Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1743

AGINDUA 2001eko martxoaren 28koa, Kultura sailburuarena, Kultura Ondasun Sailkatuetan, Inbentariatuetan edo Balizko Arkeologia Guneetan eragina duten Hiri Plangintzako Tresnak sortu eta aldatzeko dirulaguntzak emateko modua arautu zuen Aginduari, 2001eko ekitaldian ezartzeko, behar diren egokitzapenak egiten dizkiona.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen Testu Bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren IX. Tituluan ezarritakoaren babesean, abenduaren 26ko 275/2000 Dekretua eman zen. 275/2000 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen pentzutan emandako laguntzak eta dirulaguntzak arautzeko zenbait xedapenen indarraldia luzatzeko bidea ematen du; horri jarraituz, Jaurlaritzak eta gainerako sailek zein erakunde autonomoek behar diren epeak, betekizunak eta baldintzak molda ditzakete aipatutako Agindua 2001eko ekitaldian aplikatzeko.

2000ko ekitaldian, Kultura sailburuak 2000ko martxoaren 22ko Agindua eman zuen, Kultura Ondasun Sailkatuetan, Inbentariatuetan edo Balizko Arkeologia Guneetan eragina duten Hiri Plangintzako Tresnak sortu eta aldatzeko dirulaguntzak arautzeko eta horietarako deia egiteko. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 63 zenbakian argitaratu zen, 2000ko martxoaren 30ean. Honako honen bidez, Agindu hori 2001eko ekitaldian aplikatu ahal izateko behar diren epeen eta baldintzen egokitzapenak egingo dira.

Horiek horrela,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Kultura sailburuaren 2000ko martxoaren 22ko Aginduak Kultura Ondasun Sailkatuetan, Inbentariatuetan edo Balizko Arkeologia Guneetan eragina duten Hiri Plangintzako Tresnak sortu eta aldatzeko dirulaguntzak emateko modua arautu zuen. 2001eko ekitaldian, Agindu horren bidez araututako dirulaguntza deialdian parte hartu nahi duenak hilabeteko epea izango du eskabidea aurkezteko, honako Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Honen bitartez emango diren dirulaguntzak eskatu nahi dituztenek eskabidea aurkeztu beharko diote Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari 2000ko martxoaren 22ko Aginduaren II. eranskinean datorren ereduari jarraituz; horrekin batera, eskatzen den dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute. Hori dena zuzenean aurkeztuz edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste prozeduraren bat erabiliz egin ahal izango da.

3. artikulua.– Diru-baliabideak.

Agindu honen bidez ezarritako dirulaguntzetarako, 2001eko ekitaldi honetan ehun eta hiru milioi bostehun eta laurogeita bederatzi mila zazpiehun eta hogeita zazpi pezeta / seiehun eta hogeita bi mila bostehun eta laurogeita sei euro eta zortzi hamarren (103.589.727 pezeta / 622.586,80 euro) zuzenduko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-atalaren kontura.

Artikulu honetan finkatutako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da eskatutako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa kontuan hartuta, baldin eta Kultura Sailean laguntzak emateko beste egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontua ahitu gabe geratzen bada eta, beti ere, dirulaguntzak artean ebatzi gabe badaude. Adierazitako aldaketaren berri Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen bidez eman beharko da.

XEDAPEN GEHIGARRIA.

Herritar guztiek honen berri izan dezaten eta interesdunei lana errazteko, Agindu honi atxiki zaio, eranskin modura, Kultura sailburuaren 2000ko martxoaren 22ko Agindua eta 2001eko ekitaldirako aurreikusitako aldaketak batzen dituen testu bategina.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaioke Kultura sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Honako Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 28a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

ERANSKINA

Agindua, 2000ko martxoaren 22koa, Kultura sailburuarena, Kultura Ondasun Sailkatuetan edo Balizko Arkeologia Guneetan eragina duten Hiri Plangintzako Tresnak sortu eta aldatzeko laguntzen deialdia egiten duena, 2001eko ekitaldian aplikatzeko egokitua.

Xedatu dut:

1. artikulua.– Helburua.

Agindu honen helburua hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Eraberritze Hirigintza Elkarteentzako laguntzak sortu eta emateko modua arautzea, kultura-ondasun sailkatu eta inbentariatuei edo Balizko Arkeologia Guneei eragiten dieten Udal Hirigintza Plangintzako Tresnak sortu eta aldatzeko, hurrengo artikuluen arabera.

2. artikulua.– Diru-baliabideak.

1.– Aurreko artikuluko helburuak betetzeko diru-baliabideak ehun eta hiru milioi bostehun eta laurogeita bederatzi mil zazpiehun eta hogeita zazpi pezeta/seiehun eta hogeita bi mila bostehun eta laurogeita sei euro eta zortzi hamarrenera iristen dira (103.589.727 PTA/622.586,80 euro), 2001eko ekitaldira luzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako urte anitzeko izaeradun (2001-2003) aurrekontu-sailetik eratortzen direnak.

