Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2001eko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
993

AGINDUA, 2001eko otsailaren 14koa, Kultura sailburuarena, 2000ko uztailaren 19ko Agindua 2001eko jardunaldian aplikatzeko behar diren epeak jarri eta egokitzeko dena; Agindu horren bitartez, bakearen kultura eta baloreak suspertu nahian, gazteen artean heziketa-programak garatzeko dirulaguntzak nola eman ezarri zen.

Euskadiko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen Testu Bateginaren IX. Tituluan ezarritakoaren babesean, 275/2000 Dekretua eman zen, abenduaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen pentzutan emandako laguntzak eta dirulaguntzak arautzeko zenbait xedapenen indarraldia luzatzeko bidea ematen duena; horri jarraituz, Jaurlaritzak eta gainerako Sailek zein Autonomiadun Erakundeek epeak, betekizunak eta beharrezko diren baldintza guztiak molda ditzakete 2001eko jardunaldian aplikatzeko.

Ildo horretatik, Kultura sailburuak 2000ko uztailaren 19ko Agindua eman zuen 2000ko jardunaldirako, bakearen kultura eta baloreak suspertu nahian, gazteen artean heziketa-programak garatzeko dirulaguntzak nola eman ezartzeko (argitaratua agertu zen 140 zenbakidun Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2000ko uztailaren 21ekoan); horrenbestez, egokitzat jotzen da hura aplikatzeko beharrezko diren epeak eta betekizunak egokitzea 2001 urteko jardunaldirako.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

2000 urteko uztailaren 19ko Aginduan ezarritako dirulaguntza-deialdian parte hartuta, bakearen kultura eta baloreak suspertu nahian, 2001eko jardunaldian gazteen artean heziketa-programak garatzeko dirulaguntza eskatu nahi duenak, eskabidea aurkezteko, hilabeteko epea izango du, honako hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2. artikulua.–Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Honen bitartez emango diren dirulaguntzak eskatu nahi dituztenek eskabidea aurkeztu behar dute 2000ko uztailaren 19ko Aginduko Eranskinean datorren ereduari jarraituz; horrekin batera, eskatzen den dokumentazioa ere aurkeztu behar dute. Hori dena Lurralde Historikoetan dauden Kulturako lurralde-zerbitzuetako batean aurkeztu beharko da, bai zuzenean, bai Administrazio eta Prozedura Legean ezarritako prozeduretakoren bat erabilita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa).

3. artikulua.–Diru-baliabideak.

Agindu honen bidez ezarritako dirulaguntzak emateko xedez, 20.000.000 pezeta/ 120.202,42 euro zuzenduko dira 2001eko jardunaldi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretara bideratutako aurrekontu-ataletik.

XEDAPEN GEHIGARRIA.

Herritar guztiek honen berri izan dezaten eta xedapen hauek errazago erabil ditzaten, Agindu honekin batera, I. Eranskin modura testua doa, 2001 urteko jardunaldirako aurreikusitakoak eta 2000ko uztailaren 19ko Aginduan ezarritako erregimen orokorra bat eginda daudela.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Agindu honek administrazio-bidea ixten du, baina, dena den, interesatuak aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaioke Kultura sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan; horretarako, bi hilabeteko epea izango da, honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.–Honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 14a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

I ERANSKINA
OINARRIAK

1. oinarria.– Xedea.

Gazteen artean bakearen balio eta kulturako hezkuntza-programak zabaltzeko esparruan, 2001 urtean egiten diren urteko egitarauak eta jarduera konkretuak burutzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzea da Agindu honen xedea, betiere, ondorengo baldintza eta betebeharrak aintzakotzat izanik.

Honako deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da, eta, beraz, aurkeztutako eskabideak aztertu eta alderatuko dira dirulaguntzak ematerakoan. Eskabideak lehentasunen arabera sailkatu eta ordenan jartzeko orduan, 5. oinarrian ezarritako hautaketa- eta balorazio-irizpideak hartuko dira aintzakotzat. Laguntzak emateko dagoen muga, helburu honetarako izendatuta dagoen aurrekontu-kredituak duen muga bera izango da.

2. oinarria.–Baliabide ekonomikoak.

Aurreko oinarrian aipatutako helburua betetzera zuzenduko diren baliabide ekonomikoak xede horretarako Aurrekontuetan ezarritako kredituetatik etorriko dira, eta haien osoko zenbatekoa gehienez 20.000.000 pezetatakoa (120.202,42 Euro) izango da.

3. oinarria.–Onuradunak eta baztertutako jarduerak.

1.–Agindu honetan ezartzen diren dirulaguntzak jaso ditzaketenak hauexek dira: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak, irabazi asmorik gabekoak eta hurrengo oinarrian ezarriko diren alorretan suspertze eta zabaltze jarduerak burutzen dituztenak. Era berean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Seguratzako ordainketak eguneratuta eta eginda dituztela egiaztatu beharko dute.

Erakunde onuraduna honako egoeran aurkitzen bada, hau da, Euskal Autonomi Erkidegoko administrazio orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk emana izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, diru laguntza ematea, eta hala badagokio, honen ordainketa egoera hori konpondu arte baldintzatua egongo da.

2.–Agindu honen eragin esparrutik kanpo geratzen dira, euren izaera edo xedearengatik, Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzari dagozkion jardun-esparruekin zuzeneko harremana ez duten jarduerak, hala nola, eskola-ekintzak, eskolaz kanpokoak edo kiroletakoak edo toki-mailan baino egiten ez direnak.

4. oinarria.–Dirulaguntza izan dezaketen arloak.

1.–Gazteentzat ondoko arloetan garatzen diren urteko egitarauek eta jarduera jakinek izan dezakete dirulaguntzaren bat. Egitarau eta jarduera horiek, batez ere, Gobernu Batzordeak 1998ko maiatzaren 26an onartutako Gazte Plana garatzearekin zerikusia izango dute. Hona hemen arloak:

a) Bakearen kultura eta balioa hezkuntzan suspertzen laguntzeko programak eta jardunak.

b) Bakearen kulturan eta balioan hezitzaileak prestatzeko jardunak.

c) Bakearen balio eta kulturako hezkuntza zabaltzeko jardunak (argitalpenak, ezagutarazteko kanpainak eta abar).

2.–Bakearen kultura eta balioa suspertzeko heziketak, deialdi honi dagokionez, elkarbizitza erraztuko duten balioak sustatzea hartuko du bere baitan; eta besteak beste, honako hauek bultzatuko ditu: berdintasuna, justizia, parte-hartzea, aniztasuna, tolerantzia, elkarrekiko errespetua, gatazkak elkarrizketa bidez ebazteko modu parte-hartzailea, eta giza eskubideen defentsa.

5. oinarria.–Balorazio-irizpideak.

Dirulaguntzak ematerakoan eta beren kopuruak zehazterakoan, hurrengo oinarrian jarritako mugak errespetatuta, banan-banan aztertu eta balioetsiko dira aurkeztutako eskaerak ondoko baldintzak betetzen ote dituzten. Hona hemen baldintzak:

1.–Erakunde eskatzaileari dagokionez:

a) Eskatutako dirulaguntzaren proportzioa, eskabidea egiten duen erakundeak berak jarduera horretara zuzendutako baliabideekin konparatuta. Gehienez, 10 puntu.

b) Eskabidea egin duen Erakundeak dituen jarraipena, egonkortasuna eta ahalmen ekonomikoa, proposaturiko jarduera edo egitaraua garatuko den arloari dagokionez. Arlo honek, gehienez, 10 puntu har dezake balorazioan.

2.–Proposaturiko egitarau edo jarduerari dagokionez:

a) Egitarauak edo jarduerak aurreko oinarrian biltzen diren helburuetara egokitzen diren. Gehienez ere 15 puntu.

b) Proposatutako egitarau edo jarduerak hartzen duen hedapen esparrua. Lehentasuna izango dute hedapena lurralde historiko batean baino gehiagotan duten jarduerek. Gehienez jota, 15 puntura arte baloratuko da baldintza hau.

c) Jarduerak edo egitarauak proiektuaren arabera jorratu beharreko alorrean duen originaltasuna eta jarduera edo egitaraua burutuko den inguruan antzeko besterik ez egotea. Gehienez, 10 puntu.

d) Jardueraren edo egitarauaren eraginez, ustez, onuradun izan daitekeen pertsona kopurua. Gehienez, 10 puntu.

e) Jarduera edo egitaraua garatzerakoan bai giza-baliabideei dagokienez bai baliabide materialei dagokienez, euskararen erabilera kontuan izatea. Gehienez jota, 10 puntura arte baloratuko da baldintza hau.

f) Emakumeek elkarteen esparruan parte har dezaten bultzatzeko egitarauaren edo jardueraren ekarpena: Gehienez, 10 puntu.

g) Jarduerak edo egitarauak zenbateraino suspertzen duen gazteria eta gizarte-ekintzaren arlotik aukeratutako esparrua. Gehienez 10 puntura arte.

