Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1318

AGINDUA, 2001eko otsailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikerketa egintza berezietarako laguntzetarako deialdia egin zuen agindua egokitzeko dena, 2001. ekitaldian aplikatu ahal izateko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategineko IX. tituluaren babesean, abenduaren 26ko 275/2000 Dekretua eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa. Horiek 2001. Ekitaldian aplikatu ahal izateko, Jaurlaritzak, sailek eta erakunde autonomoek epeak, baldintzak eta betekizunak egokitu ahal izango dituzte.

2000. ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa kontseilariaren otsailaren 29ko Agindua eman zen, ikerketa egintza berezietarako laguntzak emateko deia egiten zuena (EHAAren 54. zenbakian, martxoaren 17koan, argitaratu zen). Horiek horrela, bidezkoa da epe eta baldintza batzuk aldatzea, aipatutako agindua 2001 ekitaldian aplikatu ahal izateko.

Ondorioz,

XEDATU DUT

1. artikulua.–Eskabideak aurkezteko epea.

2000ko otsailaren 29ko Aginduak, ikerketa egintza berezien erregimena arautzen duenak, xedatutako laguntzak jaso ahal izateko eskabideak aurkezteko epea 2001eko irailaren 28an amaituko da.

2. artikulua.–Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentuak

Agindu honetan zehazten diren laguntzen eskatzaileek 2000ko otsailaren 29ko Aginduaren eranskinean jasotzen den ereduaren arabera aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Zientzia Politikaren Zuzendaritzak eskatutako dokumentazioarekin batera. Eskaerak zuzenean zein azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, aurreikusitako edozein modutan egingo dira.

3. artikulua.–Baliabide ekonomikoak.

Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko 20.000.000 PTA (120.2.2,42 euro) erabiliko dira.

Laguntzetarako eskabideak aurkeztu eta agindu honetako 7. artikuluan eskatutako agiriak osatu ahala ebatziko dira

Deialdi honetan eman beharreko laguntzen zenbatekoa ez da izango artikulu honetan, edo hau eguneratzearen ondorioz sortutako beste edozeinetan, zehaztutakoa baino handiagoa, aurrekontu aldaketei buruz edo kreditu-atxikidurari buruz indarrean dagoen legedian jasotako erregimenaren arabera. Beraz, zenbateko hori agortu ondoren, ez da beste laguntzarik emango, eta xedapen hau indarrik gabe geratuko da. Hala gertatuz gero, kontseilariordearen ebazpenaren bidez emango da horren berri.

4. artikulua.–Egintzak hastea.

Egintzek 2001ean hasi beharko dute.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Edonorentzat eskuragarri izan eta interesatuari lana erraztearren, 2001erako egindako aurreikuspenak 2000ko otsailaren 29ko aginduaz ezarritako erregimen orokorrarekin bat egitetik sortutako testua agindu honen eranskinean jasotzen da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio bidea. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesatuek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua aldizkari ofizial horretan argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 21a

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA
2000ko OTSAILAREN 29KO AGINDUAREN
ARTIKULATUTIK EGOKITUTAKO TESTUA,
IKERKETA EGINTZA BEREZIETARAKO
LAGUNTZAK JASOTZEKO DEIA EGITEN DUENA.

1. artikulua.– Xedea

Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko ikerketaren eta ikerketa aplikatuaren kalitate zientifiko eta teknikoa hobetzea da deialdi honen xedea, eta bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko giza baliabideen parte hartzea, lehiakortasuna eta gaitasuna areagotzea. Egintzek 2000. urtean hasi beharko dute.

Europako Batasuneko I+D programa markoaren egitasmo berezietan onartutako proiektu europarrak aurkeztu ahal izateko laguntzak eskaintzen dira deialdi honetan. Horretaz gain, kasu berezietan, nazioarteko programen finantzazio partziala jasotzen duten proiektuetarako laguntza osagarriak ere eman daitezke.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz, onuradunei diru-laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, aurreko deialdiei dagozkien prozedura administratiboek jadanik amaituta egon beharko dute.

