49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingo Saila
1323
EBAZPENA, 2001eko martxoaren 5ekoa, Trafiko zuzendariarena. Beronen bitartez 2001eko otsailaren 20ko Ebazpena, bide heziketako irakaslearen gaitasun ziurtagiria lortzeko ikastaroa deitu duena, aldatu egiten da.
Abuztuaren 30eko 1753/1984 Errege Dekretuan eta urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera eta Trafiko Zuzendaritzari urriaren 10eko 358/1999 Dekretuaren 11.2.f artikuluak emandako eskumenak direla bide, 2001eko otsailaren 20ko Ebazpenaren bidez bide heziketako irakaslearen gaitasun ziurtagiria lortzeko ikastaroa deitu zen. Aipatutako Ebazpenean, 1.1.oinarrian, akats bat aurkitu denez, konpondu beharra dago. Beraz,
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdiaren 1.1. oinarria aldatzea. Behin betiko testua ondoren aipatzen den moduan geratzen da:
1.– Irakasle izan nahi dutenek bete beharreko betekizunak:
1.1.– Motoredun Ibilgailuen Eskola Partikularrei buruzko Araudiaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aukeraketa saioan, eta beraz prestakuntzako ikastaroan, parte hartzeko ondoko baldintzak ezarri dira:
a) Oinarrizko Heziketa Orokorra gainditurik izan behar da, edo bestela maila bereko edo goragoko mailako ikasketak egin direla frogatu behar da.
b) B motako gida-baimena edukitzea gutxienez bi urte lehenagotik.
c) C motako gida-baimena eskuratzeko gaur egun eskatzen diren ezaugarri psikofisikoak eta psikoteknikoak izan behar dira.
Baldin eta interesaturen batek, aurreko ezaugarri horiek ez izan arren, Gidarien Araudi Orokorraren 47.3. artikuluan xedatutakoaren itzalpean emandako B motako gida-baimena badu (araudi hori maiatzaren 30eko 772/1997 Errege Dekretuak onetsi zuen) eta eduki ere duela bi urte baino gehiago badu, bide heziketako irakaslearen gaitasun ziurtagiria lortu ahal izango du, baina irakaskuntza teorikorako baizik ez.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 5a
Trafiko zuzendaria,
JESÚS ARANA ESTURO.