Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1750

IRAGARKIA, 2001eko martxoarean 5ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena, Erandio udal-barrutian 13,2 kV-ko lurrazpiko linea elektriko baten aldaketa jendaurrean jartzen duena.

Iberdrola, S.A.–k eskatu duen instalazioa jendaurrean jartzen da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan (2000-12-27ko EAO) aurreikusitako ondorioetarako, eta lege bereko azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoa betetzeko. 1955/2000 Errege Dekretuak energia elektrikoko instalazioei baimena emateko prozedurak, eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta zerbitzatzeko jarduerak arautzen ditu.

Erref.: L-5362-ATH-2001-17-as-gf.

Kokapena: Erandioko udal-barrutia.

Aurrekontua: 3.767.125 PTA.

Helburua: barruti horretako energia elektrikoaren beharrei erantzutea.

Ezaugarriak:

Lurrazpiko linea elektrikoa:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x150) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 250 m.

Hasiera: 194 zenbakidun San Antonio T.Z.–an.

Amaiera: 474 zenbakidun J. Agustino T.Z.–ko lurrazpiko eroaleetan.

Era berean, goian aipatutako instalazioarentzako baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kalea 23-5. solairuan kokaturik dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2001eko martxoaren 5a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala