Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5871

AGINDUA, 2000ko abenduaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako dirulaguntzetarako deialdia egiten zuen Agindua, 2000ko irailaren 27koa, aldatzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskola-garraioaren zerbitzua antolatzen du urtero, dagozkien ikastetxeetatik urrun bizi diren ikasleak eskolatzearren. Ikasleen kopurua, distantziak eta bidaia egiteko denbora kontuan hartuz zehazten dira ibilbideak.

Zenbait ikasleren kasuan, ordea, ezarritako ibilbide horiek ez dira egokiak. Horien artean, urritasun larriak dituzten umeek talde berezia osatzen dute, ezin baitituzte erabili eskolentzat jarritako lineak edo garraiobide publiko arruntak. Beraz, arreta berezia eskatzen dutenez, ikasle horiei beren bizilekutik ikastetxera egunero joateko modua eskaini behar zaie.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko irailaren 27ko aginduz, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak ikastegi publikoetara garraiatzeko banan-banako dirulaguntzetarako deialdia egin zen.

Ikastegiek aurkeztutako ikasle-zerrenden proposamenak ikusita eta deialdian aurreikusitako eskakizunak betetzen direla egiaztatu eta gero, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Hasieran emandako zenbatekoa, 33.250.000 pezeta (199.836,52 euro), aldatzea eta igotzea, 67.105.662 pezeta (403.313,15 euro) izanik.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala