Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2001eko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
994

AGINDUA, 2001eko otsailaren 14koa, Kultura sailburuarena, 2000ko apirilaren 5eko Agindua 2001eko jardunaldian ezartzeko behar diren epeak jarri eta egokitzeko dena; Agindu horren bitartez, Gazteria eta Gizarte Ekintzaren esparruan egitarau eta jarduerak emateko modua ezarri zen.

Euskadiko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen Testu Bateginaren IX. Tituluan ezarritakoaren babesean, 275/2000 Dekretua eman zen, abenduaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen pentzutan emandako laguntzak eta dirulaguntzak arautzeko zenbait xedapenen indarraldia luzatzeko bidea ematen duena; horri jarraituz, Jaurlaritzak eta gainerako Sailek zein Autonomiadun Erakundeek epeak, betekizunak eta beharrezko diren baldintza guztiak molda ditzakete 2001eko jardunaldian aplikatzeko.

Ildo horretatik, Kultura sailburuak 2000ko apirilaren 5eko Agindua eman zuen 2000.eko jardunaldirako, Gazteria eta Gizarte Ekintzaren esparruan egitarau eta jarduerak nola eman ezartzeko (argitaratua agertu zen 74 zenbakidun Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2000.eko apirilaren 14koan); horrenbestez, egokitzat jotzen da hura aplikatzeko beharrezko diren epeak eta betekizunak egokitzea 2001. urteko jardunaldirako.

Horrenbestez,

XEDATU DUT:

1. atala.– Eskabideak aurkezteko epea.

2000. urteko apirilaren 5eko Aginduan ezarritako dirulaguntza-deialdian parte hartuta, Gazteria eta Gizarte Ekintzaren esparruan egitarau eta jarduerak suspertu nahian, 2001eko jardunaldian gazteen artean egitarau eta jarduerak garatzeko dirulaguntza eskatu nahi duenak, eskabidea aurkezteko, hilabeteko epea izango du, honako hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2. atala.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Honen bitartez emango diren dirulaguntzak eskatu nahi dituztenek eskabidea aurkeztu behar dute 2000.eko apirilaren 5eko Aginduko Eranskinean datorren ereduari jarraituz; horrekin batera, eskatzen den dokumentazioa ere aurkeztu behar dute. Hori dena Lurralde Historikoetan dauden Kulturako lurralde-zerbitzuetako batean aurkeztu beharko da, edo zuzenean, edo Administrazio eta Prozedura Legean ezarritako prozeduretakoren bat erabilita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa).

3. atala.– Diru-baliabideak.

Agindu honen bidez ezarritako dirulaguntzak emateko xedez, 102.080.000 pezeta/ 613.513,16 euro zuzenduko dira 2001eko jardunaldi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretara bideratutako aurrekontu-ataletik.

XEDAPEN GEHIGARRIA.

Herritar guztiek honen berri izan dezaten eta xedapen hauek errazago erabil ditzaten, Agindu honekin batera, I. Eranskin modura testua doa, 2001. urteko jardunaldirako aurreikusitakoak eta 2000.eko apirilaren 5eko Aginduan ezarritako erregimen orokorra bat eginda daudela.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Agindu honek administrazio-bidea ixten du, baina, dena den, nahi duenak berraztertze-errekurtsoa jar diezaioke Kultura-sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan; horretarako, bi hilabeteko epea izango da, honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 14a.

Kultura-sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

OINARRIAK
I. ERANSKINA

1. oinarria.– Xedea.

Gazteria eta Gizarte-Ekintza esparruan, 2001 urtean egiten diren urteko egitarauak eta jarduera konkretuak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautzea da Agindu honen xedea, beti ere, ondorengo baldintza eta betebeharrak aintzakotzat izanik.

2. oinarria.– Baliabide ekonomikoak.

Aurreko oinarrian aipatutako helburua betetzera zuzenduko diren baliabide ekonomikoak xede horretarako Aurrekontuetan ezarritako kredituetatik etorriko dira, haien osoko zenbatekoa gehienez 102.080.000 pezetatakoa (613.513,16) izango delarik.

3. oinarria.– Onuradunak eta baztertutako jarduerak.

1.– Agindu honetan ezartzen diren dirulaguntzak jaso ditzaketenak hauexek dira: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak, irabazi asmorik gabekoak eta hurrengo oinarrian ezarriko diren alorretan suspertze eta zabaltze jarduerak burutzen dituztenak. Erakunde onuraduna honako egoeran aurkitzen bada, hau da, Euskal Autonomi Erkidegoko administrazio orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk emana izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuaren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, diru laguntza ematea, eta ala badagokio, honen ordainketa egoera hori konpondu arte baldintzatua egongo da.

2.– Agindu honen eragin esparrutik kanpo geratzen dira euren izaera edo xedearengatik Gazteria eta Gizarte Ekintzari dagozkion jardun-esparruekin zuzeneko harremana ez duten jarduerak, hala nola, eskola-ekintzak, eskolaz kanpokoak edo kiroletakoak.

4. oinarria.– Dirulaguntza izan dezaketen arloak.

1.– Ondoko arloetan gara daitezen urteko egitarau eta jarduera jakinek izan dezakete dirulaguntzotakoren bat:

a) Euskal Autonomia Elkarteko gazteei zuzendutako jarduerak edo, Euskal Autonomia Elkarteko gazteak helburutzat hartuta, euskal elkarteak antolatzaile zein partaide nagusi direneko ekintzak.

b) Beti ere jarduera esparrua Elkarte Autonomoa delarik, aisialdirako hezitzaileak eta gizarte eta kultura eragileak trebatzeko jarduerak, baita gazte zein gizarte ekintzarako eragileak prestatzeko jarduerak ere.

c) Euskal Autonomia Elkartekoak izanik, gazte elkarteek edo, bestela, gazteei zein gizarte ekintzetara zuzendutako elkarteek bultzatutako gazteen elkartrukeak edo jarduera komunitarioak, Euskadiz kanpoko beste elkarte edo erakundeekin jarduerak batera eta elkarlanean buru ditzaten.

d) Sailaren egitura organikoari buruzko Dekretuak ezartzen duen jarduera esparruaren barruan egin daitezkeen gizarte ekintzak.

e) Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzari dagokion jarduera esparruaren barruan, Batzorde Ebazlearen iritziz eta arrazoiak azalduz, oro har interesgarritzat jotako jarduerak, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte-Plana garapenarekin lotuta daudenak.

2.– Deialdi honi dagokionez, sustapen soziokulturalaren arloan biztanleri talde jakinak hartu eta beren integrazioa eta partaidetza lortu nahi dituzten jarduerak hartuko dira gizarte ekintzatzat.

5. oinarria.– Balorazio-irizpideak.

Dirulaguntzak ematerakoan eta beren kopuruak zehazterakoan, hurrengo oinarrian jarritako mugak errespetatuta, aurreko oinarrian zehaztutako arlo bakoitzean aurkeztutako eskaerak banan-banan, ondoko baldintzak zein neurritan betetzen diren begiratuko da:

1.– Erakundeari dagokionez:

a) Eskatutako dirulaguntzaren proportzioa, eskabidea egiten duen erakundeak berak jarduera horretara zuzendutako baliabideekin konparatuta. Gehienez, %10era arte.

b) Eskabidea egin duen Erakundeak dituen jarraipena, egonkortasuna eta ahalmen ekonomikoa, proposaturiko jarduera edo egitaraua garatuko den arloari dagokionez. Arlo honek, gehienez, %15 har dezake balorazioan.

2.– Proposaturiko egitarau edo jarduerari dagokionez:

a) Proposatutako egitarau edo jarduerak hartzen duen hedapen esparrua. Lehentasuna izango dute hedapena Lurralde Historiko batean baino gehiagotan duten jarduerek. Gehienez jota, %15era arte baloratuko da baldintza hau.

b) Jarduera edo egitaraua garatzerakoan bai giza-baliabideei dagokienez bai baliabide materialei dagokienez, euskararen erabilera kontuan izatea. Gehienez jota %15era arte baloratuko da baldintza hau.

c) Emakumeek elkarteen esparruan parte har dezaten bultzatzeko, programaren edo jardueraren ekarpena: Gehienez, %10 arte.

d) Jarduera edo egitarauak zenbateraino suspertzen duen Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren arloetatik aukeratutako esparrua, gehienez %15 arte.

e) Jarduera edo egitarauak proiektuaren arabera jorratu beharreko alorrean duen originaltasuna eta jarduera edo egitaraua burutuko den inguruan antzeko besterik ez egotea. Gehienez, %10era arte.

f) Jarduera edo egitarauaren eraginez, ustez, onuradun izan daitekeen pertsona kopurua. Gehienez, %10 arte.