2.– Diruz lagundutako jarduerak ekitaldi honetan hasi beharko dira eta gehienez ere, 2003ko abenduaren 31ean amaitu.

3. artikulua.– Diruz lagunduko diren jarduerak.

1.– Diruz lagunduko diren jarduerak hauek dira:

a) Monumentu deklaratutako kultura-ondasunen, monumentu multzoen edo Balizko Arkeologia Guneen kasuan, aldez aurretik egindako hirigintza-dokumentuaren txostena garatzen duten ikerketa historiko eta arkeologikoak. Edonola ere, I. eranskineko eskema eta datuak agertuko dira bertan.

b) Indarrean dauden hirigintza-dokumentuen aldaketak, edo beren garapenak, horiek kultura-ondasunak babes-erregimenei egokitzeko beharrezkoak izanda.

c) Monumentu, Monumentu Multzo edo Balizko Arkeologia Gune izendatutako kultura-ondasunak babesteko plan bereziak (baina nahikoa da ondasun horien espedientea hasita egotea).

d) Oraindik sortzen ari diren hirigintza-dokumentuen planimetria osagarria, dokumentu horiek Kultura Ondareko zenbait alde modu berezian dokumentatzen badituzte.

e) Beste zenbait lan, Kultura Ondareari buruzko informazioa sortu eta biltzeko egiten direnak, eta hirigintza-plangintzaren oinarriak sendotzen dituztenak, kulturaren ikuspuntutik.

2.– Aipatutako diru-laguntzak jasotzeko, berdin dio jarduera guztiz sortuta ez egotea edo egitasmo-fasean egotea.

3.– Laguntzak ez dira inola ere izango udal eskatzaileen funtzionamenduak eta langileek sortutako gastuak ordaintzeko.

4. artikulua.– Egitasmoak sortu eta bideratzeko modua.

1.– Diru-laguntzak eskuratzeko ondoko baldintzak bete beharko dira, egitasmoak bideratzeari dagokionez:

a) Hirigintza-dokumentuak sortzeko edo aldatzeko arduradunak behar besteko esperientzia izan behar du horrelako lanetan (Plan Berezietan, Ordezko Arauetan edo Plan Orokorretan). Era berean, taldean arkeologiako profesional bat egongo da gutxienez, gunean ondare arkeologikoa badago.

b) Ikerketa historiko eta arkeologikoen zuzendaria arlo horietako profesional bat izango da, berariaz hirietako arkeologian esperientzia daukana. Era berean, taldean arkeologia, dokumentazio eta delineazioko profesionalak egongo dira.

2.– Jarduera oraindik egitasmoa baino ez bada, esandako baldintzak kontuan izango dira gaiari dagokion kontratua egitearren.

5. artikulua.– Diru-laguntza bateragarriak.

Agindu honetako diru-laguntzak helburu berbereko beste edozeinekin bateratu ahal izango dira, edozein erakunde publiko zein pribatuk emanda ere. Hala ere, gainfinantzaketarik ez da onartuko. Hori suertatzen bada, deialdi honetako laguntza murriztu egingo da, gaindikina guztiz kendu arte.

6. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Agindu honetako laguntzak toki erakundeek eta Eraberritzeko Hirigintza Elkarteek eskatu ahal izango dituzte, beren organo arduradunen bitartez, administrazio honetatik aurreko deialdietan jasotako laguntzak justifikatu baldin badituzte.

2.– Aurreko deialdietako laguntzak ez justifikatzeagatik dirua bueltan eskatzeko edo zigortzeko prozeduraren bat hasita badago, horren emaitzaren arabera emango dira ala ez dira emango agindu honetako laguntzak.

7. artikulua.– Diru-laguntzaren muga edo gehieneko kopurua.

1.– Laguntzek, gehienez jota, egitasmoaren aurrekontu garbiaren ehuneko laurogeita bost (%85) hartu ahal izango dute (zergak kenduta, bada).

2.– Ez da onartuko laguntza guztiak gehitzean gainfinantzaketarik sortzea.

8. artikulua.– Eskaerak.

1.– Agindu honetako diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeek Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuari bidaliko dizkiote eskabideak, II. eranskineko eredua erabilita eta eskatutako beste dokumentuekin batera. Helbidea: Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 (01010 Vitoria-Gasteiz). Onargarria izango da zuzenean aurkeztea edo beste modu batean bidaltzea, modu hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ontzat emanda badago.

