49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1321
EBAZPENA, 2001eko otsailaren 15ekoa, Lanbide Heziketako zuzendariarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetara sartzeko proben deialdia egiten duena.
1998ko martxoaren 10eko Aginduak, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko prozesua arautzen duenak, 2.1.1 artikuluan ezartzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero egin dezakeela heziketa-zikloetan sartzeko proba baten deialdia.
Horretan oinarrituta, hona hartutako
EBAZPENA:
Lehena.– Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko 2001eko proben deialdia egitea.
Bigarrena.– Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba.
1.– Baldintza hauetako bat bete beharra dago erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba egin ahal izateko:
– Gutxienez 18 urte izatea proba egiten den urtearen abenduaren 31n.
– Gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriaren edo daukazun lan-mutualitatearen ziurtagiriaren bidez. Zein enpresarentzat egin den lan eta kontratuak zenbat iraun duen azaldu behar da ziurtagirian.
Gizarte-bermerako programa bat gainditzea.
Gizarte-bermerako programa bat egin eta hezkuntza-administrazioak ziurtagiri bidez egiaztatzen badu gainditu dela, epaimahaiak kontuan hartuko ditu ziurtagirian azaldutako emaitzak probaren zati bakoitza ebaluatzerakoan (aipatutako aginduko 2. artikuluko 2.2 paragrafoan aipatzen dira zatiak).
2.– Probaren edukia ezartzeko erreferentzia izango dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arloetako helburu orokorrak (ekainaren 21eko 213/1994 Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma ezartzen duena, 94-08-17ko EHAA). Gainera, Erdi-mailako Lanbide Heziketa Berezia etekina ateratzeko moduan egiteko behar diren ezagutzak eta gaitasunak edukitzea baloratuko du probak.
Probaren edukia bi zatitan banatzen da:
– Soziolinguistikoa.
– Zientifiko-teknologikoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin daiteke proba.
3.– Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba bakarra da, edozein dela ere egin nahi den heziketa-zikloa.
4.– 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba erabat gainditu dutela egiaztatzen dutenek ez dute probaren bi zatietako bakar bat ere egin beharrik izango.
Hirugarrena.– Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba.
1.– Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko probak egin ditzakete proba egin aurretik hogei urte beteta dituztenek.
Tekniko titulua dutela egiaztatu eta lanbide-arlo bereko edo arauz finkatutako arlo parekide bateko Goi-mailako Heziketa Ziklora iritsi nahi dutenek gutxienez 18 urte izan beharko dute azterketa egin ahal izateko.
2.– Probaren edukia Batxilergoaren helburu orokorrei egokituko zaie. Apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak (97-05-07ko EHAA) onartu zituen helburuek Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraibideak arautzen dituzte.
Probak bi zati ditu:
– Zati orokorra.
– Zati espezifikoa.
Zati espezifikoan, lanbide-familiak hiru taldetan daude bilduta; talde bakoitzean Batxilergoko sei gai eskaini dira, I. eranskinaren arabera.
Hautagaiak, egin nahi duen zikloaren lanbide-familiaren arabera, familia horretan aukeran eskaini diren sei gaietatik bi aukeratuko ditu proba espezifikoa egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin daiteke proba.
Zati orokorrak Batxilergoaren helburuen araberako heldutasuna egiaztatu behar du. Zati espezifikoak, berriz, lanbide-arloaren gaitasunak egiaztatu behar ditu; titulu bakoitza arautzen duen errege-dekretuak adierazten ditu gaitasunak. Zati espezifikoa ez dute egin behar gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatzen dutenek, betiere, esperientzia egin nahi dituzten ikasketekin bat etorriz gero.
3.– 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba erabat gainditu dutela egiaztatzen dutenek ez dute probaren zati orokorra egin beharrik.
Laugarrena.– Salbuesteko eskaera. Interesdunak ikastetxe ofizialaren zuzendariaren aurrean egin behar du salbuesteko eskaera, izena ematerakoan. Agiri hauek aurkeztu behar ditu:
Erdi-mailakoa:
25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba erabat gainditu duela egiaztatzen duen egiaztagiri akademikoa.