6. oinarria.– Dirulaguntzen zenbatekoa eta mugak.

1.– Agindu honen bidez eman daitezkeen dirulaguntzek, aurkeztutako jarduera edo egitarau bakoitzari dagokionez onartutako aurrekontu osoaren zenbateko garbia (zergak kanpo) ehuneko hirurogeita hamarrera arte har dezakete.

2.– Hala ere, aurreko paragrafoan adierazitakoaren aurka joan gabe, onuradun bakoitzari gehienez jota eman dakiokeen diru-kopurua ez da inola ere 30.000.000 pezetakoa (180.303,63 euro) baino handiagoa izango.

7. oinarria.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak, beste erakunde eta enpresa publiko zein pribatuek helburu berberaz emandako beste laguntza batzuekin bateragarriak izango dira, beti ere, guztira jasotako diru-kopuruak aurrekontu osoa edo aurreko oinarriaren 2. zenbakian ezarritako gehienezko kopurua gainditzen ez badu. Horrela gertatuz gero, eman beharreko dirulaguntzatik murriztu egingo da dagokion kopurua, gehienezko kopurura iritsi edo lagundutako Egitarauaren kostu osoari egokitu arte.

8. oinarria.– Eskabideen aurkezpena.

Eskabideak II. Eranskineko ereduari jarraituz aurkeztuko dira, bertan jakinarazitako dokumentazioarekin batera eta Lurralde Historikoetako Kulturako Lurralde Zerbitzuetan aurkeztuko dira.

9. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea, honako Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabetekoa izango da.

10. oinarria.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

Dagokion Kulturako Lurralde Zerbitzuak, Agindu honen 8. oinarrian ezarritakoaren arabera aurkeztutako eskabidea eta gainerako dokumentazioa aztertuta, aurkeztutako dokumentazioa osatu gabea dela edo akatsak dituela ikusiz gero, eskabidea egin duenari emango dio horren berri. Jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hamar asteguneko epea emango da dokumentazioa osatzeko edo akatsak zuzentzeko eta, epe hori bukatuta, eskatutako dokumentazioa ez bada era egokian zuzentzen, dagokion Ebazpenaren bidez eskabidea ezetsi egingo da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71,1. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

11. oinarria.– Eskabideen azterketa eta Ebazpen Proposamena.

1.– Batzorde Kalifikatzaileari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea, baita Gazteria eta Gizarte Ekintzarako zuzendariarentzat dagokion Ebazpen Proposamena osatzea eta igortzea ere. Aipatutako Batzordea era honetara osaturik egongo da: Gazteria eta Gizarte-Ekintzako burua izango da batzordeburu eta batzordekide izango dira Zuzendaritza bereko bi teknikari, Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariak izendatuak; bi teknikarietako bat, idazkari lanetan arituko da. Batzordeak, bere lana burutzeko, beharrezko iritzitako dokumentazio eta argibide osagarri guztiak eska diezazkioke eskabidea egin duenari, aurretiaz hari horren berri emanda eta 10. oinarrian ezarritako epe bera emanez horretarako.

2.– Ebazpen Proposamena dirulaguntza ematearen aldekoa denean, gutxienez, honako hauek jaso beharko ditu bere baitan:

a) Diruz lagundutako jarduera edo egitaraua eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

b) Jarduera edo egitasmoa burutzeko egutegiak, gehienez jota, abenduaren 31n amaitu beharko du.

c) Jarduera bukatuta, emandako dirulaguntza nola eta zein epetan justifikatuko den zehaztuko da, Agindu honen 15. oinarrian ezarritako moduan.

d) Diruz lagundutako egitarau bakoitza beteko dela bermatzeko egoki iritzitako bestelako betebeharrak.