6. oinarria.–Dirulaguntzen zenbatekoa eta mugak.

Agindu honen bidez ezartzen diren dirulaguntzek gehienezko muga bat izango dute, hain zuzen ere, dagokion laguntza-eskabidean aurkeztutako aurrekontuaren zenbateko garbiaren (zergak kanpo) ehuneko hirurogeita hamarra.

7. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak, beste erakunde eta enpresa publiko zein pribatuek helburu berberaz emandako beste laguntza batzuekin bateragarriak izango dira, betiere, guztira jasotako diru-kopuruak aurrekontu osoa edo aurreko oinarrian ezarritako gehienezko kopurua gainditzen ez badu. Horrela gertatuz gero, eman beharreko dirulaguntzatik murriztu egingo da dagokion kopurua, gehienezko kopurura iritsi edo lagundutako Egitarauaren kostu osoari egokitu arte.

8. oinarria.–Eskabideen aurkezpena.

Eskabideak II. eranskineko ereduari jarraituz aurkeztuko dira, eta, eranskin horretan bertan jakinarazitako dokumentazioarekin batera, lurralde historikoetako Kulturako lurralde-zerbitzuetan entregatu beharko dira.

9. oinarria.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, honako Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

10. oinarria.–Eskabideetako akatsak zuzentzea.

Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak baldin eta, Agindu honen 8. oinarrian ezarritakoaren arabera aurkeztutako eskabidea eta gainerako dokumentazioa aztertuta, aurkeztutako dokumentazioa osatu gabea dela edo akatsak dituela ikusten badu, horren berri emango dio eskabidea egin duenari. Jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hamar asteguneko epea emango da dokumentazioa osatzeko edo akatsak zuzentzeko eta, epe hori bukatuta, eskatutako dokumentazioa ez bada era egokian zuzentzen, dagokion ebazpenaren bidez eskabidea ezetsi egingo da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71,1. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

11. oinarria.–Eskabideen azterketa eta ebazpen-proposamena.

1.–Kalifikazio batzorde bati dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea, baita dagokion ebazpen-proposamena osatzea eta Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariari igortzea ere. Batzordeak, bere lana burutzeko, beharrezko iritzitako dokumentazio eta argibide osagarri guztiak eska diezazkioke eskabidea egin duenari, aurretiaz hari horren berri emanda eta 10. oinarrian ezarritako epe bera emanez horretarako.

Hona hemen Kalifikazio Batzordearen osaera:

Batzordeburua: Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza - Zuzendaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzako burua.

– Batzordekideak:

– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak izendatuta.

– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzako teknikari bat, Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako zuzendariak izendatuta.

– Euskadiko Gazteria Kontseiluko ordezkari bat.

– Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzako teknikari bat, Gazteria eta Gizarte Ekintzarako zuzendariak izendatuta.

– Idazkaria:

– Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzako teknikari batek idazkari jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe. Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariak izendatuko du idazkaria.

Nolanahi ere, bete beharko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak) 28. eta 29. artikuluetan parte ez hartzeari eta errefusatzeari buruz xedatutakoa.

2. Ebazpen-proposamena dirulaguntza ematearen aldekoa denean, gutxienez, honako hauek jaso beharko ditu bere baitan:

a) Diruz lagundutako jarduera edo egitaraua eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

b) Jarduera edo egitasmoa burutzeko egutegiak, gehienez jota, 2001eko abenduaren 31n amaitu beharko du.

c) Jarduera bukatuta, emandako dirulaguntza nola eta zein epetan justifikatuko den zehaztuko da, Agindu honen 15. oinarrian ezarritako moduan.

d) Diruz lagundutako egitarau bakoitza beteko dela bermatzeko egoki iritzitako bestelako betebeharrak.

12.–oinarria.–Ebazpena.

1.–Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariari dagokio, osatutako ebazpen-proposamena ikusita, aurkeztutako eskabideez banan-banan eta berariaz ebazpena hartzea.

