Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5879

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Deba Garaiko Ospitalerako mezularitza-zerbitzua kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Deba Garaiko Ospitalea, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoa, Zaldispe kalea, z/g 20500 Arrasate (Gipuzkoa).

Administrazio Departamendua. Telefonoa: 943 03 53 00. Faxa: 943 03 53 14.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 290/20/1/0916/O141/ 122000.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: mezularitza-zerbitzua kontratatzea, odol-laginak eta bestelako laguntza-zerbitzuak garraiatzeko, eta era askotako administrazio-agiriak Zerbitzu Zentraletara eta beste erakunde publiko batzuetara eramateko.

b) Loteak: 5 lote eta 4 azpilote.

c) Entregatzeko lekua: Deba Garaiko Ospitaleko administrazioa.

d) Entregatzeko epea: urtebete, baina luza daiteke.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: 2.429.500 PTA.

5.– Behin-behineko fidantza: ez da eskatuko.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea:

a) Agiriak: ikus 1.a) puntua.

b) Argibideak: ikus 1.a) puntua.

c) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2001eko urtarrilaren 19a, 14:00ak baino lehen.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Kaudimen ekonomikoa eta finantza-arlokoa egiaztatzen duten agiriak; berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 22. puntua.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko urtarrilaren 19ko 14:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: ikus 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari zenbat denboraz eutsi behar dion: hiru hilabetez, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: onartuko dira.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Lekua: ikus 1.a) puntua.

b) Eguna: 2001eko urtarrilaren 25a.

c) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Arrasate, 2000ko abenduaren 13a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

KOLDO OTXANDIANO GREDILLA.


Azterketa dokumentala