64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1735
59/2001 DEKRETUA, martxoaren 27koa, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeak bere kargua utz dezala xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko azaroaren 23an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Belén Greaves Badillo andreak, berak hala eskatuta, Merkataritza eta Kontsumo sailburuorde kargua utz dezala, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2001eko martxoaren 27an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.