Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1324

AGINDUA, 2001eko otsailaren 12koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Logos, S. Coop. enpresak aurkeztutako 3775/97 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean Administrazioarekiko Auzietako Salak eman duen epaia bete dadila agintzeko dena.

Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak zigorrei buruzko 129/590/96 espedientearen gainean 1997ko otsailaren 18an hartutako ebazpenaren aurka jarritako errekurtso arrunta ezetsi egin zuen Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak 1997ko maiatzaren 22ko ebazpen batez. Ebazpen horren aurka Logos, S. Coop. enpresak jarritako 3775/97 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aztertu ondoren, Administrazioarekiko Auzietako Salak epaia eman du 2000ko abenduaren 29an. Epaiaren xedatze-zatiak hau dio:

"Onartu egin dugu 3775/97 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Logos, S. Coop. enpresaren izenean eta ordez epaitegietako prokuradore Olatz Urresti Elosegui andreak aurkeztutakoa, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren 1997ko maiatzaren 22ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek, bestalde, berretsi egin zuen 250.001 PTAko zigorra, 590/96 arau-hauspen aktan jasotakoa. Beraz, esan bezala errekurtoa onartu egin dugunez, inpugnatutako egintzak zuzenbidearen aurkakoak direla adierazten dugu eta baliorik gabe uzten ditugu. Errekurtso-egileak eskubidea du, beraz, oker ordaindu zuen zigorraren zenbatekoa itzul dakion. Ez dugu kostuei buruzko ezarpen espresurik egingo."

Hori dela eta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agindu du, uztailaren 27ko 303/1999 Dekretuko 4. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoaren ildotik.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 12a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala