248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5873
EBAZPENA, 2000ko abenduaren 5ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, Europako "Leonardo da Vinci" Lanbide Heziketako programaren barruan nazio-esparruko ebazpenari atxikitako egitasmo pilotuak eta nazioarteko egonaldi eta elkartrukeko egitarauak antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko dena.
2000ko ekainaren 27ko Aginduaren bidez (uztailaren 24ko EHAA), Europako "Leonardo da Vinci" Lanbide Heziketako programari dagozkion egitasmo pilotuak eta nazioarteko egonaldi eta elkartrukeko egitarauak antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko prozedura arautu eta irizpideak ezarri ziren.
Eskabide-espedienteak aztertuta, honakoa
EBATZI DUT:
Lehenengo artikulua.– I. Eranskinean aipatzen diren ikastetxe eta entitateei ematea diru-laguntzak, adierazten diren proiektuak antolatu eta burutzeko; ondoan diru-laguntzen zenbatekoak ere ageri dira.
Bigarren artikulua.– II. Eranskinean aipatzen diren entitateek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, ondoan ageri diren arrazoiengatik.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 5a.
Hezkuntza sailburuordea,
ALFONSO UNCETA SATRUSTEGUI.
I. ERANSKINA / ANEXO I
IKASTEGIA/ ERAKUNDEA EGITASMOAREN/EN IZENA EMANDAKO DIRULAGUNTZA
CENTRO EDUCATIVO/ENTIDAD NOMBRE PROYECTO/S SUBVENCIÓN CONCEDIDA
BIZKAIA
HETEL – Udala 508.143
– Mondragón 507.976
Escuela Agraria - Derio Skill Lab 281.026
Fundación Peñascal Jakite 123.949
CONFEBASK Heziketa 2000 16.305.828
LEA-ARTIBAI, S.C. – Towards Telemod 2000 324.120
– Europraxis 2000 1.216.282
GIPUZKOA
I.E.S. Martutene Placements for students 714.128
– Improving your skills 961.227
Elgoibarko Herri Institutua – Vocational Training abroad 1.368.540
– Selective recycling motor 1.347.727
II. ERANSKINA / ANEXO II
IKASTEGIA/ERAKUNDEA[ EGITASMOAREN IZENA EZESTEKO ZIOA
CENTRO/ENTIDAD NOMBRE PROYECTO CAUSA DE DENEGACIÓN
Fondo de Formación Fonmovil Art.2.