248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
5874
AGINDUA, 2000ko abenduaren 22koa, Antzerki, Dantza, Musika eta Zinearen arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Agindua aldatzen duena.
Kontuan izanda batetik, antzerki, dantza, musika eta zine arloetako jarduera artistikoak sustatzeko diren baliabide erabilgarriak eta bestetik, 2000. urtealdi honetan zehar Sail honi aurkeztu zaizkion proiektuen kalitatea Kultura Sail honek aipatu den helbururako zuzendutako dotazio ekonomikoak handitzeko aukera aztertu du.
Horrenbestez, honen bidez, Antzerki, Dantza, Musika eta Zinearen arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura Sailburuaren 2000ko uztailaren 31ko Agindua aldatzen da, hain zuzen izendatuta dituen dotazio ekonomikoei buruz jasotakoa eta horrez gain, hala dagokionean dotazioak eguneratzeko ahalmena ere jasota uzten da.
Hori dela eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta dotazio ekonomikoei dagozkien egokitzapenak egin ondoren,
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Antzerki, Dantza, Musika eta Zinearen arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura Sailburuaren 2000ko uztailaren 31ko Aginduaren 2. artikuluaren 2. idatz-zatia aldatzen da eta honako idazkeraz jasota geratzen da:
"2. artikulua.– Hautapena eta baliabide ekonomikoak.
2.– Aipatutako xederako urtero dagokion aurrekontuetan izendatzen diren zenbatekoak erabiliko dira edo, indarrean dagoen legediaren araberako aurrekontu-aldaketak onartuz gero, egindako eguneratzearen araberako zenbatekoa.
Agindu honen babesean 2000. urtealdian emango diren laguntzak finantzatzeko kredituaren zenbateko orokorra 206.500.000 PTA/ 1.241.089,99 Euro da."
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.– Administrazio-bidea amaitzen duen honako agindu honen aurka hautazko berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete interesatuek Kultura Sailburuaren aurrean hilabeteko epe barruan, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Aretoan bi hilabeteko epe barruan, hau ere argitaratzen den biharamunetik aurrera.
Bigarrena.– Agindu honek, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik sortuko du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 22a.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.