12. oinarria.– Ebazpena.

1.– Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariari dagokio, osatutako Ebazpen Proposamena ikusita, aurkeztutako eskabideez banan-banan eta berariaz Ebazpena hartzea.

2.– Ebazpena dirulaguntza ematearen aldekoa denean, Agindu honen 11,2 oinarrian ezarritako jarraibideak errespetatuko dira.

3.– Batzorde Kalifikatzailearen iritziz proposatutako jardueraren izaerak horretarako bidea ematen badu, emandako dirulaguntza hitzarmen bat izenpetuta gauzatu ahal izango da. Hitzarmenak gutxienez 11.2 oinarrian zehaztutakoak jaso beharko ditu.

4.– Erabakia bi hilabeteko epean hartu eta EHAAn argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. Epe hori bukatuta erantzunik jaso ezean, eskatutako dirulaguntza ezetsi egin dela ulertu beharko da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aurreko paragrafoan esanak esanda ere, Agindu honen 10. eta 11,1. artikuluetan adierazitakoa gertatuz gero, ebazpena emateko epea etenda geratuko da tramiteak behar duen beste denboraz, jakinarazpena jasotzen den eguna eta erantzuteko epea kontuan hartuta.

13. oinarria.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

1.– Dirulaguntza ematen zaioan komunikazio jaso eta hamabost egunetara, onuradun erakundeak zehazki eta idatziz uko ez badu egiten, dirulaguntza onartua izan dela ulertuko da.

2.– Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak jasotzen dituzten Erakundeek berariaz aipatuko dute Kultura Sailaren laguntza izan dutela, dirulaguntza emateko Ebazpenaren berri dutenetik hasita, diruz lagundutako jarduera edo egitaraua dela eta, argitaratzen dituzten iragarki, programa, kartel, argazki eta idatzizko zein entzunezko gainerako material guztietan. Material horiek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan argitaratu beharko dira.

3.– Onuradun Erakundeak aurkeztutako bere jardueran edo egitarauan "Gazte-Txartela / Carnet Joven" programan jakinarazitako konpromisoak onartuko ditu.

4.– Onuradun Erakundeak, bai Ekonomi Kontrolerako Bulegoak bai Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren zereginen jarduna dela medio, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzari buruz eskatu dezaketen informazioa eskuraraziko die.

14. oinarria.– Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza ordainketa bi zatitan egingo da: lehen zatian, dirulaguntza kopurutik ehuneko berrogeita hamar ordainduko da Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariaren onespen ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean eta, bigarrenean, gainerako kopurua, 15. oinarrian ezartzen den bezala egitaraua eta ekintzaren justifikazioa egindakoan.

Aurreko paragrafoan esanak esanda ere, burututa dauden jardueren dirulaguntzak ordainketa bakar batez gauzatu ahal izango dira, bi hilabeteko epean, 12. oinarrian aipatutako Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariaren onespen ebazpena hartzen denetik hasita, beti ere, eskabidearekin batera jarduera burutu dela erakusten duen dokumentazioa aurkeztu eta Agindu honen 15. oinarrian adierazitako moduan justifikatu ondoren.

15. oinarria.– Dirulaguntzaren justifikazioa eta kitapena.

1.– Justifikazioa.

1.– Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak jaso dituztenek, diruz lagundutako jarduerak bukatu eta ondorengo bi hilabeteetan, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Buruturiko jarduera edo egitarauari buruzko txosten zehatza, diru sarreren eta gastuen balantzea barne.

b) Gastuen agiriak:

b.1.– Arau orokor gisa, egitasmoa edo diruz lagundutako jarduera burutzeko sortu diren gastuen fakturak, berauen zenbatekoa aurkeztutako gastu-aurrekontuaren adinakoa izan beharko duelarik.

b.2.– Salbuespen moduan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kargura den finantzaketak aurkeztutako aurrekontu-gastuen %50a gainditzen ez duenean, egitasmoa edo diruz lagundutako jarduera burutzeko sortu diren gastuen fakturak, berauen zenbatekoa emandako dirulaguntzaren adinakoa izan beharko duelarik; eta erakundeko ordezkariaren nahiz hartarako aski ahalmen duen pertsonaren zinpeko aitorpena, aurkeztutako gastu-aurrekontuak dioen guztia bete egin dela adieraziz.

