38. zk., 2001eko otsailaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Gipuzkoako Batzar Nagusiak
986
7/2000 FORU ARAUA, abenduaren 28koa, Gipuzkoako Errepide eta Bideen azaroaren 25eko 17/1994 Foru Araua aldatzeari buruzkoa.
Gipuzkoako Diputatu Nagusiak
Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela "Gipuzkoako errepide eta bideen azaroaren 25eko 17/1994 Foru Araua aldatzeari buruzko abenduaren 28ko 7/2000 Foru Araua", eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.
Donostia-San Sebastián, 2000ko abenduaren 28a.
Diputatu nagusia,
ROMAN SUDUPE OLAIZOLA.
HITZAURREA
Errepide eta Bideen alorrean Lurralde Historikoek duten eskumen esklusiboa gauzatuz, Batzar Nagusiek Gipuzkoako Bide eta Errepideen azaroaren 25eko 17/1994 Foru Araua onartu zuten, eta bertan, Zioen Azalpenean adierazten den moduan, aipatu bide-azpiegiturentzako "berariazko erregimen modernoa eta eraginkorra" ezarri zen.
Arau hori onartu zenetik bost urte baino gehiago iragan direnez, komeni da zenbait alderdi berraztertzea horien edukia hobetzeko. Zehazki, Xedapen honen bidez Aldundiaren errepideen jabetza Udalei aldatzerakoan Udalen erakunde-posizioa indartu nahi da. Hiri bideak direnen eta ez direnen arteko desberdintasuna ere argiago geratzen da.
Bestalde, ingurugiroaren alorrean, arautegia praktikan egiten zenari egokitzen zaio, "Ingurugiroan duen Eraginaren Deklarazioa"ri dagokionean. Deklarazio hori, derrigorrezkoa den kasuetan, 23. artikuluak arautzen duen Aldez aurreko Proiektuak onartzeko tramitean egin beharra ezarriz espreski.
Artikulu Bakarra.– Azaroaren 25eko 17/1994 Foru Arauko honako artikulu hauek aldatuta geratuko dira eta ondorengo idazkera izango dute:
a) 11.5. Artikulua.-
"Errepideen edo hiri bide izaera hartzen duten errepide zatien jabetza aldatzeko, Katalogoan sartu edo handik ateratzeari buruzko berariazko erabakia hartu behar du Foru Aldundiak, doakion udalari edo udalei entzun ondoren, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, emateko agintzaren aktarik gabe.
Aldundiaren sareko errepide bat edo errepide zati bat honako kasu honetan joko da hiri bidetzat: herriko saihesbidea eraikitzearen ondorioz errepide horretako trafikoa gehienbat herri barrukoa denean, aipatu saihesbideak, eskualdaketaren gai den errepidearen edo zatiaren alternatiba izanik, Foru Aldundiaren Errepideen Sareari jarraipena ematen badio, zerbitzu maila hobea eskainiz.
Hiri bide izaera ez duen errepidea edo errepide zatia eskualdatu ahal izateko, doakion Udalak edo Udalek eskualdaketa onartzeko berariazko erabakia hartu behar dute. Jabetza aldaketa hori ez bada onartzen, Batzar Nagusiek Osoko Bilkuran erabakiko dute hori, dagozkion ebazpen eta alegazioak kontuan hartuz".
b) 23.2. artikulua.–
Aldez aurreko Proiektuak 21. artikuluan ezarri bezala tramitatuko eta onartuko dira".
"Ingurugiroan duen Eraginaren Deklarazioa" derrigorrezkoa den kasuetan, Deklarazio hori Aldez Aurreko Proiektua onartzeko tramitean egin beharko da".
AMAIERAKO XEDAPENA
Foru Arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.