2.– Amaieran, II. eranskinean eskatu bezala, erakundearen datuez gain, ondorengo dokumentuak ere aurkeztu beharko dira:

a) Egitasmoaren txosten xehatua. Bertan jarduera burutzeko gehieneko epeak idatziko dira. Epeok ez dute 2003ko abenduaren 31ko muga gaindituko.

b) Hala badagokio, egitasmoa burutuko duen taldearen «curriculum vitae».

c) Hautaketa, balorazio eta zenbakuntzako irizpideen justifikazioa, agindu honetako 11. artikuluak agintzen duenez.

d) Egitasmoaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontua, III. eranskineko eredua erabilita.

e) Helburu berbera betetzeko eskatu diren beste diru-laguntzen zerrenda. Beste laguntzarik eskatu ez bada, horixe esaten duen zinpeko adierazpena aurkeztuko da.

f) Eskabidea baloratzeko baliagarria izan daitekeen beste edozein dokumentu, nahi izanez gero.

g) Ordainketak egiteko dokumentuak, IV eta V. eranskinetako ereduak erabilita.

9. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean sartzen den egunetik kontatzen hasita.

10. artikulua.– Dokumentuen azterketa. Akatsak.

1.– Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak ikusiko du ea eskabidea epe barruan eta behar bezala aurkeztu den, eta ea berarekin batera ezinbesteko dokumentuak aurkeztu diren.

2.– Eskabideak (edo berarekin aurkeztu beharreko dokumentuek) agindu honetako baldintzak betetzen ez baditu, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak interesatuari akatsak zuzentzeko eskatuko dio, horretarako hamar eguneko epea emanez, eta esango dio egindakoa etsipenagatik artxibatuko dela akatsak ez zuzentzekotan. Kasu horretan, ebazpen bat emango da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluak ezarri bezala.

11. artikulua.– Aukeraketa, balorazio eta zenbakuntzako irizpideak.

1.– Diru-laguntzak lehiaketa bidez emango dira. Diru-laguntzen gehieneko kopurua errespetatuta, aukeratutako egitasmoak multzo mugatu bat izango dira, bideragarriak izango direla ziurtatzearren.

2.– Eskabideak aurkezteko epea behin amaituta, eta agindu honetako baldintzak betetzen ez dituztenak behin baztertuta, Balorazio Batzordeak gainontzeko eskabideak baloratuko ditu beren osotasunean. Batzordeak irizpide hauei jarraituko die:

a) Plangintzako dokumentuak Kultura Ondasun Sailkatuak Deklaratzeko Dekretuen babes-erregimenei egokitzeko egitasmoak: helburu horretarako 2. artikuluko diru-baliabideen %60 erabiliko da gehienez. Hona lehentasunak, handienetik txikienera:

– Monumentu Multzo Sailkatuen kategoria eskuratu duten alde historikoak, edo horretarako espedientea hasita daukatenak.

Monumentu Multzo Sailkatuak, edo kategoria horretan sartzeko espedientea hasita daukatenak.

– Monumentu Multzo Inbentariatuen kategoria eskuratu duten alde historikoak, edo kategoria horretan sartzeko espedientea hasita daukatenak.

– Monumentu Multzo Inbentariatuak.

– Monumentu Sailkatu edo Inbentariatu deklaratutako higiezinak.

b) Ikerketa historiko eta arkeologikoak: 2. artikuluko diru-baliabideen %20 erabiliko da gehienez. Hona lehentasunak, handienetik txikienera:

– Hirigintza Plangintzako Tresnak sortzen ari diren udalek aurkeztutakoak, edo indarreko Hirigintza Planak aldatzeari buruzkoak.

– Balore arkeologikoa oraindik ezagutzeke daukaten kultura-ondasunei buruzkoak, horien babes-maila berdin izanda.

c) Gainontzeko helburuak: 2. artikuluko diru-baliabideen %20 erabiliko da gehienez. Hona lehentasunak:

– Kultura Ondasun Sailkatuei eragiten dieten jarduerak edo, Kultura Ondasun Inbentariatuei buruzkoak baldin badira, aurreko kategorian sartzeko espedientea hasita daukatenak.

3.– Jarduera bakoitzaren kopurua agortu ezean, soberan dena hurrengo jarduerak jasoko du, lehen bezalako hurrenkeran.

12. artikulua.– Balorazio Batzordea.

1.– Laguntza eskatu den jarduerak baloratzeko, behin eskabideak aurkezteko epea bukatuta eta horietako zeintzuk onartuko diren behin erabakita, Balorazio Batzordea sortuko da. Hauek izango dira horren partaide:

– Kultura Ondareko zuzendaria, edo horrek aukeratzen duen pertsona. Batzordearen lehendakaria izango denez, bere botoa erabili ahal izango du berdinketak desegiteko.

– Kultura Ondarearen Zuzendaritzako hiru teknikari, horietako bat batzordeko idazkaria izango dela. Horiek izendatzeko arduraduna Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea izango da.