2. artikulua.– Egintza berezien ezaugarriak.

Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den ikerketa jardueraren barruan egintza berezi eta puntualen bat eskatzen duten helburu zientifikoak lortzeko izango dira egintza hauek.

Besteak beste, ondoko hauek joko dira egintza berezitzat:

a) Europako egitasmoetarako proiektu-proposamenak lantzeko egintzak. Europako egitasmoaren koordinatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko talderen bat izanez gero, lehentasuna izango du bere proposamenak.

b) Ikerketa proiektuen emaitzen argitalpenak finantzatzea edo kofinantzatzea, komenigarria denean.

c) Presa eta interes berezia duten bestelako egintza zientifiko-teknologikoak.

Gaiagatik edo egokitasunagatik Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia-lanen garapena bultza lezaketen beste eskabide batzuk ere zientzia politikako egintzatzat jo ditzake Zientzia Politikarako Zuzendaritzak.

3. artikulua.– Laguntzen finantzazioa.

Agindu honen bidez araututako laguntzak finantzatzeko 20.000.000 PTA (120.202,42 euro) erabiliko dira.

Laguntzetarako eskabideak aurkeztu eta agindu honetako 7. artikuluan eskatutako agiriak osatu ahala ebatziko dira.

Funtsak agortzen badira, horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, laguntzak ematea bertan behera uzteko.

4. artikulua.– Eskatzaileak.

Agindu honetan zehazten diren egintzen ardura duen zientzia-ikertzaile gisa aritzeko, Euskal Teknologia Sarean sartuta dauden teknologia-ikerketarako entitateei atxikita egon beharko dute ikertzaileek, eta doktore titulua eduki.

Euskal Teknologia Sarean sartuta dauden ente pribatuek zerga eginkizunak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteta dituztela egiaztatu beharko dute eskabidea egiteko unean.

5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko azken eguna 2001eko irailaren 28a izango da.

6. artikulua.– Aurkezteko lekua.

Eskabideak eta gainerako agiriak helbide honetan aurkeztuko dira:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Zientzia Politikarako Zuzendaritza

Erreferentzia: Egintza Bereziak

Donostia-San Sebastian kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako baten bidez.

7. artikulua.– Eskabideak formalizatzeko eskatzen diren agiriak.

Agiri hauek aurkeztuko dira, bikoiztuta:

1. agiria.– Laguntza-eskabidea. Bertan hauek jasoko dira: eskabidearen arduradunaren datuak, eskatzailea partaide deneko erakunde, zentro edo departamentuaren datuak, eskabidearen xedea eta horren apartekotasunaren zergatia.

2. agiria.– Eskatzen diren fondoen zehaztapena eta, hala badagokio, proformako faktura.

Ikertzaile arduradunaren eta eskatzen den egintzan parte hartzen duten zientzialarien curriculum vitaea.

Horrelakorik bada, argitaratu nahi den eskuizkribua edo horri buruzko informazio zehatza.

Euskal Teknologia Sarean sartuta dauden ente pribatuek dagokion Foru Aldundiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Eskabidearen xedea Europako proiektuen formulazioa egitea bada, laguntzaren helburu diren proposamenen inguruan aldez aurretik izandako kontaktuei buruzko agiriak bidaliko dira.

Ikertzaile nagusia atxikita dagoen entitatearen legezko ordezkariaren oniritzia izan beharko du eskabideak.

Deialdiaren testua eta eskabide-agiriak lortzeko Interneteko helbidea hau da: http://www.euskadi.net/ciencia.

Bidalitako eskabideek eta agiriek artikulu honetan eskatutako punturen bat betetzen ez badute, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak eskatzaileei dei egingo die, 10 eguneko epearen barruan akatsak zuzendu edo beharrezkoak diren agiriak aurkez ditzaten; halaber, jakinaraziko die horrela egin ezean eskabideari uko egin diotela ulertuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak) 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

8. artikulua.– Ebaluaketa eta ebazpena.

