64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1738
EBAZPENA, 2001eko otsailaren 26koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei eman zitzaien laguntza bati uko egin zaiola jakinarazten duena.
Lehendakaritzaren idazkariaren 1999ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bitartez emandako laguntza bati uko egin zaio (laguntza hori 2000ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bitartez luzatu zen). Hori dela eta, beka horiek arautzeko maiatzaren 27an emandako 120/1997 Dekretuaren 8. artikuluan eta 1999rako deia egin zuen Ebazpenaren zazpigarren oinarrian ezarritakoaren arabera, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei bekak emateko, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei eman zitzaien laguntza bati egindako ukoa onartzea:
ERAKUNDEA / HERRIALDEA IZEN ABIZENAK DIRULAGUNTZA
ENTIDADPAÍS NOMBRE Y APELLIDOS SUBVENCIÓN
UNICEF NICARAGUA SANDRA CASTAÑEDA ELENA 2.000.000
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 26a.
Lehendakaritzaren idazkaria,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.