Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
5865

1165/2000 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Barrutiko Galdakaoko Ospitaleko finantza eta ekonomia zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Galdakaoko Ospitaleko finantza eta ekonomia zuzendariaren lanpostua hutsik dagoenez, zuzendaritza nagusi honek lanpostu hori betetzeko deialdi publikoa egitea ebatzi du, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionarioek, estatutupekoek edo lan-kontratukoek), Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileek eta bere erakunde autonomoetakoek, eta deialdi honetako oinarriak betetzen dituzten gainerako langileek eskatu ahal izango dute Galdakaoko Ospitaleko finantza eta ekonomia zuzendariaren lanpostua, zeinetarako deialdia ebazpen honen bitartez egiten baita. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1.– Unibertsitateko titulazioa izatea.

2.– Administrazio eta gestio-lanetan esperientzia izatea.

Bigarrena.– Eskabideak Osakidetzaren Egoitza Zentraleko Giza Baliabideen Zuzendaritzan aurkeztuko dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta 10 egun balioduneko epean. Horretaz gain, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz ere bidali ahalko dira. Lege hori 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek eskabidearekin batera curriculum vitae-a aurkeztu beharko dute. Bertan honako hauek jasoko dira:

– Titulu akademikoak.

– Betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta gestio sanitarioan izandako esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntz ezagupideak eta aipagarri iritzitako bestelako merezimenduak.

Eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela eta aurkeztutako merezimenduak benetakoak direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek eskabidearekin batera. Horretaz gain, komenigarri ikusten dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebatziko du deialdia, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunean hasi eta, gehienez, hilabeteko epean. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 13a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FRANCISCO VILLAR COLSA.


Azterketa dokumentala