49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1333
IRAGARKIA, 36/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea bidaltzeko eta interesatuta dauden beste guztiei epea jartzeko.
Interesatu orori jakinarazten zaio Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian Elisabet Zubiaurre Arriaga andreak 36/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela 2000ko uztailaren 27ko Aginduaren aurka. Bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta hizkuntza eskola ofizialetako irakasle funtzionarioentzako lekualdatze-lehiaketa ebatzi zuen agindu horrek (lekualdatze-lehiaketarako deia 2000ko martxzoaren 21eko agindu batez egin zen). Errekurtso-egileak, bestalde, ingeleseko espezialitaterako parte hartu zuen lehiaketan (011 kodea).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, bederatzi eguneko epan aipatutako autoetan agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesatu guztiei.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 13a.
Sailburuaren Kabinetearen zuzendaria,
JON ANDER ARRIETA BERASARTE.