Proposamenak ebaluatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan, guztiak maila berean:

a) Eskatutako egintzaren ezaugarriak direla eta, beste deialdi publiko batzuen bitartez finantzatu ezin izatea.

b) Proposamenaren kalitate zientifiko-teknikoa (helburuak, eduki berritzailea, metodologia, lanerako plana,...) eta taldearen ikertzeko gaitasunaren arabera bideragarria den ala ez. Taldearen neurria, osaera eta dedikazioa ere kontuan hartuko dira.

c) Eskabidearen arduradunak eta lantaldeko gainontzeko kideek lehendik egin dituzten ikerketa-lanak.

d) Proiektuaren finantza-baliabideak eta iraupena egokiak izatea lortu nahi diren helburuetarako.

e) Sortutako ikerketa taldeak aktiboak, zabalak eta diziplina anitzekoak izatea.

Batzorde batek ebaluatuko ditu eskabideak; Zientzia Politikarako zuzendariak —buru izango da— eta Unibertsitate zuzendariak osatuko dute batzorde hau, dagokion zerbitzuburuaren laguntzarekin. Eskatutako laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo dio batzordeak Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari.

Batzorde horrek, bere lana egiteko, proiektuen kalitate zientifikoa ebalua dezatela eska diezaieke dagozkien arloetako zientzialari adituei.

9. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

Emandako laguntza ez da izango 2.000.000 PTAtik gorakoa (12.020,24 euro); aurkezten den gastu-aurrekontuaren %100eraino estali ahal izango da kopuru horren bidez.

Diru-laguntzak ez dira inoiz erabiliko erakunde onuradunari atxikitako estatutupeko edo kontratupeko langileei ordaintzeko, ezta ikerketako bekadunentzako zuzkiduretarako ere.

10. artikulua.– Laguntzak esleitzea.

Batzordeak proposamena egin ondoren, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak ebazpena emango du laguntzak esleitu eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, eta interesatuari jakinaraziko dio. Ebazpen hori eskabideak aurkeztu eta hiru hilabeteko epean eman beharko da.

Aipatutako epean ebazpenaren jakinarazpenik ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu behar dute interesatuek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak) 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Sailburuordearen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, haren berri eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Aurrekontuko ekitaldia amaitzean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen babesean emandako laguntzen zerrenda.

11. artikulua.– Bateragarritasuna.

Agindu honen itzalean emandako laguntzak bateragarriak dira ikerketa egintza berezi bera finantzatzeko ematen den beste edozein laguntzarekin.

Dena dela, laguntzen zenbatekoak ezingo du izan guztira eragindako gastuak baino gehiagokoa; hori gertatuz gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako diru-laguntza proportzioan murriztuko da, aurrekontu hori ez gainditzeko.

Egintza berezietarako laguntza eskatzen duten ikertzaileek deialdi bakoitzeko behin bakarrik jaso ahal izango dute laguntza.

12. artikulua.– Laguntza onartzea.

Laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hamabost eguneko epean interesatuak berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, onartzen duela ulertuko da.

Laguntza onartzen badute, esleipendunek diru-laguntza publikoei buruz indarrean dauden arauek ezarritako betebeharrak konplitu beharko dituzte, bai eta agindu honetan ezarritako arauak zein laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren betebeharrak ere.

13. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honen bidez araututako laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea.

b) Diru-laguntza zertarako eman den, horrexetarako erabiltzea.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzak direla eta beren funtzioak betez eskatzen duten informazioa ematea.

14. artikulua.– Emandako laguntzak ordaintzea.

Eskabideko proiektuko ikertzaile nagusiak non diharduen, legezko nortasuna duen erakunde, entitate edo zentro horren alde libratuko da laguntzaren zenbatekoa, aurrekontuetan sar dezan.

Emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira: lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren %75, deialdia ebatzi bezain laster egingo da, agindu honetako 12. artikuluan ezarri den epea amaitutakoan; bigarrena, berriz, gainerako %25, jarduera amaitu eta hurrengo artikuluan zehaztutako agiriak aurkeztu ondoren.

15. artikulua.– Laguntzen justifikazioa eta jarraipena.

