Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1315

EBAZPENA, 2000ko azaroaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 1189/00 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espedientea bidaltzea xedatu eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.

1189/00 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea —prozedura laburtua— bidaltzeko eskatu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak. Errekurtso hori Itziar Fernández Ornaburu andreak aurkeztu zuen, hain zuzen ere, Funtzio Publikoaren zuzendariaren 2000ko martxoaren 20ko ebazpenari apirilaren 19an aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa —administrazioaren isiltasunaz— ezestearen kontra.

Errekurtso hori aurkezteko arrazoia da, izan ere, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko xedapen iragankorretatik laugarrenean aurreikusitakoaren eraginpean sartzeko errekurtsogileak egindako eskabidea ezetsi izana.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan jasotakoarekin bat, hauxe

EBATZI DUT:

1.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. Epaitegiak eskaturiko espediente administratiboa bidaltzea.

2.– Aipatutako espedientean interesen bat izan dezaketenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Epaitegi horretara.

3.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2000eko azaroaren 27a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala