Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5875

LEHIAKETA. Iragarkia, Santurtziko Itsas Etxearen Ostatuaren segurtasuna eta zaintza zerbiztua kontratatzeko esleipenaren gainekoa (Bizkaia) (Esp.: T-A-1/2001).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Gizarte Ongizate Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente zenbakia: T-A-1/2001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan ageri dena.

b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

c) Non gauzatu behar den: Santurtziko Itsas Etxearen Ostatua, San Cristobal de Murrieta kalea, 17-19.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hilerokoa, behin betiko fidantza aurkertuta gero, jakinarazpena jasotzen denetik 2001eko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 9.600.000 (bederatzi milioi sehun mila pezeta) (BEZ barne) (57.697,16 euro).

Kontratuaren kontu-unitatea: kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan. Eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua I, solairuartekoa, A gunea.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: (945) 01 90 98.

e) Faxa: (945) 01 91 51.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko urtarrilaren 9a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez

Kaudimen ekonomikoa eta finantzieroa:

Enpresak azken hiru ekitaldietan egindako obra, hornidura, zerbitzu edo lanen eta negozioen zifrari buruzko adierazpen bat.

Kaudimen teknikoa edo profesionala:

Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusienen zerrenda, zenbatekoak, datak eta onuradunak (publikoak zein pribatuak) aipatuz.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko urtarrilaren 9a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal, "A", "B" eta "C" aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan eskatutako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Zerbitzu Zuzendaritza (Lakua 1, 1. solairua).

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua I, solairuartekoa, A gunea.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hile batez.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Zerbitzu Zuzendaritza (Lakua 1, 1. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2001eko urtarrilaren 10a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak. Pleguetan azaltzen dira.

11.– Iragarki-gastuak. Esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI EZKURRA YURREBASO.


Azterketa dokumentala