2.–Ebazpena dirulaguntza ematearen aldekoa denean, Agindu honen 11,2 oinarrian ezarritako jarraibideak errespetatuko dira.

3.–Dirulaguntza jasotzeko proposatu den jardueraren izaera dela-eta, Kalifikazio Batzordearen edo organo ebazlearen iritziz laguntzen baldintzak modulatzea egokia bada, dirulaguntza hitzarmen bat izenpetuta gauzatu ahal izango da. Hitzarmenak, gutxienez, 11.2 oinarrian zehaztutakoak jaso beharko ditu, eta, edonola ere, ezin izango du deialdi honetan ezarritako betekizunak baino gehiago sortarazi.

4.–Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik gehienez bi hilabeteko epean, jakinarazi egin beharko da ebazpena; eta hori guztia egiten bada ere, argitaratu beharko da EHAAn, herritar orok jakin dezan. Epe hori amaituta, jakinarazpenik jaso ez bada, eskatutako dirulaguntza ezetsi egin dela ulertu beharko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aurreko paragrafoan esanak esanda ere, Agindu honen 10. eta 11,1. artikuluetan adierazitakoa gertatuz gero, ebazpena emateko epea etenda geratuko da tramiteak behar duen beste denboraz, jakinarazpena jasotzen den eguna eta erantzuteko epea kontuan hartuta.

13. oinarria.–Erakunde onuradunen betebeharrak.

1.–Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, dirulaguntza eman zaiola adierazteko komunikazioa jaso eta hamabost egunetara erakunde onuradunak, berariaz eta idatziz, dirulaguntzari uko egiten ez badio, dirulaguntza onartzen duela ulertuko da.

2.–Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeek berariaz aipatuko dute Kultura Sailaren laguntza izan dutela, dirulaguntza emateko ebazpenaren berri dutenetik hasita, diruz lagundutako jarduera edo egitaraua dela eta, argitaratzen dituzten iragarki, egitarau, kartel, argazki eta idatzizko zein entzunezko gainerako material guztietan. Material horiek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan argitaratu beharko dira.

3.–Erakunde onuradunak, diruz lagundu zaion jarduerarako edo egitaraurako, maiatzaren 2ko 260/1995 Dekretuaren bidez sortu eta araututako "Gazte-Txartela / Carnet Joven" programan aitortutako abantailak onartuko ditu.

4.–Erakunde onuradunak, bai Kontrol Ekonomikoko Bulegoak bai Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren zereginen jarduna dela medio, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzari buruz eska dezaketen informazioa eskuraraziko die.

5.–Dirulaguntza emateko adierazi den planteiamendua oso-osorik eraman beharko da aurrera, betiere emate-egintzan jasotako eran.

6.–Agindu honen 15. oinarrian ezarritako helburuetarako erabili beharko da dirulaguntza.

7.–Diruz lagundutako jardueran edo egitarauan gorabeheraren bat gertatuz gero, organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio. Organoak, hala dagokionean, behar diren egokitzapenak egingo ditu, indarrean dagoen araubidearen arabera.

8.–Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen dituzten guztiek oro har bete beharrekoak bete beharko dituzte.

14.–oinarria.–Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza ordainketa bi zatitan egingo da: lehen zatian, dirulaguntza kopurutik ehuneko berrogeita hamar ordainduko da Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariaren onespen ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean eta, bigarrenean, gainerako kopurua, 15. oinarrian ezartzen den bezala egitaraua eta ekintzaren justifikazioa egindakoan.

Aurreko paragrafoan esanak esanda ere, burututa dauden jardueren dirulaguntzak ordainketa bakar batez gauzatu ahal izango dira, bi hilabeteko epean, hamabigarren oinarrian aipatutako Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariaren onespen ebazpena hartzen denetik hasita, betiere, eskabidearekin batera jarduera burutu dela erakusten duen dokumentazioa aurkeztu eta Agindu honen 15. oinarrian adierazitako moduan justifikatu ondoren.

15. oinarria.–Dirulaguntzaren justifikazioa eta kitapena.

1.–Justifikazioa.

1. Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak jaso dituztenek, diruz lagundutako jarduerak bukatu eta ondorengo bi hilabeteetan, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Buruturiko jarduera edo egitarauari buruzko txosten zehatza, diru sarreren eta gastuen balantzea barne.

b) Gastuen agiriak:

b.1.–Arau orokor gisa, egitasmoa edo diruz lagundutako jarduera burutzeko sortu diren gastuen fakturak (jatorrizkoak edo konpultsatuak); fakturon zenbatekoak aurkeztutako gastu-aurrekontuaren adinakoa izan beharko du.

b.2.–Salbuespen moduan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kargura den finantzaketak aurkeztutako aurrekontu-gastuen %50a gainditzen ez duenean, egitasmoa edo diruz lagundutako jarduera burutzeko sortu diren gastuen fakturak, berauen zenbatekoa emandako dirulaguntzaren adinakoa izan beharko duelarik; eta erakundeko ordezkariaren nahiz hartarako aski ahalmen duen pertsonaren zinpeko aitorpena, aurkeztutako gastu-aurrekontuak dioen guztia bete egin dela adieraziz.

Alabaina, Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak hala eskatuko balu, eta hiru hilabeteren epe barruan, artikulu honetako 1 puntuan ezarritako aurkezpen-epearen amaieratik kontatzen hasita, onuradun horiek bere gain hartuko dute gastu-aurrekontuen zenbateko osoa estaltzen duten gainontzeko fakturak Zuzendaritzaren eskura jartzeko konpromisoa.

c) Jardueraren egitarau, iragarki, argazki eta material idatzizko, entzunezko eta grafikoaren zenbait ale, erabilitako hizkuntza guztietakoak. Horietan guztietan, betiere, Kultura Sailaren babesaren berri eman beharko da, bai eta Gazte Planaren anagrama agertu ere.

d) Eskabidea aurkezteko momentuan hartuko zutenik ez jakiteagatik adierazi gabe geratu eta ondoren xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztien aipamena.

2.–Kitapena.

1.–Izendatutako dirulaguntza benetan garatutako ekintzari egokitu dakion, behin-betiko kitapena egiterakoan, hasieran izendatutako dirulaguntzaren dirukopurua ez da inola ere handituko, nahiz eta gastuen justifikazioa hasieran aurkeztutako gastuen aurrekontua baino handiagoa izan.

2.–Dirulaguntza justifikatzeko aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, arrazoia edozein dela ere, dirulaguntzaren bigarren ordainketa-zatia murriztu egin behar bada edo erabat eman gabe utzi, eta, hala badagokio, jasotako diruaren zati bat edo kopuru osoa itzultzeko agindu behar bada, Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendariak, egiaztagiriak eta justifikazioak aurkezteko epea bukatu eta, gehienez jota, hiru hilabeteko epean, bakoitzari dagokion kitapen-ebazpena hartuko du. Hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du itzuli beharreko diru-kopuruak Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrean ordaindu daitezen.

3.–Dirulaguntza emateko garaian kontutan izan diren baldintzen aldaketa guztiak, dirulaguntza ebazpenaren aldaketa ekarriko du, betiere, dirulaguntzaren helburua betetzen bada eta, dagokion kasuan, entitate pribatu edo publikoetatik helburu bererako dirulaguntza jaso izana. Xede honetarako, Gazteria eta Gizarte Ekintzako zuzendaritzak dagokion zuriketa-ebazpena emango du, ebazpen honek dirulaguntzaren zenbatekoa egokituko du.

16. oinarria.–Baldintzak ez betetzea.

1.–Betegabetzat joko dira honako hauek:

a) Jasotako dirulaguntzak, osorik zein zatika, Agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, dagokion kasuan, dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritakoak ez betetzea.

c) Hala badagokio, dirulaguntzaren zuriketa-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epe barruan.

2.–Artikulu honetako aurreko zenbakian balizkoak eman diren egoeretako bat ematen bada, eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan, eta, ala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan adierazitako prozedurari jarraituz, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dio dagokion diru-kopurua eta baita horri dagozkion interes legalak ere.

17.–oinarria.–Kudeaketa Organoa.

Agindu honen kudeaketa lanak Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzari dagozkio.

II. ERANSKINA / ANEXO II

DIRULAGUNTZA-ESKABIDEA, Kultura sailburuaren AGINDUAren araberakoa. Agindu horren bidez, Bake Hezkuntza gazteen esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen da.

SOLICITUD DE SUBVENCIÓN de acuerdo a la ORDEN de la Consejera de Cultura, por la que se establece el régimen de concesión de subvenciones para el desarrollo entre las personas jóvenes de programas de educación en valores y cultura de paz.

ENTITATEAREN DATUAK / DATOS DE LA ENTIDAD SOLICITANTE:

Izendapena / Denominación:

Helbidea / Dirección:

Posta Kodea / Código Postal:

%

ESKABIDEA EGIN DUEN ERAKUNDEAK

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

1.–Erakundeari dagokion dokumentazioa:

nAdministrazio honetako erregistroetan inskribatutako fundazio edo elkartea bada: izen emate egiaztagiria. Bestela, erakundearen estatutuak eta eraketa eskritura, baita dagozkion erregistro publikoetan inskribatuta dagoelako egiaztagiria ere.

nPertsona juridikoak legez duen ordezkariaren Nortasun Agiriaren fotokopia. Era berean, ordezkaritza hori egiteko ahalmena baduela erakusteko egiaztagiria ere aurkeztu beharko da.

nI.F.Z.aren fotokopia.

nAurreko ataletan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena. (1)

nZerga-gaiei dagozkien betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela erakusteko egiaztagiria. (2)

2.–Jarduerari dagokion dokumentazioa:

nJarduera edo proiektuaren memoria zehaztua, gauzatze egutegia barne.

nElkartearen edo egitasmoaren diru sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua eta zehatza. (3)

nHelburu berberarentzako beste dirulaguntza eskaeren zerrenda. (4)

nEskaera baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria. (5)

3.–Ordainketa burutzeko dokumentazioa:

nIII. edo IV. Eranskina.

4.–Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko partaide diren erakundeei eskatutako dokumentazioa:

nDirulaguntza eskaerari buruz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak egindako txostena.

DOCUMENTACION A APORTAR POR LA ENTIDAD SOLICITANTE:

1.–Documentación relativa a la entidad:

nSupuesto de fundaciones o asociaciones inscritas en los registros dependientes de esta Administración: Certificado de inscripción; En otro caso, escritura de constitució n y estatutos de la entidad así como acreditación de su inscripción en los registros públicos correspondientes.

nFotocopia del D.N.I. del representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza.

nFotocopia del N.I.F.

nDeclaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados anteriores (1).

nCertificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias y con los pagos a la Seguridad Social (2).

2.–Documentación relativa a la actividad:

nMemoria detallada del proyecto o actividad que incluya calendario de ejecución.

nPresupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto o entidad. (3)

nRelación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto. (4).

nDocumentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud. (5)

3.–Documentación para el libramiento de pagos:

nAnexo III o IV.

4.–Documentación requerida a las entidades miembros del Consejo de la Juventud de Euskadi / Euskadiko Gazteriaren Kontseilua:

nInforme relativo a la presente solicitud de subvención elaborado por el Consejo de la Juventud de Euskadi / Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

..........................(e)n, 2001eko

En ..............................., a ...... de
Sinadura / Firma: (6)

Honako agiri hau izenpetzen duen elkartearen legezko ordezkariaren izena eta bi abizenak:

Nombre y dos apellidos de la persona representante legal firmante:

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOARI

BURUZKO ARGIBIDEAK.

(1) Aurreko ataletan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena:

Aurreko ataletan eskatutako dokumentazioa Administrazio honen esku badago, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren 30/1992. Legearen 35.f) atalaren arabera, berriz aurkeztea ez da beharrezkoa izango.

Kasu honetan, aitorpena egin beharko da, aitorpen honetan dokumentazio hori indarrean dagoela, eta E.A.E. zein organo edo sailetan aurkeztu edo, bere lekuan, emanak esan diren, data zehazturik.

Dokumentazioari dagokion prozedura amaitu eta hiru urte barruan bakarrik erabil daiteke bide hau.

(2) Zerga-gaiei dagozkien betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin behar zaizkion ordainketak egunean dituela erakusteko egiaztagiria:

Gehienez eskaera data baino hiru hilabete lehenago, dagokion organo aginpidedunak emana izan behar du. Hala eta guztiz, entitate onuraduna gai honi buruzko egiaztagiriak aurkeztera behartuta dago, prozedura bideratzen den faseetan eskatzen bazaio.

(3) Aurrekontua:

Orekatua izan behar du, hau da, diru sarreren kopuru osoa (Kultura Sailari eskatzen zaioan kantitatea barne) gastuen kopuru osoaren berdina izan behar du.

