Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2001eko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
999

LEHIAKETA, Herrizaingo Sailari atxikitako zentroetan, kontserbazio-, mantenimendu- eta berriztatze-lanak esleitzeko dena.

1.– a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: O-022/2001.

2.– a) Helburua: Herrizaingo Sailari atxikitako zentroetan, kontserbazio-, mantenimendu- eta berriztatze-lanak.

b) Lotekako banaketa: espediente hau ondoko lote hauetan banatzen da:

1. lotea: Bizkaiko Lurraldea.

2. lotea: Gipuzkoako Lurraldea.

3. lotea: Arabako Lurraldea.

c) Non gauzatu behar den: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: Administrazioak hasteko agindua ematen duenetik 2001eko abenduaren 31ra artekoa.

3.– a) Izapideak: presazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazioa egiteko oinarrizko aurrekontua: zenbateko gorena: 300.000.000 PTA (1.803.036,31 Euro), ondoko loteetan banatua:

1. lotea: 130.000.000 PTA (781.315,74 Euro).

2. lotea: 70.000.000 PTA (420.708,47 Euro).

3. lotea: 100.000.000 PTA (601.012,10 Euro).

5.– Fidantzak: behin-behinekoa: ez da beharrezkoa.

6.– Dokumentazioa eta argibideak eskuratzea:

a) Entitatea: Landa Planos.

b) Helbidea: Alda. Mazarredo, 10.

c) Herria eta posta-kodea: Bilbao-48001.

d) Telefonoa: 94-423.02.56.

f) Dokumentazioa eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2001-03-07.

7.– a) Sailkapena: eskainitako loteen arabera, lizitatzaileek ondoko sailkapena izan beharko dute:

1. lotea: C taldea, 4 azpitaldea, d) kategoria.

2. lotea: C taldea, 4 azpitaldea, d) kategoria.

3. lotea: C taldea, 4 azpitaldea, d) kategoria.

1. eta 2. loteak: C taldea, 4 azpitaldea, e) kategoria.

1. eta 3. loteak: C taldea, 4 azpitaldea, e) kategoria.

2. eta 3. loteak: C taldea, 4 azpitaldea, e) kategoria.

1., 2. eta 3. loteak: C taldea, 4 azpitaldea, e) kategoria.

b) Beste betebehar batzuk: ikus lehiaketaren dokumentazioa.

8.– a) Aurkezteko azken eguna: 2001-03-07a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ikus lehiaketaren dokumentazioa.

c) Non aurkeztu behar diren:

1.a Entitatea: Herrizaingo Saila – Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Larrauri-Mendekotxe Bidea 18an (Kontratazio Arloan) entregatu beharko dira eskutan, edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.

3.a Herria eta posta-kodea: Erandio-48950.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: plikak irekitzen direnetik harako hilabete eta erdiz.

e) Aldareak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea: 8 c) puntuan zehaztutakoa.

d) Eguna: 2001-03-07a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Beste argibide batzuk.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 5a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala