Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2000eko abenduaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5860

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 12koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, bidaiariak auto-taxian hiritik garraiatzeko zerbitzu publikoa emateko, Bilboko Udalak aurkeztutako 2001eko ekitaldirako tarifak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2000ko abenduaren 12an egindako bileran, hartu zuen erabakia argitaratzen da ondoren, guztiek jakin dezaten:

ERABAKIA:

Bidaiariak auto-taxian hiriti garraiatzeko zerbitzu publikoa emateko, Bilboko Udalak aurkeztutako 2001eko ekitaldirako tarifak berrikusteko eskariari eman zitzaion sarrera Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean 2000ko azaroaren 21ean.

Bilboko Udalaren auto-taxiaren zerbitzu publikoari (bidaiarien hiri-garraioa) dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude "autonomi elkarteko prezio baimenduak" modalitatean, Ekonomi eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduaren (martxoaren 12ko EAO, 61 zk.) 3. eranskinaren eta ekainaren 7ko 7/1996 Erregeren Lege–Dekretuaren (ekainaren 8ko EBO, 139 zk.) 16.4 atalaren arabera.

Euskadiko Prezioen Batzordeak eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuaren (irailaren 20ko EHAA, 175 zk.) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduaren (urriaren 4ko EHAA, 185 zk.) indarrez darabil. Organo horri dagokio eskatutako tarifak lotuta daudeneko prezioen araudi orokorrera egokituta dauden erabakitzea, prezioen politikarako neurriei buruzko urriaren 28ko 2695/1997 Errege Dekretuari eta hori garatzeko xedapenei jarraituz.

Aipatu arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, ondasunen eta zerbitzuen eta, bereziki, bizitza-kostuarekiko produktu estrategikoen prezioak eta monopoliopean edota konpetentziarik gabe egiten diren produktuen prezioak osatzeko mekanismoak zaintzekoak ere badira.

Aurreko lerroaldeetan aipatzen den eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak berriki emandako jurisprudentziak berretsi du (Epaiak: maiatzaren 12ko 342/97; 343/97 eta 344/97; maiatzaren 23ko 284/97; uztailaren 18ko 558/97 eta urriaren 10eko 726/97) ; uztailaren 30eko 618/97 zenbakia; urtarrilaren 23ko 32/98 eta 33/98 zenbakiak; otsailaren 5eko 98/98 zenbakia; martxoaren 20ko 250/98, 257/98 eta 258/98 zenbakiak; martxoaren 26ko 272/98 zenbakia eta otsailaren 22ko 145/99 zenbakia).

2001 urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

1988ko abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta irailaren 21eko Agindua eta oro har eta kasu honetan aplikatzekoak diren xedapenak ikusita, Batzordera etorritako kideek, ahobatez, hau erabaki dute:

Lehenengoa.– Auto-taxian hiri–garraioa egiteko, Bilboko Udalak aurkeztutako 2001erako tarifak onartzea. Hona hemen prezioak:

I. TARIFA.– (*)

– Abiasaria 235 PTA

– Egindako Km.. 85 PTA

– Itxaronaldia, orduko 2.080 PTA

(*) Tarifa hau lanegunetan, 7:00etatik 23:00etara

aplikatuko da.

II. TARIFA.– (*)

– Abiasaria 235 PTA

– Egindako Km. 118 PTA

– Itxaronaldia, orduko 2.970 PTA

(*) Tarifa hau igandetan eta Autonomia Erkidegoko eta Tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da 7:00etatik 23:00etara, bai eta larunbatetan 15:00etatik aurrera ere.

Tarifa hau 23:00etatik 7:00etara ere aplikatuko da.

– I. tarifaren gutxienekoa 455 PTA

– II. tarifaren gutxienekoa 560 PTA

Bigarrena.– Erabakia 2001eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta egun horretatik aurrera izango dira aplikatzekoak tarifa berriak.

Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abenduaren 12a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.


Azterketa dokumentala