Alabaina, Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak hala eskatuko balu, eta hiru hilabeteren epe barruan, artikulu honetako 2. puntuan ezarritako aurkezpen-epearen amaieratik kontatzen hasita, onuradun horiek bere gain hartuko dute gastu-aurrekontuen zenbateko osoa estaltzen duten gainontzeko fakturak Zuzendaritzaren eskura jartzeko konpromisoa.

c) Kultura Sailak jarduera babestu duela berariaz aipatzen duten programa, iragarki, argazki eta idatzizko, entzunezko zein irudizko gainerako material guztien aleak, erabilitako hizkuntza guztiak agerian daudela.

d) Eskabidea aurkezteko momentuan hartuko zutenik ez jakiteagatik adierazi gabe geratu eta ondoren xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztien aipamena.

2.– Kitapena.

1.– Izendatutako dirulaguntza benetan garatutako ekintzari egokitu dakion, behin-betiko kitapena egiterakoan, hasieran izendatutako dirulaguntzaren dirukopurua ez da inola ere handituko, nahiz eta gastuen justifikazioa hasieran aurkeztutako gastuen aurrekontua baino handiagoa izan.

2.– Dirulaguntza justifikatzeko aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, gain finantziaketa izanez gero edo gastuei dagokien eskatutako faktura guztiak ez aurkezteagatik, dirulaguntzaren bigarren ordainketa-zatia murriztu egin behar bada edo, hala badagokio, jasotako diruaren zati bat edo kopuru osoa itzultzeko agindu behar bada, Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendariak, egiaztagiriak eta justifikazioak aurkezteko epea bukatu eta, gehienez jota, hiru hilabeteko epean, bakoitzari dagokion Kitapen Erabakia hartuko du. Hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du itzuli beharreko diru-kopuruak Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrean ordaindu daitezen.

Dirulaguntza emateko garaian kontutan izan diren baldintzen aldaketa guztiak, dirulaguntza Ebazpenaren aldaketa ekarriko du, beti ere, dirulaguntzaren helburua betetzen bada eta, dagokion kasuan, entitate pribatu edo publikoetatik helburu bererako dirulaguntza jaso izana. Xede honetarako, Gazteria eta Gizarte Ekintzako zuzendaritzak dagokion Zuriketa Ebazpena emango du, Ebazpen honek dirulaguntzaren zenbatekoa egokituko du.

16. oinarria.– Baldintzak ez betetzea.

1.– Betegabetzat joko dira honako hauek:

a) Jasotako dirulaguntzak, osorik zein zatika, Agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, dagokion kasuan, dirulaguntza emateko Ebazpenean ezarritakoak ez betetzea.

c) Hala badagokio, dirulaguntzaren Zuriketa Ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epe barruan.

2.– Artikulu honetako aurreko zenbakian balizkoak eman diren egoeretako bat ematen bada, eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan, eta, ala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan adierazitako prozedurari jarraituz, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dio dagokion diru-kopurua eta baita horri dagozkion interes legalak ere.

17. oinarria.– Kudeaketa Organoa.

Agindu honen kudeaketa lanak Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzari dagozkio.

II. ERANSKINA / ANEXO II
DIRULAGUNTZA-ESKABIDEA, Kultura sailburuaren AGINDUAren araberakoa. Agindu horren bidez, Gazteria eta Gizarte

Ekintzaren esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen da.

SOLICITUD DE SUBVENCIÓN de acuerdo a la ORDEN de la Consejera de Cultura, por la que se establece el régimen de concesión de

subvenciones para el desarrollo de programas y actividades en el ámbito de Juventud y Acción Comunitaria.

ENTITATEAREN DATUAK/DATOS DE LA ENTIDAD SOLICITANTE:

Izendapena / Denominación:

Helbidea / Dirección

Posta Kodea / Código Postal:

Localidad:................................................

%

ESKABIDEA EGIN DUEN ERAKUNDEAK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

1.– Erakundeari dagokion dokumentazioa:

n Administrazio honetako erregistroetan inskribatutako fundazio edo elkartea bada: izen emate egiaztagiria. Bestela, erakundearen estatutuak eta eraketa eskritura, baita dagozkion erregistro publikoetan inskribatuta dagoelako egiaztagiria ere.

n Pertsona juridikoak legez duen ordezkariaren Nortasun Agiriaren fotokopia. Era berean, ordezkaritza hori egiteko ahalmena baduela erakusteko egiaztagiria ere aurkeztu beharko da.

n I.F.Z.aren fotokopia.

n Aurreko ataletan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena. (1)

n Zerga-gaiei dagozkien betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela erakusteko egiaztagiria. (2)

2.– Jarduerari dagokion dokumentazioa:

n Jarduera edo proiektuaren memoria zehaztua, gauzatze egutegia barne.

n Elkartearen edo egitasmoaren diru sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua eta zehatza. (3)

n Helburu berberarentzako beste dirulaguntza eskaeren zerrenda. (4)

n Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria. (5)

3.– Ordainketa burutzeko dokumentazioa:

n III. edo IV. Eranskina.

4.– Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko partaide diren erakundeei eskatutako dokumentazioa:

n Dirulaguntza eskaerari buruz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak egindako txostena.

DOCUMENTACION A APORTAR POR LA ENTIDAD

SOLICITANTE:

1.– Documentación relativa a la entidad:

n Supuesto de fundaciones o asociaciones inscritas en los registros dependientes de esta Administración: Certificado de inscripción; En otro caso, escritura de constitució n y estatutos de la entidad así como acreditación de su inscripción en los registros públicos correspondientes.

n Fotocopia del D.N.I. del representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza.

n Fotocopia del N.I.F.

n Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados anteriores (1).

n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias y con los pagos a la Seguridad Social (2).

2.– Documentación relativa a la actividad:

n Memoria detallada del proyecto o actividad que incluya calendario de ejecución.

n Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto o entidad. (3)

n Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto. (4).

n Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud. (5)

3.– Documentación para el libramiento de pagos:

n Anexo III o IV.

4.– Documentación requerida a las entidades miembros del Consejo de la Juventud de Euskadi/Euskadiko Gazteriaren Kontseilua:

n Informe relativo a la presente solicitud de subvención elaborado por el Consejo de la Juventud de Euskadi/Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

...................……………………......(e)n, 2001eko
En ............………………………............., a ………………….... de
Sinadura / Firma: (6)
Honako agiri hau izenpetzen duen elkartearen legezko ordezkariaren izena eta bi abizenak:
Nombre y dos apellidos de la persona representante legal firmante:
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOARI

BURUZKO ARGIBIDEAK.

(1) Aurreko ataletan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena:

Aurreko ataletan eskatutako dokumentazioa Administrazio honen esku badago, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992. Legearen 35.f) atalaren arabera, berriz aurkeztea ez da beharrezkoa izango.

Kasu honetan, aitorpena egin beharko da, aitorpen honetan dokumentazio hori indarrean dagoela, eta E.A.E. zein organo edo sailetan aurkeztu edo, bere lekuan, emanak esan diren, data zehazturik.

Dokumentazioari dagokion prozedura amaitu eta hiru urte barruan bakarrik erabil daiteke bide hau.

(2) Zerga-gaiei dagozkien betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin behar zaizkion ordainketak egunean dituela erakusteko egiaztagiria:

Gehienez eskaera data baino hiru hilabete lehenago, dagokion organo aginpidedunak emana izan behar du. Hala eta guztiz, entitate onuraduna gai honi buruzko egiaztagiriak aurkeztera behartuta dago, prozedura bideratzen den faseetan eskatzen bazaio.

(3) Aurrekontua:

Orekatua izan behar du, hau da, diru sarreren kopuru osoa (Kultura Sailari eskatzen zaioan kantitatea barne) gastuen kopuru osoaren berdina izan behar du.

(4) Helburu berberarentzako beste dirulaguntza eskaeren zerrenda:

Helburu berberarentzako beste edozein entitate publiko zein pribatuari dirulaguntza eskatu bada, hau zehaztu egin behar da, baita honen egoera ere (ukatuta, erantzunen zai, onartua eta diru kopurua).

