Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1741

EBAZPENA, 2001eko otsailaren 26koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, dirulaguntza bati uko egin zaiola jakinarazteko. Dirulaguntza hori 2000rako Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei dirulaguntzak emateko deialdikoa da.

2000ko abenduaren 13ko Ebazpenaren bitartez esleitutako dirulaguntza bati uko egin zaionez eta dirulaguntza horiek arautzen dituen uztailaren 27ko 388/1995 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, honako hau

EBATZI DUT

Lehenengoa.– Ondoren zehazten den dirulaguntzari egindako ukoa onartzea. Dirulaguntza hori 2000rako Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei dirulaguntzak emateko deialdikoa da

ONURADUNA HERRIA LANKIDE PROFESIONALA 2000rako

DIRULAGUNTZA

BENEFICIARIA PAIS COOPERANTE SUBVENCION

VOLUNTARIA 2000

HAURRALDE HEGOAFRIKAR NORA URANGA GOMEZ 1.016.375

FUNDACION ERREPUPLIKA

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 26a.

Lehendakaritzaren idazkaria,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala