari erantzutea.
Ezaugarriak:
Aireko linea elektrikoa zirkuito bakarrekoa.
Zerbitzu-tentsioa: 13,2 KV.
Eroaleak: LA-56 motakoak hiru, AL-AC-koak (54,6 mm2)
Euskarriak: metalezkoak
Luzera: 10 m.
Hasiera: ETD Balmaseda-Ayega 4.zirkuitoa linearen 6. euskarrian.
Amaiera: Linea bereko 6´. euskarrian.
La Encartada 393 zenbakidun transformazio-zentroa. Zentroaren edukia:
Transformadoreak: 50 kVA-ko trifasiko bat eta 13,2/0,38 kV-ko transformazio-erlazioa.
Hozteko sistema: naturala, olio-bainuan.
Era berean, goian aipatutako instalazioarentzako baimena eskatzen da.
Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kalea 23-5. solairuan kokaturik dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2001eko martxoaren 5a.
Lurralde Bulegoko burua,
JOSÉ ANDRÉS BLASCO.