Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1748

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, larrialdietarako plan batzuen, zehazki, herri-ikastetxeetarakoen agiri grafikoak digitalizatzearen kontratazioa egiteko dena (Esp.: AE-109/01).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu-Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: AE-109/01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

c) Non gauzatu behar den: Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak zehaztu dezan lekuan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: esleipendunak behin betiko fidantza gordailatzen duenetik hara 2001eko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Banan banako prezioa, larrialdietarako plan bat digitalizatzeari dagokiona: hogeita sei mila (26.000) pezeta planeko. Goreneko aurrekontua: hamaika milioi (11.000.000) pezeta (66.111,33 euro).

5.– Fidantzak.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren %4an finkatzen da.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 -E aldea- solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98; 945 01 88 96.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) E-mail: e-torner@ej-gv.es.

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2001eko apirilaren 10a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez da beharrezkoa

– Kontratuko lanak egiteko, eskura dituen langileak zehaztu beharko ditu lizitatzaileak, hain justu ere, enpresarioek eta enpresako zuzendaritzakoek dituzten titulazio akademiko eta profesionalak zehaztuaz, eta, batez ere, kontratua gauzatzeko ardura izango duten langileenak.

– Kalitatea kontrolatzeko, enpresarioak erabiliko dituen neurriak zehaztea.

– Kontratuaren xede diren lanak gauzatzeko, enpresarioak dituen materiala, instalazioak eta ekipo teknikoa jasotzen dituen deklarazioa.

– Azken hiru urteetan egindako zerbitzurik eta lanik printzipalenen zerrenda; zenbatekoak, datak eta onuradunak pribatuak edo publikoak diren zehaztuaz hain zuzen.

– Finantza-erakunde baten txostena.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko apirilaren 10a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» letrak dituzten hiru kartazal aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutako edukia dutela, eta aurkeztu ere berariazko klausula administratiboen pleguaren 7.3 puntuan zehaztutako eraren baten edo eskutan aurkeztu beharko dira.

c) Aurkeztu behar direneko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Donostia kaleko 1ean (Kontratazioa) entregatu beharko dira eskutan, edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabetez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila – Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 –E aldea— solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2001eko apirilaren 11.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Beste argibide batzuk:

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 20a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.


Azterketa dokumentala