Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1740

EBAZPENA, 2001eko martxoaren 6koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, dirulaguntza bati uko egin zaiola jakinarazteko. Dirulaguntza hori 1998rako Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei dirulaguntzak emateko deialdikoa da.

1998ko irailaren 15eko Ebazpenaren bitartez esleitutako dirulaguntza bati uko egin zaionez eta dirulaguntza horiek arautzen dituen uztailaren 27ko 388/1995 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, honako hau

EBATZI DUT

Lehenengoa.– Ondoren zehazten den dirulaguntzari egindako ukoa onartzea. Dirulaguntza hori 1998rako Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei dirulaguntzak emateko deialdikoa da

ONURADUNA HERRIA LANKIDE DIRULAGUNTZA DIRULAGUNTZA

PROFESIONALA 1998rako 1999rako

BENEFICIARIO PAÍS COOPERANTE SUBVENCIÓN SUBVENCIÓN

PROFESIONAL 1998 1999

ASOCIACION BOLIVIA JOSE MANUEL 1.437.500 1.437.500

SOLIDARIDAD CON ALVAREZ DIAZ

AMERICA LATINA–Hego

Amerikarekin

elkartasuna SAL

Bigarrena.– Ukapen honen arabera, eta onuradunak ordaindutako lehenengo ordainketari dagokion 718.000 PTAko zenbatekoa justifikatu ondoren, Asociación Solidaridad Con América Latina–Hego Amerikarekin Elkartasuna SAL denari oraindik ordaindugabeko bigarren ordainketari dagokion 906.250 (bederatziehun eta sei mila berrehun eta berrogeita hamar pezeta) PTAko kopuru proportzionala ordaindu beharko zaio.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 6a.

Lehendakaritzaren idazkaria,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala