38. zk., 2001eko otsailaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
1002
EBAZPENA, 2001eko urtarrilaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 12/01 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez unibertsitate-orientazioko zerbitzuen kontratua adjudikatuko da.
1.– Kontratua eskaintzen duena:
a) Erakundea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. Gerentzia. Unibertsitateko Campusa - 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: (94) 6012000 – Faxa: (94) 480 11 90.
b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio Atala.
2.– Kontratuaren gaia:
a) Deskribapena: goian adierazitakoa
b) Loteak eta kopurua: 3 lote eta 2 azpilote
c) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.
d) Emateko epea: kontratua sinatzen denetik 2001eko abenduaren 31ra arte.
3.– Tramitazioa, prozedura eta era:
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa.
4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 19.750.348 pta (118.701,98 euro) urteko.
5.– Behin-behineko bermea: 98.752 pta (593,51 euro) lote bakoitzeko eta Bizkaian, azpilote bakoitzeko.
6.– Dokumentuak eta argibideak:
a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b.
b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2001eko martxoaren 8ko 13:00ak arte.
7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak:
a) Sailkapena: ez da halakorik.
b) Bestelako baldintzak: ikusi oinarrien orria.
8.– Eskaintzak aurkezteko:
a) Azken eguna: 2001eko martxoaren 8ko 13:00ak arte.
b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orria.
c) Aurkezteko lekua: UPV/EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z.g. - 48940), Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak (Arriola pasealekua, 2 eta Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza - Donostia), eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 - Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 16:30era, eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara. Edonola ere, eskaintzak aurkezteko azken egunean 13:00ak arte izango da.
d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.
e) Aldakiak: ez da halakorik jarri, baina preskripzio teknikoen orrietan adierazitakoaren hobekuntzak onartuko dira.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.
b) Eguna: 2001eko martxoaren 13an.
c) Ordua: 10:30ean.
10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenaren kontu.
11.– Interneteko helbidea:
http://www.ehu.es/contratacion_compras/
Leioa, 2001eko urtarrilaren 22a.
Gerentea,
F. J. ANDECHAGA VIVANCO.