Goi-mailakoa. Zati orokorra:
25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba erabat gainditu duela egiaztatzen duen egiaztagiri akademikoa.
Goi-mailakoa. Zati espezifikoa:
a) Enpresaren ziurtagiria: kontratuaren iraupena, egindako lana eta ordu kopurua agertu beharko dira.
b) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo afiliatuta egon den lan-mutualitatearen ziurtagiria: enpresa eta kontratazio-aldia agertu beharko dira.
Eskabide bakoitzari eman beharko dio erantzuna epaimahaiak, eta ebazpena ikaslearen ikasketa espedientean sartuko da, horretarako egin beharreko izapidearen bidez.
Ebazpena 2001eko maiatzaren 24an, probak egingo diren institutuetako iragarki taulan, jarriko da jendaurrean.
Ebazpena ezezkoa bada, arrazoiak eman beharko dira (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioaren Araubidearen eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 54.a artikulua). Ebazpen horren kontra errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntzako sailburuordearen aurrean.
Bosgarrena.– Izen ematea eta informazioa
Probak egin ahal izateko, heziketa-zikloa egin nahi duten ikastetxean eskabidea bete beharko dute interesdunek, epearen barruan eta eskaera egiteko aterako den inprimakian (II. eranskina).
Proba Euskal Autonomia Erkidegoko edozein lurralde historikotan egin daiteke. Eskaeran, zein lurralde historikotan egin nahi den jarri behar da.
Ikastetxeak izena eman duten ikasleen eskaera-inprimakien kopiak bidali behar ditu (II. eranskina) Lanbide Heziketaren lurralde-atalera, izena aurretik emateko epea amaitu eta bi eguneko tartean.
Izena non eman duten interesdunek, ikastetxe horrek eman behar die probaren edukiaren, egunaren eta abarren berri.
Seigarrena.– Probak egitea
1.– Proben egutegia:
ERDI-MAILAKO HZ: GOI-MAILAKO HZ: EGUNA/ORDUA
Soziolinguistika Zati orokorra maiatzak 28/ 15:00
Zientifiko-teknologikoa Zati espezifikoa maiatzak 29/ 15:00
2.– Probak non izango diren:
Araba: Mendizabala GBLHI. Lasarteko errepidea z/g. VITORIA-GASTEIZ
Bizkaia: Miguel de Unamuno BHI. Licenciado Poza, 1. BILBAO
Gipuzkoa: Easo GBLHI. Felipe IV 1. DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikastetxe horietako idazkaritzak zaindu behar ditu ariketak, emaitzak eta ikasleen espedienteak.
Hezkuntzako ikuskaritza teknikoak ikuskatuko du prozesu osoa, eta aholkularitza eskainiko du.
Zazpigarrena.– Proben emaitzak eta erreklamazioak
2001eko ekainaren 6an, 12:00etan, probak egin direneko ikastetxearen iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean probaren emaitzak. Une horretatik hasi eta ekainaren 7ko 12:00ak arte erreklamazioak egiteko aukera dago. Erreklamazioak ikastetxeko idazkaritzan egin daitezke.
Erreklamazioei buruzko ebazpena 2000ko ekainaren 8an, goizeko 11:00etan, jarriko da ikastetxearen iragarki-taulan.
Zortzigarrena.– Proben egiaztagiriak.
Proba gainditu duten ikasleek proba egin duteneko ikastetxeko idazkaritzan jaso ditzakete egiaztagiriak, 2001eko ekainaren 6tik aurrera.
Bederatzigarrena.– Plazak gordetzea.
Heziketa-zikloko toki guztien %25 gordeko dira sarbide-probatik datozen ikasleentzako. Probatik datozenek toki horiek guztiak betetzen ez badituzte, soberan geratutakoak sarbide zuzenaren bidez eskainitako tokiekin batuko dira.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik hasita sartuko da indarrean.
Bigarrena.– Ebazpen honetan prozedura arloan arautzen ez den guztiari azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa ezarriko zaio.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 15a.
