49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1334
IRAGARKIA, 36/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea bidaltzeko eta interesatuta dauden beste guztiei epea jartzeko.
Interesatu orori jakinarazten zaio Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian Josefa Vargas Castresana andreak 36/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela 2000ko uztailaren 6ko Aginduaren aurka. Bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako ikastetxeetako eta hizkuntza eskola ofizialetako lanpostu hutsak zehaztu ziren agindu horren bidez.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, bederatzi eguneko epan aipatutako autoetan agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesatu guztiei.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 13a.
Sailburuaren Kabinetearen zuzendaria,
JON ANDER ARRIETA BERASARTE.