Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5862

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 12koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Compañia del Tranvía de San Sebastián, S.A. enpresak egiten duen hiri zerbitzuaren tarifa berriak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2000ko abenduaren 12an egin zuen bileran hartu zuen erabakia argitaratu egiten da jarraian, guztiek jakin dezaten:

ERABAKIA:

Compañia del Tranvía de San Sebastián, S.A. enpresak egiten duen hiri-zerbitzuaren tarifak berritzeko eskaria bidali zuen Donostia-San Sebastiángo Udalak, 2000ko azaroaren 2an.

Gipuzkoako Merkataritzako Lurralde Bulegoak horrela eskatuta, 2000ko abenduaren 1ean eta 4ean agiri osagarri bana bidali ziren. Aipatu agiri osagarriak erantsi egin zaizkio tarifak berrikusteko espediente honi.

2001erako tarifen espedientea aztertu ondoren, uste da tarifa berriak nahikoak direla eta zerbitzuaren kostuen egituretan dauden kontzeptuen igoerari egokituak daudela.

Abuztuaren 30eko 230/1988ko Dekretua eta irailaren 21eko Agindua ikusita eta kasu honetan eta orokorrean aplikatzekoak diren xedapenak azterturik, bertaratutako kideek hau erabaki dute aho batez:

Lehenengoa.– Compañia del Tranvía de San Sebastián, S.A. enpresak aurkeztu dituen 2001erako tarifak onartzea, Donostia-San Sebastiángo Udaleko bidaiariak garraiatzeko hiri zerbitzu publikoarenak, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

– Txartel arrunta 125 PTA

– Bonobus arrunta (10 bidai) 740 PTA

– Bonobusa erretiratuentzat (10 bidai) 350 PTA

– Txartel berezia (banako txartela) 175 PTA

Bigarrena.– Erabakia 2001eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta egun horretatik aurrera izango dira aplikatzekoak tarifa berriak.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 12a.

Euskadiko Prezioen Batzordearen lehendakaria,

JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.


Azterketa dokumentala