Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1317

AGINDUA, 2001eko otsailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, gazteen artean euskarazko literatur sorkuntza sustatzeko, 2000ko ekitaldian egin Urruzuno Literatur Lehiaketarako deialdia 2001eko ekitaldian aplikatzeko egokitzen duena.

1/1994ko Dekretu Legegileak, irailaren 27koak, Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko lege-xedapenen Testu Bategina zehaztu zuen. Dekretu horren IX. atalean zehaztutakoaren babesean, abenduaren 26ko 275/2000 Dekretua xedatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta dirulaguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa. Dekretuan zehaztutakoaren arabera, Jaurlaritzak eta sail eta erakunde autonomo guztiek 2001. Ekitaldian aplikatzeko beharrezko diren betebehar, baldintza eta epeak egokitu ahal izango dituzte.

2000. ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 2000ko otsailaren 23ko aginduaren bidez (2000ko martxoaren 8ko EHAA) deialdia egin zen, gazteentzat antolatu Urruzuno Literatur Lehiaketa arautzen zuena. Hori dela eta, beharrezko diren betebehar eta epeak egokitu behar dira, 2001eko ekitaldian aplikatu ahal izateko.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Urruzuno literatur lehiaketan parte hartu nahi duen ikasleak 2001eko martxoaren 30a arte izango du eskabidea aurkezteko epea.

2. artikulua.– Eskabideak.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duen ikasleak 2000ko otsailaren 23ko aginduan agertzen den ereduaren araberako izena emateko orria igorri beharko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzura, edo Administrazio eta Prozedura Legeak finkatutako beste edozein bide erabili.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Deialdi honetan sarituak gertatzen direnek bidaia eta gastuetarako 40.000 PTAko (240,40 Euro) laguntza jasoko dute. Gastu hauei aurre egin ahal izateko 5.050.000 PTA (30.351,11 Euro) erabiliko dira 2001eko ekitaldian Aurrekontu Orokorretan horretarako zehaztutakoaren kontura.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Oinarri-arauetan jardupide gaietan aurrikusi gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.

Bigarrena.– Interesatuak deialdia eta oinarri-arauak inpugnatu ahal izango ditu, bai eta horien ondorioz Administrazioak egin ditzan egintza oro ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioko Legean ezarritako epean eta eran.

Hirugarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko otsailaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala