49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1319
AGINDUA, 2001eko otsailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, kongresuak,zientzi bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzetarako deia egiten zuen agindua egokitzeko dena, 2001. ekitaldian aplikatu ahal izateko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategineko IX. tituluaren babesean, abenduaren 26ko 275/2000 Dekretua eman zen, Euskal Automonia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa. Horiek 2001. ekitaldian aplikatu ahal izateko, epeak, baldintzak eta betekizunak egokitu ditzakete Jaurlaritzak, sailek eta erakunde autonomoek.
2000. ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa kontseilariaren otsailaren 29ko Agindua eman zen, kongresuak, zientzi bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzak emateko deia egiten zuena (EHAAren 54. zenbakian, martxoaren 17koan, argitaratu zen). Horrenbestez, bidezkoa da epe eta baldintza batzuk aldatzea, aipatutako agindua 2001. ekitaldian aplikatu ahal izateko.
Ondorioz,
XEDATU DUT
1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.
2000ko otsailaren 29ko Aginduak, kongresuak, zientzi bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzetarako deia egiten duenak, xedatutako laguntzak jaso ahal izateko eskabideak aurkezteko epeak honako hauek dira:
A) 2001eko urtarrilaren 1etik urte bereko martxoaren 30era bitartean egingo diren jarduerentzat, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita berrogei egun naturalekoa izango da epea.
B) 2001eko apirilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era bitartean egingo diren jarduerentzat, berriz, 2001eko apirilaren 30ean amaituko da epea.
C) 2001eko uztailaren 1etik urte bereko irailaren 30era bitartean hastekoak diren jarduerentzat, 2001eko maiatzaren 31n amaituko da epea.
D) Azkenik, 2001eko urriaren 1etik urte bereko abenduaren 30era bitartean hastekoak diren jarduerentzat, 2001eko ekainaren 29an amaituko da epea.
2. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentuak.
Agindu honetan zehazten diren laguntzen eskatzaileek 2000ko otsailaren 29ko Aginduaren eranskinean jasotzen den ereduaren arabera aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Zientzia Politikaren Zuzendaritzak eskatutako dokumentazioarekin batera. Eskaerak zuzenean zein azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, aurreikusitako edozein modutan egingo dira.
3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 45.000.000 PTA (270.455,45 euro)erabiliko dira.
Laguntza eskaerak 1. artikuluan zehazten diren lau deialdietako bakoitzean ebatziko dira, lehiaketa bidez.
Deialdiren bateko ebazpenaren ondoren funtsak agortzen badira, horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, laguntzak ematea bertan behera uzteko.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Edonorentzat eskuragarri izan eta interesatuari lana erraztearren, 2001erako egindako aurreikuspenak 2000ko otsailaren 29ko Aginduaz ezarritako erregimen orokorrarekin bat egitetik sortutako testua jasotzen da agindu honen eranskinean.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio bidea. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesatuek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua aldizkari ofizial horretan argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 21a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.
INAXIO OLIVERI ALBISU
I. ERANSKINA
2000KO OTSAILAREN 29KO AGINDUAREN
ARTIKULATUTIK EGOKITUTAKO TESTUA,
KONGRESUAK, IKASTAROAK ETA MINTEGIAK ANTOLATZEKO LAGUNTZETARAKO DEIA EGITEN DUENA
1. artikulua.– Laguntzen helburua.
Euskal Autonomia Erkidegoan 2001. urtean kongresuak, zientzi bilerak, ikastaroak eta mintegiak antolatzeko laguntzetarako dei egiten da agindu honen bidez.
Agindu honen arabera emandako laguntzak jarduerek sortutako gastu zuzenak ordaintzeko erabili beharko dira, jarduera sozialak alde batera utzita.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz, onuradunei diru- laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaituta egon beharko dute aurreko deialdiei dagozkien prozedura administratiboak.
2. artikulua.– Laguntzen finantzazioa.
Agindu honen bidez araututako laguntzak finantzatzeko 25.000.000 PTA (150.253,03 euro) erabiliko da.
Laguntzetarako eskabideak 4. artikuluan ezartzen diren lau deialdietako bakoitzean ebatziko dira, lehiaketa bidez.