2.– Batzordeak egokitzat jotzen badu, egitasmoetako gaiak ezagutzen dituzten aholkulari eta adituen laguntza eskatu ahal izango du.

3.– Balorazio Batzordea behar bezala osatzeko, nahikoa izango da bere kideen erdia biltzea.

4.– Balorazio Batzordeko kideak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28 eta 29. artikuluetako kasuetan badaude, batzordetik aterako dira; bestela, bertatik baztertuak izan ahal izango dira.

13. artikulua.– Ebazpena.

1.– Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamen bat egingo du, eta hori bidaliko dio Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari, horrek dirulaguntzei buruzko erabakia hartzeko.

2.– Ebazpenaren gutxieneko edukia:

a) Diruz lagunduko diren egitasmoak, eta laguntzen zenbatekoa, baita ordaintzeko modua eta hurrenkera ere.

b) Laguntzarik jasoko ez duten egitasmoak, ez emateko arrazoiekin.

c) Diruz lagunduko diren jarduerak betetzeko epea. Jarduerok hiru urtetan banatu ahal izango dira, gehienez, agindu honetako aurrekontu-ekitaldiekin bat etorriz.

d) Epe hori luzatu ahal izango da, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak horrela ebatziz gero. Horretarako, interesdunak luzapena eskatu beharko du, epea amaitu baino lehen. Eskabidearekin batera, luzapenerako arrazoiak justifikatzeko idatzi bat aurkeztuko du, baita nahi duen epearen proposamena. Nolanahi ere, epe berri horren muga 2003ko abenduaren 31 izango da.

e) Emandako diru-laguntzak justifikatzeko modua eta epea, egitasmoa burututakoan, agindu honen 17. artikuluaren arabera.

f) Egokitzat jotzen den beste edozein eginbehar, diruz lagundutako jarduera beteko dela bermatzearren.

3.– Azaroaren 26ko 30/92 Legearen 42.3 artikuluari jarraituz, ebazpena hiru hilabeteko epean emango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita. Epe hura amaituta ez bada ebazpenik jakinarazi, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira, lege horretako 44.1 artikuluak agintzen duenez.

Hala ere, akatsak zuzentzeko eperen bat ematekotan, beste epea eten egingo da, eskatzaileak jakinarazpena jasotzen duenetik erantzuten duen arte, edo akatsak zuzentzeko epea amaitu arte.

4.– Ebazpena eskatzaileei jakinaraziko zaie, eta gainera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

14. artikulua.– Onuradunen eginbeharrak.

Agindu honetako onuradunak izateko, erakundeek edo pertsonek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan onuradunak ez badu berariazko eta idatzizko ukorik aurkezten, onartutzat emango da.

b) Diru-laguntza adierazitako helburua betetzeko erabiltzea, ez beste ezertarako.

c) Bai Kultura Ondarearen Zuzendaritzari bai Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailari bai Herri Kontuen Euskal Epaitegiari behar beste informazio ematea, haiek eskatu ahala, jasotako diru-laguntzei buruz.

15. artikulua.– Diruz lagundutako jardueren kontrola.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritza izango da agindu honen kudeatzailea, eta berari dagokio diruz lagundutako jarduerak ikuskatzea. Horretarako teknikari bat aukeratu eta izendatu ahal izango du, erakunde onuradunarekin batera egitasmoak kontrolatu ditzan eta, hala badagokio, behar diren argibide edo aginduak eman ditzan, emaitzak ezin hobeago izan daitezen.

16. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa

1.– Dirulaguntzaren ordainketa gastua aurrez justifikatu ondoren gauzatuko da, berau zatikatu ahal delarik finantzatutako jardueraren exekuzioaren arabera, hiru ordainketa edo libramendutara iritsi arte (ekitaldi bakoitzeko bat).

Kasu honetan, azken libramendua gauzatu aurretik dirulaguntza 17. artikuluan zehaztu bezala justifikatu beharko da dirulaguntza.

2.– Dirulaguntza ordainketa bakarraz libratzen bada, berdin, aurretiaz lehen aipatu bezala justifikatu beharko da.

17. artikulua.– Diru-laguntzaren frogagiriak

1.– Onuradunak emandako diru-laguntza justifikatu behar du, jardueraren frogagiriak aurkeztuta, baita jarduerak sortutako gastuenak ere. Gutxienez, ondokoak aurkeztuko ditu:

a) Diruz lagundutako egitasmo edo jardueraren txostena. Horrekin batera jatorrizko material grafikoa aurkeztuko du, horrelakorik baldin badago, taldeak sortutakoa zein informazioa jasotzean bildutakoa.

b) Gastuen frogagiriak, hurrengo artikuluak agintzen duenez:

b.1.– Arau orokorra: diruz lagundutako jarduerak sortutako gastuen fakturak, aurkeztutako gastu-aurrekontuaren kopuru osoa adierazten dutenak. Jatorrizko fakturak edo Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak konpultsatutako fotokopiak baino ez dira onartuko.

b.2.– Salbuespen bezala, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuetatik datorren finantzaketak gastu-aurrekontuaren %30 gainditzen ez badu, jarduerak eragindako gastuen fakturak, horiek gastu-aurrekontuaren %50 barne hartuko dutela.

