Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5870

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 18koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, euskal autonomiari buruzko idazlanetarako "Jesús María Leizaola 2000" sariko Epaimahaiaren ebazpenaren berri ematen duena.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak Euskal Autonomiari buruzko idazlanetarako "Jesús María Leizaola-2000" sarirako deia egin zuen 2000ko ekainaren 8ko ebazpenaren bidez (EHAA, 116 zk., ekainaren 20koa). Horrekin bat etorriz, eta Epaimahaiak bildu eta ebazpena eman ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

"Jesús María Leizaola-2000" sariaren epaimahaiak emandako ebazpenaren berri ematea. Honako hau da:

1.– "Jesús María Leizaola-2000" saria Xabier Arzoz Santisteban, Agustín García Ureta, Iñigo Lazkano Brotons, René Javier Santamaria Arinas, Maite Uriarte Ricote eta Iñaki Lasagabaster Herrarte (zuzendaria) jaunek osatutako taldeak aurkeztutako "Derecho ambiental vasco" lanari ematea.

2.– "Jesús María Leizaola-2000" sariaren akzesita Alfredo Rodríguez Gurtubay jaunak aurkeztutako "La dimensión exterior del autogobierno vasco. Pasado y futuro de la representatividad directa internacional y la capacidad contractual pública a través de los Derechos Históricos" lanari ematea.

3.– Ebazpen hori interesatuei jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 18a.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


Azterketa dokumentala