Deialdi horietakoren bat ebatzi ondoren funtsak agortzen badira, horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, laguntzak ematea bertan behera uzteko.
Hala ere, artikulu honetan jasotako zenbatekoa eguneratu ahal izango da, betiere indarrean dagoen legedian aurreikusitako aurrekontu-aldakuntza eta kreditu-atxikiduren araubidearekin bat; hala gertatuz gero, kontseilariordearen xedapen baten bidez emango da horren berri.
3. artikulua.– Eskatzaileak.
Honako entitate hauek izan daitezke horrelako jarduerak deitu eta/edo antolatu eta laguntzak jaso ditzaketenak:
a) UPV/EHUko departamentuak.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izan eta publikoak ez diren unibertsitateetako departamentuak.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Erakunde Babestuak.
d) Goi-mailako irakaskuntza edo ikerketarako entitate edo erakundeak, irabazteko xederik gabeak eta lege-nortasun propioa dutenak, UPV/EHUko departamentu batekin elkarlanean 6.c) artikuluan ezarritako moduetan antolatzen badute ekitaldia. Erakunde horiek beren estatutuak aurkeztu beharko dituzte.
e) Autonomia Erkidegoan kultur arloan entzute handia duen ikerketa-entitateren bateko partaideak, egoitza zibila Euskal Autonomia Erkidegoan baldin badute.
f) Euskal Teknologia Sarearen barruan dauden beste ikerketa zentro teknologiko batzuk.
4. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabidea eta gainerako agiriak aurkezteko epeak hauek izango dira:
A) Jarduerak 2000ko urtarrilaren 1a eta 2000ko apirilaren 30a bitartean badira, hogei egun naturalekoa izango da epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
B) Jarduerak 2000ko maiatzaren 1a eta 2001eko martxoaren 30a bitartean badira, 2001eko martxoaren 9an amaituko da epea.
C) Jarduerak 2001eko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean hasten badira, 2001eko maiatzaren 31n amaituko da epea.
D) Azkenik, jarduerak 2001eko urriaren 1etik abenduaren 30era bitartean hasten badira, 2001eko ekainaren 29an amaituko da epea.
5. artikulua.– Aurkezteko lekua.
Eskabideak, agiriak eta geroagoko gutuna guztia helbide honetara bidaliko dira:
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Zientzia Politikarako Zuzendaritza
Erreferentzia: Kongresuen eta Ikastaroen Antolaketa
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako baten bidez.
6. artikulua.– Eskabideak gauzatzeko behar diren agiriak.
Eskatzaileak eskabide bat bidaliko dio Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari, I. Eranskineko eredu normalizatuaren arabera.
Honako agiri hauek bidaliko dira eskabidearekin batera, bakoitzetik ale bakarra:
a) Kongresu eta zientzi bileretarako, II. Eranskinaren araberako inprimaki normalizatuak beteta; ikastaro edo mintegietarako, aldiz, III. Eranskinaren araberakoak.
b) Memoria, IV. Eranskineko eredu normalizatuaren arabera.
c) Jarduera deitu eta/edo antolatzen duen entitatearen Departamentu Kontseiluaren edo horren baliokidearen akta; berariaz jasoko da akta horretan dena delako kongresua, zientzi bilera, ikastaroa edo mintegia deitzeko eta antolatzeko erantzukizuna eta konpromisoa onartzen dela. Goragoko 3.d) artikuluaren kasuan deitzailearekin batera ekintzaren erantzukizuna duen Unibertsitateko Departamentuarena gehitu beharko zaio.
d) Diru-sarreren eta gastuen guztizko aurrekontu taxutua, kontzeptuka zehaztuta.
e) Jardueren behin-behineko edo/eta behin betiko egitaraua.
f) Batzorde zientifikorik badago, horren osaera.
g) Bankuko kontuaren datuak, laguntza sartu ahal izateko, eta, goragoko 3.d, 3.e eta 3.f artikuluan aipatutako entitateen kasuan, identifikazio fiskaleko zenbakia edo dagokion ministerioan duen erregistro-zenbakia.
h) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikokoak ez diren entitate onuradunek, zerga eginkizunak beteta dituztela egiaztatu beharko dute, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoaren arabera (1991ko urriaren 15eko EHAA, 208 zk.), baita aurtengo urteari dagokion eguneratzea ere.