Dena dela, Kultura Saileko organo arduradunak hala eskatzen badu, onuradunek gastu-aurrekontuaren kopuruaren gainontzeko fakturak jarriko dituzte haren esku, hiru hilabeteko epean, artikulu honetako 2. puntuko epea bukatzen denetik aurrera.

c) Zinpeko deklarazio baten bidez, jardueraren gastuen eta diru-sarreren behin betiko balantzea, ahalik eta xehatuena, erakunde pribatu zein publikoetatik jasotako laguntzak berariaz aipatuz, Kultura Sailetik jasotakoa barne. Laguntza bakarra Kulturako Sailarena izan bada, horri buruzko ziurtagiria ere bidaliko da.

d) Erakunde onuraduna beste administrazio publiko bat bada, organo eskudunaren ziurtagiria ere jasoko da, diru-laguntzaren helburua bete dela eta horretarako zein kopuru erabili den esanez.

2.– Emandako diru-laguntzaren justifikazioa frogatzen duten dokumentuak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, lagundutako jarduera bukatzen denetik aurrera.

18. artikulua.– Diru-laguntzaren likidazioa.

1.– Helburua eta irizpideak.

Diru-laguntza benetan egindakoari egokitzearren, eta behin betiko likidazioa egitearren, hasierako aurrekontua baino handiagoak diren gastuak justifikatzeagatik diru-laguntzaren kopurua ez da inola ere handituko.

2.– Prozedura.

a) Diru-laguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak behin aztertuta egokitzat jotzen bada bigarren ordainketaren kopurua murriztea edo guztiz deuseztea eta jasotako guztia edo horren zati bat Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzultzeko agintzea, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak banakako likidazio-proposamena egingo du, frogagiriak aurkezteko epea bukatzen denetik bi hilabeteko epean, eta hala badagokio, bi hilabeteko epea emango dio interesatuari itzuli beharrekoa itzultzeko, horrek likidazioa jasotzen duenetik kontatzen hasita.

b) Bestalde, 17.1.b.2 artikuluko kasuan, likidazio-ebazpena emateko epea lerroalde horretako dokumentuak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuko da.

19. artikulua.– Baldintzak betetzen ez diren kasuak.

1.– Kasu hauetan ulertuko da baldintzak bete ez direla:

a) Jasotako diru-laguntzak agindu honetan agertzen ez diren jardueretarako erabiltzen badira.

b) Agindu honetan edo esleipeneko ebazpenean ezarritako eginbeharrak betetzen ez badira.

2.– Artikulu honetako aurreko puntuan aipatutako kasuetako bat gertatzekotan, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko da, 1/1997, azaroaren 11ko Legegintzako Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak dioten bezala.

I. ERANSKINA

Ikerketa historiko eta arkeologikoak, diru-laguntza jasotzeko, eskema honen arabera egingo dira, aztergaia den elementuari dagokionez:

A.– INTERES ARKEOLOGIKOKO AZTARNATEGIAK EDO/ETA ELEMENTU ZEHATZAK:

1.– Tokia (herria, erakundea, auzoa eta horra joateko bidea, 1:5.000 edo 10.000 eskalako plano zehatza).

2.– Elementuaren eta dagokion babes-eremuaren zehazketa fisikoa (1:1.000 edo 1:500 eskalako plano zehatza ere aurkeztuta).

3.– Elementuaren edo bere inguru edo gunearen deskribapen zehatza, lurra orain zertarako erabiltzen ari den azalduta.

4.– Tokiaren jabeak eta araubide juridikoa.

5.– Dokumentazio historikoa. Egoeraren azalpena, batez ere ikertuko den gunean izandako obrena, antzinatik gaur arte.

6.– Dokumentazio arkeologikoa:

a)Ikerketa baino lehen zein ikerketan bertan lur-azalean aurkitutako arrasto materialen inbentarioa, sailkapena eta dokumentazio grafikoa.

b)Gunean indusketa arkeologikoren bat burutu bada, edozein motatakoa izanda, horren nondik norakoak adieraziko dira:

– Indusketa-mota.

– Noiz izan zen eta nor izan zen zuzendaria.

– Arrazoiak.

– Gunearen segida estratigrafikoa eta horren emaitza.

– Aurkitutako materialak.

– Segida kultural eta kronologikoa.

