64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1742
51/2001 DEKRETUA, martxoaren 13koa, Urbiga, Urumea Bidasoaldea Industri Garapenerako Baltzua, S.A. sozietateari iraungintzeko baimena ematen diona beste batek xurgatu duelako, eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. sozietateari baimena ematen diona bat egitearen ostean sortutako soizetate berrian parte hartzeko.
Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 44.1 artikuluan xedatzen denez, Jaurlaritzaren dekretuz emango dira edozein eratako sozietateak sortzeko baimena eta EAEko Administrazioak sozietate horietako partaidetzak erosteko baimena. Horretarako, ente horiek menpean dituen saileko sailburuak eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak elkar hartuta egin beharko dute proposamena. Bestalde, haiek erabaki ahal izango dute zenbateko ekarpenak egin, eta ekarpenak dirutan eta jabari publikoko ondasunetan egin ahal izango dira.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, sozietate honek parte hartu ahal izango du berariaz interesatzen zaion enpresen kapital sozialean, baina aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren baimena beharko du eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 20.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren dekretua beharko da sozietate publikoak sortu edo desagertzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoa edo erkidego horretako erakundeak sozietate horietako partaide nagusi bilakatu ahal izateko.
1/1997 Legegintza Dekretuaren 22. artikuluak dio aurreko artikuluetan jartzen duena bete egin behar bada ere, sozietate publikoek, berez Euskadiko Ogasun Nagusiarenak diren gaiak direla-eta, gai horien inguruan berariaz aplikatu behar zaizkien xedapenak bete beharko dituztela; eta, xedapen horiekiko kontraesanik ez badakar, zuzenbide pribatua bete beharko dutela.
Beraz, kontuan hartzen bada Euskadiko Ogasun Nagusiari buruzko xedapenek ez dutela sozietateak batzearen gaineko araubiderik aipatzen, sozietate anonimoei buruzko legera jo beharko da; izan ere lege horretako 233.2 artikuluak dio lehendik dagoen sozietate anonimo batek sozietate anonimo bat edo gehiago xurgatzen baditu, eta horren ondorioz, hainbat soizietatek bat egiten badute, xurgatzaileak iraungi egingo diren xurgatutako sozietateen ondareak ere jasoko dituela eta horien kapital soziala handitzeko aukera ere izango duela, kapitala nahi duen adina handituz.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua,S.A. sozietatearen 2001eko otsailaren 21eko Administrazio Kontseiluak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzara jotzea, 1981/5 legearen 4. artikuluko 2. paragrafoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu Bategineko 20.3 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta, Jaurlaritzak baimena eman diezaion Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua,S.A. sozietateari, sozietateak beharrezkotzat jotzen dituen jarduera guztiak egin ahal izateko Centro Europeo de Empresas e Innovación Bic Berrilan, S.A. sozietatea (sozietate xurgatzailea) eta Urbiga, Urumea Bidasoaldea Industri Garapenerako Baltzua, S.A. sozietatea (sozietate xurgatua) batu daitetzen. Bestalde, sozietate biak batzeak ezinbestean iraungiko du Urbiga, Urumea Bidasoaldea Industri Garapenerako Baltzua, S.A. sozietatea, eta sozieatate horren ondasun sozial guzti-guztia Centro Europeo de Empresas e Innovación Bic Berrilan, S.A. sozietate xurgatzaileari eskualdatuko zaio; izan ere azken honek sozietate xurgatuaren eskubide eta betebehar guztiak jasoko ditu oinordetza unibertsalarengatik. Era berean, Administrazio Kontseiluak Jaurlaritzarara jo du, Jaurlaritzak baimena eman diezaion Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua,S.A. sozietateari Urbiga, Urumea Bidasoaldea Industri Garapenerako Baltzua, S.A. sozietatea (sozietate xurgatua) eta Centro Europeo de Empresas e Innovación Bic Berrilan, S.A. sozietatea (sozietate xurgatzailea) batu ostean sortuko den sozietate berriaren kapital sozialaren %5,76 erosteko; horrela Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. sozietatek kapital horretan izango duen parte hartzea %45 izango da.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko urtarrilaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Baimena ematea Urbiga, Urumea Bidasoaldea Industri Garapenerako Baltzua, S.A. sozietatea iraungitzeko. Izan ere, Urbiga, Urumea Bidasoaldea Industri Garapenerako Baltzua, S.A. sozietatea eta Centro Europeo de Empresas e Innovación Bic Berrilan, S.A. sozietatea batu egingo baitira.
2. artikulua.– Baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua,S.A. sozietateari Urbiga, Urumea Bidasoaldea Industri Garapenerako Baltzua, S.A. sozietatea eta Centro Europeo de Empresas e Innovación Bic Berrilan, S.A. sozietatea batu ostean sortuko den sozietate berriaren kapital sozialaren %5,76 erosteko; horrela Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. sozietatek kapital horretan izango duen parte hartzea %45 izango da.
Sozietate biak batu ostean egingo da erosketa, eta Gizpukoako Foru Aldundiaren titulartasunpeko akzioak erosi ahal izango dira. Edozelan ere, erosketa egin aurretik, gainontzeko akziodunek uko egin beharko diote akzioak erosteko duten lehentasunezko eskubideari. Azkenik, hamabi milioi hirurehun eta hamalau mila (12.314.000) pezetako (74.008,63 euro) balioa duten akazioak erosi ahal izango dira.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan.
Vitoria-Gasteizen, 2001eko martxoaren 13an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.