Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2001eko otsailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
992

273/2001 DEKRETUA, abenduaren 19koa, I. Eranskinean zerrendatutako erretaulak, banan-banan, Monumentu izendapenaz, Kultura Ondasun deklaratzen dituena (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

I. Eranskinean zerrendatutako erretaulak, banan-banan, monumentu izendapenaz, Kultura Ondasun deklaratzen dituen abenduaren 19ko 273/2000 Dekretua 2001eko urtarrilaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (8 zk.). Euskaraz dagoen testuan aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

– 418. orrian, Lekeitioko Jasokundeko Andre Maria Parrokia-elizako Erretaula Nagusiari dagokion euskarazko testuan, hau esan beharrean:

"Lekeitioko parrokiako Erretaula Nagusia estilo gotiko-flandestarreko obra dugu, XVI. mendearen lehen hamarkadakoa (1500-1510). Egilea ezezaguna bada ere, hainbat piezatan dauden markek erakusten duten bezala, gutxienez zazpi eskuren lana somatzen da bateratutako gidaritza baten pean, kanpoko maisuei egozten zaiona, ipar-europarrei seguraski.

Kutxatila-egitura tipikoa dauka, bost kale eta lau kalearterekin, hiru gorputzekin alboko kaleetan eta birekin erdikoan; garapen handia ageri da predelan eta hegazpe mudejarra du erpinean. Erretaula honetan nabarmen nagusitzen da apaindura, egitura-elementu guztietan garatzen delarik, itxura geometrikoak eta landare-erakoak hartuz, edota abere, izaki mitologiko eta aingeruen figurazioak gauzatuz. Kaleak banatzeko ordena erraldoiko pilareak erabiltzen dira, oin konplikatukoak, apaindura faszikulatuaz, eta erantsitako zutabetxoak, zeinetan idulkien gainean eta droseltxoen azpian irudiak kokatzen baitira.

Eszenen basamentuko apaindura trepanu eran zizelkatutako landare-formek osatzen dute; tabernakuluek linterna hegaldatuak dituztelarik, modu askotako arbotante, lotura eta gandor gingildunekin."

Hauxe esan behar du:

"Lekeitioko parrokiako Erretaula Nagusia estilo gotiko-flandestarreko obra dugu, XVI. mendearen lehen hamarkadakoa (1500-1510).

Kutxatila-egitura tipikoa dauka, bost kale eta lau kalearterekin, hiru gorputzekin alboko kaleetan eta birekin erdikoan; garapen handia ageri da predelan eta hegazpe mudejarra du erpinean. Erretaula honetan nabarmen nagusitzen da apaindura, egitura-elementu guztietan garatzen delarik, itxura geometrikoak eta landare-erakoak hartuz, edota abere, izaki mitologiko eta aingeruen figurazioak gauzatuz. Kaleak banatzeko ordena erraldoiko pilareak erabiltzen dira, oin konplikatukoak, apaindura faszikulatuaz, eta erantsitako zutabetxoak, zeinetan idulkien gainean eta droseltxoen azpian irudiak kokatzen baitira. Eszenen basamentuko apaindura trepanu eran zizelkatutako landare-formek osatzen dute; tabernakuluek linterna hegaldatuak dituztelarik, modu askotako arbotante, lotura eta gandor gingildunekin.

Egilea ezezaguna bada ere, hainbat piezatan dauden markek erakusten duten bezala, gutxienez zazpi eskuren lana somatzen da bateratutako gidaritza baten pean, kanpoko maisuei egozten zaiona, ipar-europarrei seguraski."

– 465. orrian, 4. artikuluaren adierazpenean, hau esan beharrean:

"4. artikulua.–Erretaulei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, agintari eskudunei dagokiena. Erretauletan esku hartzen uzteko beharra, jabeen aldetik."

Hauxe esan behar du:

"4. artikulua.–Erretaulei buruzko informazioa jaso eta erretaulok ikusteko eskubidea."


Azterketa dokumentala