Agindu honen bidez araututako laguntzen onuradunek finantzatzekoa den jarduera egin dela justifikatu beharko dute, hura amaitu eta hiru hilabeteko epean. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Zientzia Politikarako Zuzendaritzan:

a) Ikerketa taldeko arduradunak aurkeztutako txosten labur bat. Informe honek bera atxikita dagoen erakundearen legezko ordezkariaren onespena izango du.

b) Zentroko Gerentziaren edo Kontabilitate Zerbitzuaren ziurtagiria edo memoria ekonomikoa, eta gastuen frogagiriak. Bertan, egindako gastuak zehatz-mehatz adieraziko dira, kontzeptuka.

Zientzia Politikarako Zuzendaritzak egingo du laguntza jaso duten egintzen jarraipen zientifiko-teknikoa. Horretarako, egoki ikusten dituen batzordeak osatu ahal izango ditu.

16. artikulua.– Ez betetzea eta laguntza itzultzea.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera, diru-laguntza baliogabetu egingo da, eta dagozkion zenbatekoak itzuli egin beharko dira, onuradunak honelakorik eginez gero:

a) Onuraduna deialdiaren baldintzei lotzen ez bazaie; datuak ezkutatu, aldatu edo laguntza emateko eskatutako informazioa manipulatzen badu iruzurra egiteko asmoz.

b) Egintza berarentzat jatorri ezberdinetako finantzaketa pilatzen bada, aldez aurretik Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jakinarazi gabe eta hark baimenik eman gabe.

c) Egiten den jarduera bat ez badator proposatu diren helburuekin edo ezarritako epeekin, Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren baimenik gabe.

d) Egintzari eskaini beharreko dedikazioan huts nabarmenak badaude.

e) Deialdi honetako oinarri batzuk edo guztiak, edo diru-laguntzei dagokienez ezarri beharreko arau orokorrak, betetzen ez badira.

Orduan, dagozkion prozedurako izapideak egin ondoren, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela adieraziko da ebazpen baten bidez, eta, hala bada, jasotako diru-kopurua eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola. Horretaz gain, bestelako egintza batzuk ere bidezkoak izan daitezke.

Diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira ondorio guztietarako.

1.AGIRIA

EGINTZA BEREZIETARAKO LAGUNTZETARAKO ESKABIDEA

DEIALDIA 200

IKERTZAILE NAGUSIA

ABIZENAK IZENA

NAN JAIOTEGUNA

LANBIDE KATEGORIA

KOKALEKUA

ERAKUNDEA

ZENTROA

DEPARTAMENDUA

HELBIDEA

EGINTZA BEREZIA ETA HASTEKO ETA AMAITZEKO EGUNAK

EGUNAK:

IZENA

Egintza berezia entitate publikoren batek finantzatutako ikerketa-proiektu bati zuzenean lotuta badago, datu hauek zehaztu:

PROIEKTUAREN IZENA

ENTITATE FINANTZATZAILEA

ERREFERENTZIA ZK.

INDARRALDIA

AURREKONTUA GUZTIRA

Lekua eta eguna: O.E. :

Ikertzaile nagusiaren sinadura: Erakundearen legezko ordezkaria:

ESKABIDEAREN XEDEA ETA BERE APARTEKOTASUNAREN JUSTIFIKAZIOA

2.AGIRIA

ESKATZEN DIREN FUNTSEN JUSTIFIKAZIO XEHATUA

Lekua eta eguna:

Ikertzaile nagusiaren sinadura:

CURRÍCULUM VITAE

INPRIMAKI NORMALIZATUA

Orri kopurua: ______________

Izena:

Eguna:

Sinadura:

Goian sinatzen duenak curriculum honetan jasotzen diren datuak benetakoak direla adierazten du. Horrela ez balitz, bere gain hartuko lituzke bertan ageri diren zehazgabetasunen ondorioz sortutako erantzukizunak..

– Ez ahaztu orrialde bakoitzaren marjinan sinatu behar duzula.

– Curriculum hau aurkeztu arren, bertan emandako informazioa osatzeko dei diezazukete ebaluaketa egin bitartean.