Deialdiaren testua eta eskabideen inprimakiak eskuratzeko Internet-eko helbidea hau da: http://www.euskadi.net/ciencia.
Bidalitako eskabideek eta agiriek artikulu honetan eskatutako punturen bat betetzen ez badute, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak eskatzaileei dei egingo die, 10 eguneko epearen barruan akatsak zuzendu edo beharrezkoak diren agiriak aurkez ditzaten, eta jakinaraziko die ezen horrela egin ezean, eskabideari uko egin diotela ulertuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak) 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
7. artikulua.– Eskabideak ebaluatzea.
7.1.– Batzorde batek ebaluatuko ditu eskabideak; Zientzia Politikarako zuzendariak —buru izango da— eta Unibertsitate zuzendariak osatuko dute, dagokion zerbitzuburuaren laguntzarekin. Eskatutako laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo dio batzordeak Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari.
Batzorde horrek jardueraren kalitate zientifikoa ebalua dezaten eska diezaieke arlo horretako zientzialari adituei.
7.2.– Ebaluatzeko eta kuantifikatzeko irizpide zehatzak hauek izango dira:
Kongresuetarako laguntzei emango zaie lehentasuna. Elkarte zientifikoek aldian-aldian egiten dituzten batzarrak hartuko dira kongresutzat, bi saio mota hauek egiten badira: batetik, ponentziak aurkezteko saioak, eta bestetik, ikertzaileak egiten ari diren ikerketetatik ateratako datu berriei buruzko komunikazioak aurkeztekoak.
Maila zientifikoa bermatuko duen hautaketa-batzorde bat izan beharko dute kongresuek.
8. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.
Agindu honen babesean emango diren laguntzak honakoak izango dira gehienez:
a) Kongresuen kasuan, 2.500.000, 1.250.000 edo 500.000 PTA gehienez (15.025,3 euro, 7.512,65 euro edo 3.005,06 euro), hurrenez hurren, kongresuok nazioartekoak, estatukoak edo Euskal Autonomia Erkidegokoak diren bestean.
b) Zientzi bilerak, ikastaroak eta mintegiak badira, 1.500.000, 750.000 edo 300.000 PTA gehienez (9.015,18 euro, 4.507,59 euro edo 1.803,36 euro), hurrenez hurren, ekintza horiek nazioartekoak, estatukoak edo Euskal Autonomia Erkidegokoak diren bestean.
Eskatutako diru-zenbatekoak inoiz ere ez du gaindituko kongresuaren jarduera zientifikoek sortutako defizitaren herena.
9. artikulua.– Laguntzen bateragarritasuna.
Laguntza hauek kongresu, zientzi bilera, ikastaro edo mintegi bera egiteko ematen diren beste edozeinekin bateratu ahal izango dira.
Hala ere, kongresu, bilera zientifiko, ikastaro edo mintegi bera egiteko ematen diren laguntzen guztirakoak ezingo du gainditu sortutako defizitaren aurrekontu osoa; hori gertatuko balitz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak gutxitu egingo luke berak emandako diru-laguntza defizita ez gainditzeko moduan.
10. artikulua.– Laguntzak ematea.
Ebaluatzeko Batzordeak proposamena egin ondoren, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak ebazpen bat emango du laguntzak esleitu, interesatuei jakinarazi eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko. Ebazpen hori eskabideak aurkezteko epe bakoitza amaitu eta hiru hilabeteren barruan eman beharko da.
Aipatutako epean ebazpenen jakinarazpenik ez bada, eskabideak ezetsi egin direla ulertu behar dute interesatuek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak) 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Sailburuordearen ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, honen berri eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Aurrekontuko ekitaldia amaitzean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda.
11. artikulua.– Laguntza onartzea.
Laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hamabost eguneko epean interesatuak berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, onartu egiten duela ulertuko da.
Laguntza onartzen badute, esleipendunek diru-laguntzei buruz indarrean dauden arauek ezarritako betebeharrak konplitu beharko dituzte, bai eta agindu honetan ezarritako arauak, laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren betebeharrak eta laguntzak nola erabili diren jakiteko Zientzia Politikarako Zuzendaritzak ezartzen dituen betebeharrak ere.
Aldaketak egin edo jarduerak eten nahi badira, edo esleipendunak denbora batez kanpora joan nahi badu, Zientzia Politikarako zuzendariak berariazko baimena eman beharko du.
12. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.
Agindu honen bidez araututako laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
a) Emandako diru-laguntza onartzea.
b) Diru-laguntza zertarako eman den, horrexetarako erabiltzea.
c) Aldaketak egin edo jarduerak eten nahi badira, edo esleipendunak denbora batez kanpora joan nahi badu, Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio.
d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzak direla eta beren funtzioak betez eskatzen duten informazioa ematea.
13. artikulua.– Emandako laguntzak ordaintzea.
Emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira: lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren %75, agindu honetako 11. artikuluan ezarri den epea amaitutakoan egingo da; bigarrena, gainerako %25, jarduera amaitu eta hurrengo artikuluan zehaztutako agiriak aurkeztu ondoren.
14. artikulua.– Laguntzen justifikazioa eta jarraipena.
Agindu honen bidez araututako laguntzen onuradunek finantzatzekoa den jarduera egin dela justifikatu beharko dute, hura amaitu eta sei hilabeteko epean. Horretarako, agiri hauek bidali beharko dituzte Zientzia Politikarako Zuzendaritzara:
a) Kongresuaren, zientzi bileraren, ikastaroaren edo mintegiaren benetako kostuen balantze ekonomiko oso eta zehatza.
b) Emandako laguntzekin bete diren gastuen jatorrizko fakturak, edo erakundeko ekonomia-arduradunak konpultsatutako kopiak.
c) Kongresuko akten edo horien baliokideen bi kopia, horrelakorik eginez gero.
Argitaratzeko asmoa badago, akten edo baliokideen zirriborroak onartuko dira behin-behineko.
Norbere ibilgailuarekin egindako joan-etorriak justifikatzen badira, 20 PTA (0,12 euro) kilometroko kontabilizatuko dira.
Justifikatutako gastuak emandako diru-laguntza baino txikiagoak badira, gutxitu egingo da diru-laguntza justifikatu ez den kopurua kenduta.
Komenigarritzat jotzen badu, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak egoki irizten dion informazio osagarria aurkezteko eska dezake, eta Zuzendaritzari berari atxikitako pertsona bati (edo gehiagori) agin diezaioke emandako laguntza zertan erabili den azter dezala.
15. artikulua.– Ez-betetzea eta laguntza itzultzea.
Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (1992ko otsailaren 7ko EHAA) ezarritakoaren arabera, honelakorik gertatuz gero:
a) Onuradunak datuak ezkutatu, aldatu edo laguntza emateko eskatutako informazioa manipulatzen badu iruzurra egiteko asmoz.
b) Egiten den jarduera bat ez badator proposatu diren helburuekin edo ezarritako epeekin, Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren baimenik gabe.
c) Deialdi honetako oinarri batzuk edo guztiak betetzen ez badira, edo diru-laguntzak emateko ezarri beharreko arau orokorrak, edo laguntza emateko ebazpenean erabakitako baldintzak betetzen ez badira.
e) Diruz lagundutako jarduerei Zientzia Politikarako Zuzendaritzak egindako jarraipenaren ondorioz, egindako gastua eta proposatu eta esleitu zena bat ez datozela egiaztatzen bada.
Orduan, dagozkion prozedurako izapideak burutu ondoren, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela adieraziko da ebazpen baten bidez, eta, hala bada, jasotako diru-kopuruak gehi legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola. Horretaz gain, bestelako egintza batzuk ere bidezkoak izan daitezke.
Diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira ondorio guztietarako.
I. ERANSKINA
ESKABIDEA
Jaun hori.:
Hau izenpetzen duenak, (bi abizen eta izena)
.....................…………………………k, ....…....................……… NAN zenbakidunak. ................. ..…..………….................................................................................................................................……….. n
.......……….ko .…….…..…..aren ............………..an jaio eta ……………………………………..(e)n
.......................................... ko...……….an bizi denak,
.....................................………………posta-helbidea duen ……………………………………………………
.............………………erakundeko …………………………………………………………………k, (kargua)
………………………………………….ko aginduaz baliatuz, (…....……..ko EHAA,…….. zk.)