Lanbide Heziketako zuzendaria,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.
I. ERANSKINA
A. AUKERA
Familiak Batxilergoko gaiak
Administrazioa Gizarte zientziei
Merkataritza eta marketina aplikatutako matematika II
Informatika Ekonomia eta enpresen antolaketa
Ostalaritza eta turismoa Hizkuntza (2. hizkuntza
Gizarte- eta kultur-zerbitzuak atzerritarra)
Informatika
Zuzenbidea
Administrazio- eta kudeaketa prozesuak
B AUKERA
Familiak Batxilergoko gaiak
Eraikuntza eta obra zibilak Elektronika
Fabrikazio mekanikoa Fabrikazio mekanikoko
Produkzio-zerbitzuak eta teknikak
mantenimendua. Mekanika
Elektrizitatea eta elektronika Marrazketa teknikoa
Zurgintza eta altzarigintza Industria-teknologia II
Itsas- eta arrantza-jarduerak Elektroteknia
(Akuikultura-haztegiak zikloa izan ezik)
Arte grafikoak
Ibilgailuen mantenimendua
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza
C AUKERA
Familiak Batxilergoko gaiak
Kimika Giza-fisiologia eta anatomia
Komunikazioa, Irudia eta Soinua Industria-teknologia II
Itsas- eta arrantza-jarduerak Lurraren eta ingurumenaren
(Akuikultura-haztegiak zikloa zientzia
(baino ez) Kimika
Nekazaritza eta abere-hazkuntza Fisika
Elikagaien industriak Biologia
Osasungintza
Beira eta zeramika
Irudi pertsonala
Gorputz eta kirol-ekintzak
II. ERANSKINA
ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOETARA SARTZEKO PROBETAN
IZENA EMATEKO ESKABIDEA
(Ikasleak bete behar du)
ZEIN IKASTETXETAN EMAN DUZU IZENA?
ZEIN ZIKLO EGIN NAHI DUZU?
IKASLEARI BURUZKO DATUAK:
ABIZENAK:
IZENA:
JAIOTZE-DATA: NAN: ............................... (NANaren fotokopia aurkeztu behar duzu)
AZTERKETA ZEIN LURRALDETAN EGINGO DUZU?
Azterketa zein hizkuntzatan egin nahi duzu? Gazteleraz n Euskaraz n
(Urte honetan 18 urte bete gabe izango duzuenok bete behar duzue.)
BA AL DUZU URTEBETEKO LAN-ESPERIENTZIARIK? BAI n EZ n
Aurkeztu behar duzuna: gizarte-segurantzako diruzaintzaren edo kide zareneko lan-mutualitateko diruzaintzaren egiaztagiria; bertan enpresa eta kontratuaren iraunaldia zehaztu behar dira.
GIZARTE-BERMERAKO IKASTARORIK GAINDITU AL DUZU? BAI n EZ n
Aurkeztu behar duzuna: gizarte-bermerako ikastaroa (lanbide-hastapena) egin duzula egiaztatzen duen agiri ofiziala.
SALBUESPENAK ESKATZEA
SOZIOLINGUISTIKA-ZATIA / ZATI ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOA n
Aurkeztu behar duzuna: 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko azterketa guztiz gainditu duzula dioen egiaztagiri ofiziala.
......................................n, 2............ko
(Ikastetxeak bete behar du)
Eskabidearen zk. <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts" SIZE=4>n Sarrera-eguna <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts" SIZE=4>n Ikastetxearen zigilua
ikastetxeko idazkariak
EGIAZTATZEN du, aurkeztu dituen agirien arabera, ikasleak betetzen dituela Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko probetara aurkeztu ahal izateko baldintza guztiak.
......................................n, 2............ko
Era berean, epaimahaiak zati honetaz salbuetsita dagoela adierazteko baldintzak betetzen ditu:
Soziolinguistikaren zatiaz/zati zientifiko-teknologikoaz n
ZUZENDARIAREN ONIRITZIA IDAZKARIA
(ikastetxearen zigilua)
OHARRA: ikastetxeak izena aurretik emateko epea bukatu eta bi eguneko tartean eraman behar ditu Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzara (Lanbide Heziketako unitatea), agiri honen fotokopia (ondo beteta) eta azterketa egin ahal izateko aurkeztutako agiriak.
GOI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOETARA SARTZEKO PROBETAN
IZENA EMATEKO ESKABIDEA
(Ikasleak bete behar du)
ZEIN IKASTETXETAN EMAN DUZU IZENA?
ZEIN ZIKLO EGIN NAHI DUZU?
IKASLEARI BURUZKO DATUAK:
ABIZENAK:
IZENA:
JAIOTZE-EGUNA: NAN ............................... (NANaren fotokopia aurkeztu behar duzu.)
AZTERKETA ZEIN LURRALDETAN EGINGO DUZU?
Azterketa zein hizkuntzatan egin nahi duzu? Gazteleraz n Euskaraz n
ZATI OROKORRA: HIZKUNTZA: Ingelesa n Frantsesa n
ZATI ESPEZIFIKOA
ZEIN AUKERATAN AURKEZTU ZARA? A n B n C n
AUKERA BAKOITZEAN HAUTATU DITUZUN IKASGAIAK: (BI IKASGAI AUKERATU)
A AUKERA B AUKERA C AUKERA
GIZARTE-ZIENTZIARI n MARRAZKETA TEKNIKOA n KIMIKA n
APL.TAKOMATEM. II
ENPRESEN EKONOMIA ETA n INDUSTRIA-TEKNOLOGIA II n BIOLOGIA n
ANTOLAKETA
INFORMATIKA MEKANIKA n LURRA ETA INGURUMENAREN Z. n
ATZERRIKO 2. HIZKUNTZA: n ELEKTROTEKNIA n FISIKA n
FRANTSESA (1)
edo
ATZERRIKO 2. HIZKUNTZA: n ELEKTRONIKA n INDUSTRIA- n
INGELESA (1) TEKNOLOGIA II
edo
ATZERRIKO 2. HIZKUNTZA: n
ALEMANA
ADMIN. ETA n FABRIKAZIO n GIZA FISIOLOGIA ETA n
KUDEAKETA-PROZESUAK MEKANIKOKO T. ANATOMIA
ZUZENBIDEA n
(1) Hizkuntza hau ezin da parte orokorrean aukeratu dena izan
SALBUESPENAK ESKATZEA
ZATI OROKORRA n
Aurkeztu behar duzuna: 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko azterketa guztiz gainditu duzula dioen egiaztagiri ofiziala.
ZATI ESPEZIFIKOA n
Aurkeztu behar duzuna: a/ Enpresaren egiaztagiria; kontratuaren iraupena, egindako lan-jarduera eta ordu kopurua zehaztu behar dira.
b/ Gizarte-segurantzako diruzaintzaren edo kide zareneko lan-mutualitateko diruzaintzaren egiaztagiria; bertan enpresa eta kontratuaren iraunaldia zehaztu behar dira.
......................................n, 2............ko
(Ikastetxeak bete behar du)
Eskaeraren zk.: <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts" SIZE=4>n Sarrera-eguna <FONT FACE="Zapf Dingbats,Monotype Sorts" SIZE=4>n Ikastetxearen zigilua
ikastetxeko idazkariak
EGIAZTATZEN du, aurkeztu dituen agirien arabera, ikasleak betetzen dituela goi-mailako heziketa-zikoetan sartzeko probetara aurkeztu ahal izateko baldintza guztiak.
Era berean, epaimahaiak zati honetaz salbuetsita dagoela adierazteko baldintzak betetzen ditu:
Orokorra n Espezifikoa n
....................................n 2........ko
ZUZENDARIAREN ONIRITZIA IDAZKARIA (ikastetxearen zigilua)
OHARRA: ikastetxeak izena aurretik emateko epea bukatu eta bi eguneko tartean eraman behar ditu Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzara (Lanbide Heziketako unitatea), agiri honen fotokopia (ondo beteta) eta azterketa egin ahal izateko aurkeztutako agiriak.