7.– Industean interes arkeologikoko guneari lotutako eraikuntzak agertzen badira, ondokoak ere egingo dira:

a) Eraikuntza horien arkitekturari buruzko ikerketa (egitura, baoak eta abar).

b) Egitura estratigrafikoaren ikerketa, ahal izatekotan. Ez da beharrezkoa horma zarpeatuak dituzten eraikinetan.

c) Txosten historiko eta artistikoa (eraikitzeko faseak, estiloa, garaia...).

8.– Jaso beharreko beste datu batzuk: guneak jasan dituen obrei buruzkoak, nolabait elementuaren balore arkeologikoa aldatu duten heinean. Obrako egitasmoak aztertuta eta, ahal dela, egileei galdetuta, datu hauek emango dira:

– Obra, eragindako gunea eta data.

– Sakontasunean, noraino iristen den.

– Segida geologikoa.

– Arrastoak agertu diren, eta horrela izatekotan, nolakoak diren.

9.– Elementu arkeologikoaren izaera, kronologia, kontserbazioa eta abar zehazteko lur-azpiko zundaketak edo beste edozein jarduera arkeologikoa beharrezkoa izatekotan, ikerketan horren emaitzen txosten xehatua ere egingo da. Txostenean hauek agertuko dira:

– Zundaketen tokia, planoan eta dimentsioetan.

– Jarduera bakoitzaren helburu zehatzak.

– Indusketak egiteko moduaren azalpena.

– Datu estratigrafikoak jasotzeko fitxak.

– Material arkeologikoen erregistro-fitxak.

– Azken diagramak eta emaitzen interpretazioa, fase kronologikoen arabera.

– Planimetriak eta material grafikoa.

– Espero izateko dena eta etorkizunean iharduteko proposamenak.

10.– Aurreko datu guztiak ikusita, aztarnategi edo elementuaren balorazioa egingo da, potentzia, arrastoen potentzia, izaera eta kronologia, kontserbazioa eta abar ere ikusita. Eremuan interes arkeologikoa duten egiturak, arrastoak zein guneak aipatuko dira, banan-banan.

11.– Hori guztia ikusita, kasu bakoitzean egoki den babes-erregimena sortuko da, edozein eragile kaltegarri zuzentzeko neurriak, onartutako eta debekatutako jarduera edo erabilerak, presako jarduerak, sendotu edo zaharberritzeko beharrak eta abar seinalatuta.

12.– Dokumentazio grafikoa. Elementu arkeologikoaren planoak eta mugapena aurkezteaz gain, ondoko planoak ere beharrezkoak izango dira:

a) Eraikuntzen oinak, ebakidurak eta altxaerak, orain dauden moduan.

b) Antzinako kartografia eta argazkiak, nondik datozen esanda.

c) Arrasto eta egitura arkeologiko guztien dispertsioa eta zehaztasunak.

d) Ahal den heinean, azaleran ikusten ez diren arrastoen balizko berreraikuntza.

e) Lurraren oraingo erabilerak, eta erabilera onartu eta debekatuen proposamena.

f) Babes-maila edo babes-mota eta arkeologia-mailan esku-hartzeko modurik egokiena (proposamenak).

B.– MULTZO ARKEOLOGIKOAK:

1.– Tokia.

2.– Multzoa dagoen gunearen mugaketa fisikoa. Beharrezkoa bada, babes nagusia eta bigarren mailako babesa jasoko duten guneak bereiziko dira.

3.– Gunearen interesaren justifikazioa eta objektibazioa.

4.– Guneari buruzko idatzien azterketa. Artxibo eta liburutegietan datuak biltzeko lanak, ez bakarrik artxibo historikoetan; baita berriagoak diren beste batzuetan ere, hor multzoan izandako azken lanak eta aldaketak jasota badaude (adib.: Arkitektoen Elkargoko Artxiboan edo Jabetza Erregistroan).

5.– Aztertutako gunean landa-lana egingo da, eta horrek ondokoak hartuko ditu barne:

a) Egituren azterketa xehatua, multzoko zatirik zaharrenak eta beren estratigrafia kokatu ahal izateko. Arrasto horiek erregistratu egingo dira, eranskin honetako B-7 puntuan esaten den bezala. Salbuespen bezala, agertzen diren lur-geruzen azterketa proposatu ahal izango da.

b) Gunean izandako jarduera arkeologikoen azterketa sistematikoa: estratigrafia, materialak eta abar. Aztarnategiaren egoera estratigrafikoari buruzko azterketa bat egingo da.

c) Guneko lurraren azpian egin beharreko zundaketak edo arkeologiaren arloko beste jarduerak, beharrezkoa bada multzoaren izaera, kronologia, kontserbazioa eta abar hobeto ezagutzeko beharrezkoak badira. Ikerketan horien emaitzak ere agertuko dira, txosten zehatz bat osatuz. Txosten horretan eranskin honetako A atalaren 9. puntuko dokumentuak ere sartuko dira.