Beste dirulaguntzarik eskatu ez bada, hau ziurtatuko duen zinpeko aitorpena aurkeztu behar da.

(5) Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria:

Elkarte eskatzaileak, eskaera hobeto baloratzeko asmoz, beste edozein dokumentu aurkez dezake.

(6) Sinadura:

Elkartearen legezko ordezkariak, berak, sinatu behar du.

NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA DOCUMENTACIÓN A APORTAR.

(1) Declaración sustitutiva de la documentació n exigida en los apartados anteriores:

Cuando la documentación relativa a la entidad solicitante exigida en los apartados anteriores se halle en poder de esta Administración, de conformidad al artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Pú blicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.

En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la C.A.E. en que fueron presentados o, en su caso, emitidos.

Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.

(2) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias y con los pagos a la Seguridad Social:

Deberá haber sido emitida por el órgano competente con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud. No obstante, la entidad beneficiaria está obligada a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la substanciación de todas las fases del procedimiento.

(3) El Presupuesto:

Habrá de ser equilibrado, esto es, el importe total de los ingresos (en los que se deberá incluir la cantidad que se solicita a este Departamento de Cultura) deberá ser igual al importe total de gastos.

(4) Relación de otras solicitudes de subvenció n instadas para el mismo objeto:

Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).

En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración jurada acreditativa de tal extremo.

(5) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud:

Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración del proyecto o actividad.

(6) Firma:

La persona firmante de la solicitud habrá de coincidir con quien ostente la representación legal de la entidad.

III. ERANSKINA / ANEXO III
HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA / ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO (*)
HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ edo NAN./NIF o DNI. (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos

....

HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, Zk., Solairua

Calle, N.º, Piso

Herria

Localidad

Lurraldea

Provincia

Posta-Kodea

Código Postal

BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea / Banco o Entidad Bancaria nnnn

Agentzia / Agencia. nnnn

C.D. / K.D. nn

Kontu zk. / N.º cuenta nnnnnnnnnn

Jabea / Titular

Bankuaren Hirugarrenaren Sailaren Kontabilitatearen

adostasuna adostasuna onespena onespena

Conforme banco Conforme tercero V.º B.º Departamento V.º B.º Contabilidad

Sinadura eta Zigilua Sinadura eta Zigilua Baimenduriko sinadura Baimenduriko sinadura

Sello y firma Sello y firma Firma autorizada Firma autorizada

(*) Eusko Jaurlaritzatik dirulaguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.

Argibideak / Observaciones:

(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo, hala badagokio, Nortasun Agiri Nazionalarena. / Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

(2) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa / A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

IV. ERANSKINA / ANEXO IV
HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)
SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO
HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK/DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ edo NAN./NIF edo DNI

3.aren kodigoa/Código del tercero (1):

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak/ Denominación de la entidad o nombre y apellidos

ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)

A.– HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓ N

Kalea, Zk., Solairua

Calle, N.º, Piso

Herria

Localidad

Lurraldea

Provincia

Posta-Kodea

Código Postal

B.– BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea / Banco o Entidad Bancaria nnnn

Agentzia / Agencia. nnnn

C.D. / K.D. nn

Kontu zk. / N.º cuenta nnnnnnnnnn

Jabea / Titular

Data / Fecha

Sinadura / Firma

(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz dirulaguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

Argibideak / Observaciones:

(1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

(3) Kasu honetan, honako dokumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

a) Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razó n que motiva el cambio.

b) Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO EKONOMI KONTROLERAKO BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA / SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.

AURREKONTUA / PRESUPUESTO

GASTUAK/GASTOS

Pertsonal gastuak / Gastos de personal:

Funtzionamendu gastuak / Gastos de funcionamiento:

Bestelako gastuak / Otros gastos:

Guztira / Total

DIRU-SARRERAK / INGRESOS

Eskatzailearen ekarpena / Aportación del solicitante:

Ente Publikoen aportazioak / Aportaciones de entes públicos:

Ente Pribatuen aportazioak / Aportaciones de entidades privadas:

Bestelako sarrerak / Otros ingresos:

Guztira / Total

ESKATZEN DEN DIRULAGUNTZA/

SUBVENCIÓN SOLICITADA:


Azterketa dokumentala