ESKATZEN DU
……………………………………………………... bitartean, (hasteko eta amaitzeko egunak adierazi)
.............................................…………………………….-n (herriaren izena)
egingo den
(jardueraren izaera eta izena adierazi) antolatzeko diru-laguntza eman dakiola
...........................(e)n, ....…………ko ………………….aren
Izpta.:
UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUORDEA.
Eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak:
n1) Inprimaki normalizatuaren araberako eskabidea (I. Eranskina)
n2) Kasu bakoitzari dagokion inprimaki normalizatua (II. Eranskina edo III. Eranskina)
n3) Memoria (IV. Eranskinari jarraituz)
n4) Egintza deitu eta/edo antolatu duen erakundeko Departamentu Kontseiluaren edo baliokidearen akta, hura antolatzeko onarpena, konpromisoa eta erantzukizuna adierazten duena..
n5) Diru-sarreren eta gastuen guztizko aurrekontu taxutua, zehatza eta osoa..
n6) Egintzaren egitarau zehatza eta osoa.
n7) Batzorde zientifikoaren osaera.
n8) 3.d artikuluan aipatutako erakundeen banku-datuak (V. Eranskinaren arabera).
n9) IFZren edo ministerioko erregistroko zk.aren fotokopia, edo, bestela, NANaren fotokopia.
II. ERANSKINA
Kongresuak eta zientzi bilerak antolatzeko laguntzetarako eskabidea..
Jardueraren izena:
Izaera: EAEkoa n Estatukoa n Nazioartekoa n
Egiteko tokia:
Egiteko egunak:
Dei egin duen erakundea:
Posta-helbidea:
Dei egin duen erakundearen izaera: Unibertsitatea: n Erakunde babestua: n
Zientzia Elkartea: n
Erakunde antolatzailea:
Posta-helbidea:
Erakunde antolatzailearen izaera: Unibertsitatea: n Erakunde babestua: n
Zientzia elkartea: n
Jarduera antolatzeko arduraduna:
Izena: Abizenak:
Posta-helbidea:
Telefonoa:
Batzorde antolatzailea:
Izenak Karguak
ALDIAN ALDIKOA BADA, EGIN DEN AZKEN JARDUERAREN DATUAK
Izena:
Noiz eta non egin zen:
Dei egin duen erakundea:
Erakunde antolatzailea:
Gonbidatutako zientzialari kop.: n Parte-hartzaile kop.: n
Aurkeztutako lan kop.: n Izen emateko kuotak: n
EGITEKOA DEN JARDUERARI BURUZKO DATUAK
Izaera: Kongresua n Zientzi bilera n
Hautaketa batzorderik ba al dago? BAI n EZ n
Hautaketa batzordearen osaera: EAEkoa n Estatukoa n Nazioartekoa n
Aldikotasuna: Urtero n Bi urtero n Hiru urtero n Lau urtero n Aldikotasunik gabe n
Orain arte jasotako lan kopurua: n
Guztira zenbat lan onartuko diren: n
Hitzaldi orokorretarako: n
Atal berezietarako: n
Posterretarako: n
Zenbat zientzialarik hartuko duten parte: n
EAEkoak n
Estatukoak n
Atzerrikoak n
Zenbat zientzialarik emango dituzten hitzaldiak: n
EAEkoak n
Estatukoak n
Atzerrikoak n
Parte-hartzaile kopurua: n
Antolaketa babesten duten entitate laguntzaileak:
Entitatearen izena Emandako laguntza (dirua eta baliabideak)
EGITEKOA DEN JARDUERARI BURUZKO DATU EKONOMIKOAK
Guztizko aurrekontu taxutua: (a+b+c) PTA
a) Jarduera zientifikoei dagokien
aurrekontua: ........ PTA %
b) Antolaketa eta teknika arloetako aurrekontua: PTA %
c) Ekitaldi sozialetarako aurrekontua: ..... PTA %
Hizlarien ordainsariak, bakoitzeko: PTA
Inskripzio-kuota arrunta, parte-hartzaileko: PTA
Inskripzio-kuotak gastu hauek hartzen ditu:
HONETARAKO ESKATZEN DA LAGUNTZA:
Kontzeptua: PTA
“ PTA
“ PTA
“ PTA
“ PTA
“ PTA
Eskatutako diru-laguntza, guztira: ................... PTA
JASOTZEKOAK DIREN BESTE DIRU-LAGUNTZA BATZUK
Ziurrak (emailea eta kopurua adierazi):
Eskatuta baina oraindik emateke daudenak (emailea eta kopurua adierazi):
III. ERANSKINA
Ikastaroak eta mintegiak antolatzeko laguntzetarako eskabidea..
