Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1340

IRAGARKIA, 2001eko otsailaren 9koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena, Güeñes udal-barrutian transformazio zentro baten instalazio elektriko bat jendaurrean jartzeko.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, aurreikusitakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, Iberdrola, S.A. sozietateak eskatu duena.

Erref.: C.T. 5096-ATD-2001-4-as-gf

– Lana egingo den tokia: Güeñes udal-barrutia.

– Aurrekontua: 4.538.547 PTA.

– Helburua: barruti horretako energia elektriko-beharrei erantzutea.

Ezaugarriak:

279 zenbakidun Sodupe kiroldegia transformazio-zentroa. Hona hemen TZ-ren edukia:

3 kaiola modular ditu SF6 isolamendu integralekoak, barruan, In= 400 A da, eta iraupen laburreko Icc = 16 kA.

Transformadoreak: 630 kVA eta 13,2/0,4 kV-ko transformazio-erlazioko trifasiko bat.

Hozteko sistema: naturala, silikona-bainuan.

Goian aipatutako instalazioarentzako baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kalea, 23-5. solairuan kokaturik dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Errekalamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2001eko otsailaren 9a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRES BLASCO.


Azterketa dokumentala