(4) Helburu berberarentzako beste dirulaguntza eskaeren zerrenda:

Helburu berberarentzako beste edozein entitate publiko zein pribatuari dirulaguntza eskatu bada, hau zehaztu egin behar da, baita honen egoera ere (ukatuta, erantzunen zai, onartua eta diru kopurua).

Beste dirulaguntzarik eskatu ez bada, hau ziurtatuko duen zinpeko aitorpena aurkeztu behar da.

(5) Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria:

Elkarte eskatzaileak, eskaera hobeto baloratzeko asmoz, beste edozein dokumentu aurkez dezake.

(6) Sinadura:

Elkartearen legezko ordezkariak, berak, sinatu behar du.

NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA DOCUMENTACIÓN A APORTAR.

(1) Declaración sustitutiva de la documentació n exigida en los apartados anteriores:

Cuando la documentación relativa a la entidad solicitante exigida en los apartados anteriores se halle en poder de esta Administración, de conformidad al artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Pú blicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.

En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la C.A.E. en que fueron presentados o, en su caso, emitidos.

Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.

(2) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias y con los pagos a la Seguridad Social:

Deberá haber sido emitida por el órgano competente con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud. No obstante, la entidad beneficiaria está obligada a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la substanciación de todas las fases del procedimiento.

(3) El Presupuesto:

Habrá de ser equilibrado, esto es, el importe total de los ingresos (en los que se deberá incluir la cantidad que se solicita a este Departamento de Cultura) deberá ser igual al importe total de gastos.

(4) Relación de otras solicitudes de subvenció n instadas para el mismo objeto:

Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).

En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración jurada acreditativa de tal extremo.

(5) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud:

Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración del proyecto o actividad.

(6) Firma:

La persona firmante de la solicitud habrá de coincidir con quien ostente la representación legal de la entidad.

III. ERASKINA / ANEXO III

HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA / ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO (*)

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ edo NAN. / NIF o DNI. (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos

HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, Zk., Solairua

Calle, N.º, Piso

Herria

Localidad

Lurraldea

Provincia

Posta-Kodea

Código Postal

BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea / Banco o Entidad Bancaria nnnn

Agentzia / Agencia nnnn

C.D. / K.D. nn

Kontu zk. / N.º cuenta nnnnnnnnnn

Jabea / Titular

Bankuaren adostasuna Hirugarrenaren adostasuna Sailaren onespena Kontabilitatearen onespena

Conforme banco Conforme tercero V.º B.º Departamento V.º B.º Contabilidad

Sinadura eta Zigilua Sinadura eta Zigilua Baimenduriko sinadura Baimenduriko sinadura

Sello y firma Sello y firma Firma autorizada Firma autorizada

(*) Eusko Jaurlaritzatik dirulaguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco

Argibideak / Observaciones:

(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo, hala badagokio, Nortasun Agiri Nazionalarena. / Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

(2) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa / A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

IV. ERASKINA / ANEXO IV

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)

SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ edo NAN. / NIF o DNI.

3.aren kodigoa / Código del tercero (1):

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos

ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)

A.–HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, Zk., Solairua

Calle, N.º, Piso

Herria

Localidad

Lurraldea

Provincia

Udal Kodea Posta-Kodea

Código de Población Có digo Postal

B.–BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK

DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea / Banco o Entidad Bancariannnn

Agentzia / Agencia. nnnn

K.D. / C.D. nn

Kontu zk. / N.º cuenta nnnnnnnnnn

Jabea / Titular

Data / FechaSinadura / Firma

(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz dirulaguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

Argibideak / Observaciones:

(1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

(3) Kasu honetan, honako dokumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

a) Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razó n que motiva el cambio.

b) Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO EKONOMI KONTROLERAKO BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA / SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.

AURREKONTUA / PRESUPUESTO

GASTUAK/GASTOS

Pertsonal gastuak / Gastos de personal:

Funtzionamendu gastuak / Gastos de funcionamiento:

Bestelako gastuak / Otros gastos:

Guztira / Total

DIRU-SARRERAK / INGRESOS

Eskatzailearen ekarpena / Aportación del solicitante:

Ente Publikoen aportazioak / Aportaciones de entes públicos:

Ente Pribatuen aportazioak / Aportaciones de entidades privadas:

Bestelako sarrerak / Otros ingresos:

Guztira / Total

ESKATZEN DEN DIRULAGUNTZA/

SUBVENCIÓN SOLICITADA:


Azterketa dokumentala