ABIZENAK:

IZENA: SEXUA:

NAN: JAIOTEGUNA: FUNTZIONARIO ZK.:

HELBIDE PARTIKULARRA:

HIRIA: POSTA BARRUTIA: TELEFONOA:

ESPEZIALITATEA (UNESCOREN KODEA):

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Lizentziatura/Ingeniaritza Zentroa Data

Doktoretza

TESIAREN ZUZENDARIA(K):

GAUR EGUNGO LANBIDE EGOERA

ERAKUNDEA:

ZENTROA:

DEPT/ATAL/UNITATE ESTR::

LANBIDE KATEGORIA ETA HASTEKO EGUNA:

POSTA HELBIDEA:

TELEFONOA (Aurrezenbakia, zenbakia eta luzapena zehaztu):

PLANTILLAN n DEDIKAZIOA: OSOA n

BEHIN BEHINEKOA n PARTZIALA n

BEKADUNA n

ZIENTZIA EDO LANBIDE ARLOETAN LEHENDIK EGINDAKO JARDUERAK

Datak Lanpostua Erakundea

ZIENTZIAN ERABILTZEN DIREN HIZKUNTZAK (E=erdizka; 0=ongi; Z=zuzen)

HIZKUNTZA MINTZATU IRAKURRI IDATZI

FINANTZATUTAKO IKERKETA-PROIEKTUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA
(azken 10 urteetakoa)
PROIEKTUAREN IZENA:

ENTITATE FINANTZATZAILEA:

NOIZTIK: NOIZ ARTE:

IKERTZAILE NAGUSIA:

ARGITALPENAK
(azken 10 urteetakoak; 10 argitalpen gehienez)

Zehaztu liburukia, lehenengo eta azken orrialdeak (urtea) eta gakoa.

GAKOA: L= liburu osoa, L-K= liburuaren kapitulua, A= artikulua, R= review, AR= argitaratzailea.

EGILEAK (sinaduren hurrenkeran):

IZENBURUA:

ALDIZKARIA/LIBURUA: GAKOA:

ENPRESA EDO/ETA ADMNISTRAZIOEKIN BATERA EGINIKO GARRANTZI BEREZIKO

IKERKETA-KONTRATUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA
(azken 10 urteetakoa)
KONTRATUAREN IZENA:

ENPRESA/ADMINISTRAZIO FINANTZATZAILEA:

NOIZTIK NOIZ ARTE:

IKERTZAILE ARDURADUNA:

PATENTE ETA EREDU ERABILGARRIAK
(azken 10 urteetakoak)
ASMATZAILEAK (sinaduren hurrenkeran):

IZENBURUA:

ESKABIDE ZK.: LEHENTASUNEZKO HERRIALDEA: LEHENTASUNEZKO DATA:

ENTITATE TITULARRA:

ZEIN HERRIALDETARA ZABALDU DEN:

ZEIN ENPRESAK USTIATZEN DUEN:

ATZERRIKO ZENTROETAN EGINIKO EGONALDIAK

(azken 10 urteetako sei hilabetetik gorako egonaldi jarraiak)

GAKOA: D=doktoregaia; DO=doktoratu-ondokoa; G=gonbidatua; K=kontratatua; B=beste batzuk (zehaztu)

ZENTROA:

HERRIA: HERRIALDEA: URTEA: IRAUNALDIA:

GAIA: GAKOA:

KONGRESUAK
(azken 10 urteetan egindako bost ekarpen gehienez)
EGILEAK:

IZENBURUA:

PARTE-HARTZE MOTA:

KONGRESUA:

ARGITALPENA:

LEKUA:

URTEA:

ZUZENDUTAKO DOKTORETZA-TESIAK

(azken 10 urteetakoak)
IZENBURUA:

DOKTOREGAIA:

UNIBERTSITATEA: FAKULTATEA EDO ESKOLA:

URTEA: KALIFIKAZIOA:

AIPATU NAHI DIREN BESTE MEREZIMENDU EDO ARGIBIDE BATZUK
(inprimaki honek eskaintzen duen lekua baino ez erabili)

Azterketa dokumentala