Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5878

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Santa Marina Ospitalerako esneki eta eratorrien hornidura kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Santa Marina Ospitalea.

Santa Marina errepidea, 41, 48004 Bilbao (Bizkaia), Administrazio-Kontratazioko Departamentua. Telefonoa: 94 400 69 01. Faxa: 94 400 69 16.

c) Espediente zenbakia: 130/20/1/0914/O531/ 122000.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: elikagaiak erostea (esnekiak eta eratorriak).

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: ikus oinarri teknikoen plegua.

c) Loteak: bai, 11 lote daude.

d) Entregatzeko lekua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Santa Marina Ospitalea.

e) Entregatzeko epea: behin betiko fidantza ordaintzen den egunaren biharamunetik hasi eta 2001eko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 3.948.174 PTA.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez dagokio.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Santa Marina Ospitalea. Administrazio-Kontratazioko Departamentua.

b) Argibideak: ikus 1 b) puntua.

c) Agiriak eskuratzeko azken eguna: 2001eko urtarrilaren 31.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Kaudimen teknikoa nahiz kaudimen ekonomiko eta finantza-arlokoa egiaztatzen dituen agiriak. Berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 21) puntua.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko urtarrilaren 31, 14:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: ikus 1 b) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari zenbat denboraz eutsi behar dion.

e) Aldaerak: onartuko dira.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Lekua: 1 b) puntuan adierazitakoa.

b) Eguna: 2001eko otsailaren 6a.

c) Ordua: 9:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2000ko abenduaren 13a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JOSU MIRENA ETXEGARAI ATELA.


Azterketa dokumentala