64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1736
EBAZPENA, 2001eko otsailaren 28koa, Lehendakaritzaren idazkariaena, Learjai S.L. erakundeari «Pasaporte 2000 por la Cultura» proiektua burutzeko emandako diru-laguntzari egindako ukoa onartzeko. Proiektu horrek diru-laguntza jaso zuen Akitania/Euskadi Lankidetzarako Fondoaren 1999ko deialdian.
1999ko urriaren 22ko Ebazpenaren bitartez (EHAA, 209. zk., azaroaren 2koa) 2.250.000 PTAko diru-laguntza esleitu zitzaion Learjai S.L erakundeari «Pasaporte 2000 por la Cultura» proiektua burutzeko, Akitania/Euskadi Lankidetzarako Fondoaren 1999ko laguntza deialdiaren barruan.
Diru-laguntzaren erakunde onuradunak jakinarazi duenez ezingo duela proiektua burutu eta uko egin diola proiektua burutzeari, bidezkoa da uko egite hori onartzea eta, lehenengo ordainketa egin denez, ordaindutakoa itzultzeko eskatzea.
Hori guztia dela eta, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren proposamenez, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– «Pasaporte 2000 por la Cultura» proiektua burutzeko esleitutako diru-laguntzari egin zaion uko egitea onartzea. Proiektu hori Learjai S.L erakundeak aurkeztu zuen Akitania/Euskadi Lankidetzarako Fondoaren 1999ko laguntza deialdiaren barruan.
Bigarrena.– Erakunde onuradunak lehenengo ordainketa (675.000 PTA) itzuli duenez, bidezkoa da diru-laguntza hori amaitutzat ematea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hileko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 28a.
Lehendakaritzaren idazkaria,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.