6.– Kartografia sortu eta berraztertzeko lanak. Oinak, ebakidurak eta altxaerak agertzen diren planoak, 1:500 / 1:1.000 eskalan, gaur egun dauden bezala, une batean edo bestean interesekoak diren guneei buruzkoak.

7.– Multzoko orube guztien dokumentazio zehatza. Datu hauek izan beharko ditu:

a) Orube edo eraikuntzaren identifikazio zehatza.

b) Jabeak eta araubide juridikoa.

c) Deskribapen xehatua eta mugaketa.

d) Eraikuntzaren bilakaerari buruzko dokumentua, historiari buruzko iturriek uzten duten heinean (berreraiketak, aldaketak eta horien kronologia, aurreko egoeren berreraiketa eta abar kontuan izango dira). Aurreko egoerei buruzko argazkiak, planoak eta abar ere erantsiko dira, aurkitzekotan.

e) Toki hori lehenengo aldiz okupatua izan zeneko arrasto arkeologikoen deskribapen xehatua, baita tokiarena berarena eta kontserbazio-egoerarena ere.

f) Orain dagoen eraikinaren kronologia, arkitekturaren estiloa eta aurreko puntuko arrasto arkeologikoen kronologia.

g) Arkeologiaren eremuan espero izateko dena eta interesaren objektibazioa, baita proposatutako babes-mota ere.

8.– Azkeneko txostena.

9.– Kartografia:

a) Multzoaren 1:1.000 eskalako planoak, historian izan dituen fase nagusiak adierazita eta fase bakoitzeko elementurik garrantzitsuenak aipatuta.

b) Multzoaren 1:1.000 eskalako planoa, proposatutako babes arkeologikoko neurriak zehatz-mehatz adierazita, baita mugaketa ere.

Azkenik, 1:1.000 eskalako planoa, multzoko lurra nola erabili den esango duena (orube hutsak, esparru publikoak eta abar).

II. ERASKINA / ANEXO II
DIRULAGUNTZA ESKABIDEA / SOLICITUD SUBVENCIÓN
KULTURA ONDASUN SAILKATUETAN EDO BALIZKO ARKEOLOGIA GUNEETAN ERAGINA DUTEN HIRI PLANGINTZARAKO TRESNAK IDAZTEKO ETA ALDATZEKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA REDACCIÓN Y MODIFICACIÓN DE LOS INSTRUMENTOS DE PLANEAMIENTO URBANÍSTICO QUE
AFECTAN A BIENES CULTURALES CALIFICADOS, INVENTARIADOS O A ZONAS DE PRESUNCIÓN ARQUEOLÓGICAS.

ESKATZAILEA DATUAK/DATOS DEL SOLICITANTE

Eskatzailearen izendapena / Denominación de la persona o entidad solicitante:

Helbidea / Dirección:

Posta Kodea / Código Postal:

(

ENTITATE ESKATZAILEAK EKARRI BEHARREKO AGIRIAK:

1.– Entitatearen nortasunari buruzko agiriak

A) Eraberritze Hirigintza Elkarteak izanez gero:

– Dagokion Merkatal Erregistroan inskribaturik dagoenaren ziurtagiria, entitatearen eratze-eskritura eta estatutuak.

– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta betetzen duen ordezkapen-maila kreditatzeko agiria.

– IFKren fotokopia.

B) Pertsona juridiko-publikoa izanez gero:

– Eskaeraren sinatzaileak duen ordezkapen-maila egiaztatzeko agiria.

2.-Jarduerari buruzko agiriak.

– Jardueraren memoria zehaztua, burutzapen-egutegi zehaztua barne hartuz.

– Lan-Taldearen Curriculum Vitae, 4. atalean xedatutakoaren arabera.

– Kuantifikazio-irizpideen konkurrentziaren egiaztagiria, 11. atalean xedatutakoaren arabera.

– Proiektuaren sarreren eta gastuen aurrekontua banakaturik eta zehazturik.(1)

– Xede berarekin eskatutako beste dirulaguntzen zerrenda.(2)

– Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren beste agiri gehigarriak.(3)

3.– Ordainketak igorpentzeko agiriak.

– IV edo V. eranskina.

DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LA ENTIDAD SOLICITANTE:

1.– Documentación relativa a la entidad:

A) Cuando se trate de Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación

– Certificado de inscripción en el Registro Mercantil correspondiente; escritura de constitución y estatutos de la entidad.

– Fotocopia del D.N.I. del/de la representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza.

– Fotocopia del N.I.F.

B) Cuando se trate de personas jurídico-públicas:

– Acreditación del poder de representación que ostenta el/la firmante de la solicitud.

2.– Documentación relativa a la actividad.

– Memoria detallada de la actividad que incluya calendario de ejecución.

– Curriculum Vitae del equipo según lo dispuesto en el artículo 4.

