Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1337

IRAGARKIA, 2001eko otsailaren 1ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena, honako linea elektrikoa jendaurrean jartzeko: 30 kV-ko Retuerto-Ortuella III eta IV lurrazpiko linea elektrikoa, Barakaldoko udalerrian.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, aurreikusitakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, Iberdrola, S.A. sozietateak eskatu duena.

Erref.: L-5354-ATH-2000-4–as-gf

– Lana egingo den tokia: Barakaldoko udal-barrutia.

– Aurrekontua: 22.849.730 PTA.

– Helburua: Asociación Administrativa de Cooperación San Vicente, S.L.-ren indar elektrikoaren eskaerari erantzutea.

Ezaugarriak:

Lurrazpiko linea elektrikoa:

Zerbitzuko tentsioa: 30 kV.

Eroaleak: 3 (1x600) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 1.333 m.

Hasiera: D.C. Retuerto-Ortuella III eta IV linea elektrikoaren T-4 euskarrian.

Amaiera: Linea bereko T-15 bis euskarrian.

Lurrazpiko linea elektrikoa:

Zerbitzuko tentsioa: 30 kV.

Eroaleak: 3 (1x240) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 630 m.

Hasiera: 517 zenbakidun Torres San Vicente 1 TZan.

Amaiera: 522 zenbakidun Torres San Vicente 6 TZan.

Goian aipatutako instalazioaren baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kalea 23-5. solairuan kokaturik dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Errekalamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2001eko otsailaren 1a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRES BLASCO.


Azterketa dokumentala