Jardueraren izena:
Izaera: EAEkoa n Estatukoa n Nazioartekoa n
Egiteko tokia:
Egiteko egunak:
Dei egin duen erakundea:
Posta-helbidea:
Dei egin duen erakundearen izaera: Unibertsitatea: n Erakunde babestua: n
Zientzi elkartea: n
Erakunde antolatzailea:
Posta-helbidea:
Erakunde antolatzailearen izaera: Unibertsitatea: n Erakunde babestua: n
Zientzi elkartea: n
Jarduera antolatzeko arduraduna:
Izena: Abizenak:
Posta-helbidea:
Telefonoa:
Antolatzeko batzordea:
Izenak Karguak
EGIN DEN AZKEN JARDUERARI BURUZKO DATUAK
Izena:
Noiz eta non egin zen:
Dei egin zuen erakundea:
Erakunde antolatzailea:
Parte hartu duen irakasle kop.: n Parte hartu duen ikasle kop.: n
Ikastordu kop.: n Izen-emate kuotak: n
Jasotako beka edo laguntza kop.: n Beken zenbatekoa: n
EGITEKOA DEN JARDUERARI BURUZKO DATUAK
Izaera: Ikastaroa n Mintegia n
Onartuko den ikasle kop.: n
Parte hartuko duen irakasle kop.: n
EAEkoak n
Estatukoak n
Atzerrikoak n
Ikasketa-unitateak, guztira: n
Ikasketa-unitate bakoitza n ordukoa da
Ikasketa-ordu kopurua: n
Ikas-materialik emango al zaie ikasleei? BAI n EZ n
Hala bada, emandako materiala zein den zehaztu:
Antolaketa babesten duten entitate laguntzaileak:
Entitatearen izena Emandako laguntza (dirua eta baliabideak)
EGITEKOA DEN JARDUERARI BURUZKO DATU EKONOMIKOAK
Aurrekontua, guztira: (a+b+c) PTA
a) Jarduera zientifikoei dagokien
aurrekontua: ........ PTA %
b) Antolaketa eta teknika aurrekontua: PTA %
c) Gizarte ekintzen aurrekontua: ..... PTA %
Irakasleen ordainsariak ikasketa-unitateko: PTA
Izen-emate kuota arrunta, parte-hartzaileko: PTA
Izen-emate kuotak gastu hauek hartzen ditu:
Parte-hartzaileak, guztira: ...
HONETARAKO ESKATZEN DA LAGUNTZA:
Kontzeptua: ...................................... PTA
“ ...................................... PTA
“ ...................................... PTA
“ ...................................... PTA
“ ...................................... PTA
“ ...................................... PTA
Eskatutako aurrekontua, guztira ................. PTA
JASOTZEKOAK DIREN BESTE LAGUNTZA BATZUK
Ziurrak (Emailea eta zenbatekoa zehaztu):
Eskatuta baina oraindik emateke daudenak (Emailea eta zenbatekoa zehaztu):
IV. ERANSKINA
JARDUERA ZIENTIFIKOARI BURUZKO MEMORIA
JARDUERAREN EDUKIA ETA GARRANTZIA (ORRIALDE BAT)
DATUEN ALTA
HIRUGARREN INTERESATUA
HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK (A-ESKATZAILEA)
(1) I.F.Z.:
(2) Bi abizen eta izena / Enpresaren izena
HELBIDERATZEKO DATUAK (B-JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA)
Kalea, zk. , solairua
Herria
Herrialdea
Herriaren kodea Posta-kodea
BANKUKO DATUAK
(1) Bankua
(2) Agentzia
(3) Kontu zk.
(4) Titularra
Administrazioak betetzekoa
Bankua ados Hirugarrena ados Sailaren O.E. Kontabilitatearen O.E.
Zigilua eta sinadura Zigilua eta sinadura Sinadura baimendua Sinadura baimendua