– Justificación de la concurrencia de criterios de cuantificación según lo dispuesto en el artículo 11.

– Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto (1)

– Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto. (2).

– Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud. (3)

3.– Documentación para el libramiento de pagos.

– Anexo IV o V

...................(e)n, 200....ko .............ren
En .................., a ...... de
Firma: (4)

EKARRI BEHARREKO AGIRIEI BURUZKO ARGIBIDEAK.

(1) Aurrekontua

Orekatua izan beharko du, sarreren atalean Kultura Sailari eskatzen zaion kopurua zehaztuz. (III eranskina).

(2) Xede berdinerako eskatutako beste dirulaguntzen zerrenda.

Beste edozein entitate publiko nahiz pribaturi, xede berdinarekin eskatutako dirulaguntza oro zehaztu beharko da, eta bakoitzaren egoera adierazi (ukatua, entzuteko zain, emana eta zenbatekoa).

Beste dirulaguntzarik eskatu ez bada, horixe kreditatzeko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da.

(3) Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri osagarriak.

Nahi izanez gero, entitate eskatzaileak egoki deritzon beste edozein agiri aurkez dezake, proiektua edo jarduera hobeto baloratzeko baliagarri izan litekeela uste badu.

(4) Sinadura:

Eskabidea Alkate-Lehendakariak edota horretarako ahalduta dagoenak sinatu beharko du, kontutan hartuz Udaletxeak edo Eraberritze lanetarako Hirigintza Elkarteak egiten duela eskaera.

NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA DOCUMENTACIÓN A APORTAR.

(1) El Presupuesto

Habrá de ser equilibrado, precisando en el apartado de ingresos la cantidad solicitada al Departamento de Cultura. (anexo III)

(2) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto

Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).

En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración

(3) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud

Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración del proyecto o actividad.

(4) Firma:

La solicitud deberá ir firmada por el Alcalde-Presidente o apoderado/a a tales efectos según la solicitud se efectúe por un Ayuntamiento o Sociedad Urbanística de Rehabilitación.

III ERANSKINA / ANEXO III

AURREKONTUA / PRESUPUESTO

GASTUAK/GASTOS

Pertsonal-gastuak / Gastos de personal:

Funtzionamendu-gastuak / Gastos de funcionamiento:

Bestelako gastuak / Otros gastos:

(Zergak kanpo utzita / Impuestos excluidos) Guztira / Total

DIRU-SARRERAK/INGRESOS

Eskatzailearen ekarpena / Aportación de la persona o entidad solicitante:

Ente Publikoen ekarpenak / Aportaciones de entes públicos:

Ente Pribatuen ekarpenak / Aportaciones de entidades privadas:

Bestelako sarrerak / Otros ingresos:

(Zergak kanpo utzita/Impuestos excluidos) Guztira / Total

ESKATZEN DEN DIRULAGUNTZA

SUBVENCION SOLICITADA:

IV. ERASKINA / ANEXO IV
HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA / ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO (*)
HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK/DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ. / NIF. (1)

Entitatearen izendapena / Denominación de la entidad

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, Zk., Solairua

Calle, N.º, Piso .

Herria

Localidad

Lurraldea

Provincia

Udal Kodea / Código de Población

Postal..............................

BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea / Banco o Entidad Bancaria

Agentzia / Agencia

C.D. K.D.

Kontu zkia. / N.º cuenta

nnnnnnnnnn

Jabea / Titular

Bankuaren adostasuna Hirugarrenaren adostasuna Sailaren onespena Kontabilitatearen onespena

Conforme Banco Conforme tercero Vº Bº Departamento Vº Bº Contabilidad

Sinadura eta Zigilua Sinadura eta Zigilua Baimenduriko sinadura Baimenduriko sinadura

Sello y firma Sello y firma Firma autorizada Firma autorizada

(*) Eusko Jaurlaritzatik dirulaguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por los/las peticionarios/as que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco

Argibideak / Observaciones:

(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia. / Debe adjuntarse fotocopia de laTarjeta de Identificación Fiscal.

(2) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa / A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

V. ERASKINA / ANEXO V
HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)
SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ. / NIF.

Entitatearen izendapena / Denominación de la entidad

ALDAKETA/MODIFICACIÓN (2)

A.– HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, Zkia., Solairua / Calle N.º,Piso

Herria / Localidad.

Lurraldea / Provincia

Udal Kodea / Código de Población

B.– BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea / Banco o Entidad Bancaria

Agentzia / Agencia

C.D. K.D.

Kontu zkia. / N.º cuenta

Jabea / Titular

Data / Fecha Sinadura / Firma

(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz dirulaguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia/Impreso a cumplimentar por los/las peticionarios/as que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

Argibideak / Observaciones:

(1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

(3) Kasu honetan, honako domumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

a) Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.

b) Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.


Azterketa dokumentala